Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Inozentzio Aierbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inozentzio Aierbe
Bizitza
JaiotzaUharte Arakil1912koabenduaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Heriotza2001ekoirailaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Inozentzio Aierbe Irañeta (Uharte Arakil,1912koabenduaren 28a -2001ekoirailaren 22a[1]) apaiza izan zen.Uharte Arakilen (Nafarroa) munduratu zen, aitaIdiazabalgoa (Gipuzkoa) zuela.

Urdiainen etaLuzaidenerretore izan ondoren,1945etik aitzinaAralarko Done Mikelen santutegiko kaperau izan zen. Santutegia eta izen bereko Kofradia biziberritu zituen. Euskararen Nafar Kontseiluko kide izan zen.

Euskaltzalea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aita euskalduna izanik ere, Inozentziok ez zuen euskera etxean jaso etaApaiztegian zegoelarik buru-belarri ekin zion ikasteari.

1945ean Santutegira iritsi zelarik, bertan ez zen euskaraz egiten. Hala ere, On Inozentzio arrosarioa euskaraz errezatzen hasi zen eta euskera berriro ere sartu zuen eliz-ospakizunetan.

Jakintza alorrean, Aralarkoari buruz idatzirikoen bilketa lanak egin zituen, eta Nafarroako Erkidegoko egunkarietan eta aldizkari espezializatutan (Zeruko Argia,Egan etaAmayur besteak beste) argitara eman hainbat artikulu idatzi zuen. GehienetanArtxuetako unaya goitizenarekin sinatzen zituen bere idazlanak.

Euskaltzale zinezkoa, bere laguntzaz eta bere esku ziren Santutegiko lurretan paratu zuten Euskal Telebista ikusi ahal izateko Nafarroan izan zen lehenengo errepikagailua. Aginteak zer egingo zuen ere,AtarrabiakoPaz de Ziganda ikastolako gurasoen ekimenez,1986kootsailaren 28an ahalbidetu zuenETBren seinaleaIruñera iristea.

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Euskal Irakasbide laburra / Nafar-izkuntzan (1984) euskara ikasteko metodoa (Xabier Peñaren liburuaren egokitzapena)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskerazaintza, XLIX zbkia, 2001

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Inozentzio_Aierbe&oldid=8924437"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp