

Inklings talde literario britaniarra izan zen. Partaide gehienakOxfordeko Unibertsitatearekin lotuta zeuden eta sinismen kristauak zituzten. Taldearen bilkurak 1930eko hamarkada hasieran hasi zen hirurogeiko hamarkada arte; izan ere, taldearen urte aberatsenak1949 arte iraun zuen.[1] Literatura zale porrokatuak ziren eta narratibari eta fikzioari balore berezia ematen zieten. Fantasiazko literatura bultzatu zuten.
Garaian ohikoa zen moduan, guztiak gizonak ziren. Emakume bakarra hurbildu zen bileretara:Dorothy L. Sayers. Literatura hizketaldiaren partaide nagusiak hauek ziren:

Taldea toki desberdinetan joan zen biltzen.1949 arte, ostegunetan, afaldu ondoren Lewisen geletan biltzen zen,Oxfordeko UnibertsitatearenMagdalen Collegen. Bilkura horietan filosofia eta literaturari buruz hitz egiten zuten edo norberak egindako testuak irakurtzen zuten. Bilera horietan, esaterako, TolkienenEraztunen Jauna edo Charles WilliamsenAll Hallows' Eve lehen aldiz aurkeztu ziren. Dena dela, bilerak ez ziren oso formalak eta bazegoen txantxetarako lekua. Denborarekin beste lokaletan ere bildu ziren: astearteetan, eguerdian,OxfordekoEagle and Child pubean. Geroago ere kale bereko beste pub batera hasi ziren joaten,Lamb & Flag.
Taldea oso informala zen: ez zegoen ez araurik ezta estatuturik ere.[2]