Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ingria

Koordenatuak:59°38′N29°18′E / 59.63°N 29.3°E /59.63; 29.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingria
Administrazioa
Izen ofizialaIngermanland
Geografia
Koordenatuak59°38′N29°18′E / 59.63°N 29.3°E /59.63; 29.3
Map
Demografia

Historikoki,Ingriak (errusieraz:Ингрия, Ингерманландия, Ижорская земляtranslit.:Ingriya, Ingermanlandiya, Izhorskaya zemlya;finlandieraz:Inkeri, Inkerinmaa;suedieraz:Ingermanland;estonieraz:Ingeri, Ingerimaa)Finlandiako Golkoaren ekialdea eta hego-ekialdeko eremua hartzen du, baitaNeva ibaia,Narva ibaia etaPeipus lakuan zehar ere hego-mendebaldean,Volchov ibaia hego-ekialdean etaLadoga lakua ipar-ekialdean.Kareliarekin duen muga tradizionalak,Sestra izenekoerrekaztoa jarraitzen du (Siestaryoki errusieraz, Rayayoki "Mugaren ibaia" finlandieraz eta Systerbäck suedieraz), ipar-mendebaldean, Aunis istmoaren gainean. Lurralde honen gutxi gora-beherako hedadura, 15.000 kilometro karratukoa da.

Lurraldea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herrialde baxu bat da, nahiko laua,laku eta zingirez josia baita (horietako asko lehortuak izan aurretik) uharkez ere, klima hotz eta hezekoa, modu naturalean,koniferoak nagusi diren basoez estalia, batez ereizeiez, eta, maila txikiago batean, baitahostoerorkorrez ere,pago etaurkiak kasu.

Ingria historikoak, gutxi gora-behera,Kingisiepp etaLomonosovraionek, Leningradeko oblastak eta, oblast honetakoVolosovo,Gatchina,Tosno,Kirovsk etaVsevolozhsk. Bere lurraldean,Schlisselburgo,Yamburgo etaIvangorod hiri historikoak zeuden, eta,1703 ondoren,San Petersburgo,San Petersburgoko Gorbenatura Orokorreko errusiar hiriburu berria.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EslaviarrakErdi Aroan iritsi aurretik, lurraldea, herri finlandiarrek populatzen zuten, mendebaldeko eta hegoaldeko sektoreetan,votioak bizi ziren, arrazoi honegatik, lurraldea, garai hartan, Vot edo Vod bezala ezagutzen zelarik (honela, Votia berarekin nahastuz), kostaldean, Neva eta Narva ibaien artean,ingriarižorianarrak bizi ziren, antzina, lurraldean bizi izan zen beste herri finlandiarra,ingriar finlandiarrak izan ziren, hauengandik, azkenik, lurraldeak euren izena hartuz, merkatari suediarrek,baregoek hedatu zuten izena, herrialdeaIngermanland deitu zutena. Suediarrentzat, Ingriak,Errusiaranzko ate bat izatearen balioa zuen.

Euren aldetik, errusiarrak, Behe Erdi Arotik, Ingriaren garrantzi estrategikoa kontutan hartzen hasi ziren, honako arrazoi hauengatik: herrialde hau, esan bezala, eskandinabiar erasoentzako sarrera zen, malguki antzeko eta eragingune bat ere bazen gainontzeko finlandiar lurren artean (Finlandia,Karelia etaEstonia), eta, beste alde batetik,Errusiarentzako itsasorako irteeretako bat zen. Honela, errusiarrek, Ingria,Novgorodeko Errepublikara erantsi zuten, eta errepublika horren zati izan ondoren. Moskoviara erantsia izan zen1487an,Livoniar Gerran,1580an, suediarrek, Ingriaren mendebaldeko eta kostaldeko zatia inbaditu zuten, baina1595ean kanporatuak izan ziren,Teusinoko hitzarmenaren ondorioz. Hala ere, suediarrek eta errusiarrek, Baltiar Itsasoaren ekialdeko kostaldeen kontrolagatik izan zuten gatazka, mantendu egin zen, intentsitate ezberdinez:1617an,Stolbovoko Bakearen ondorioz, Suediak Ingria osoa inbaditu zuen, feudalduz, eta erbesteratutako eskandinaviarrekin ezarpen kolonialak sortuz. Garai honetan, suediarrak, Ingriako bertako jendea luteranismora bihurtzen saiatu ziren, arrakasta partzialarekin, horietako asko, eliza ortodoxoari leial mantendu ziren arren.Petri I.a Errusiakoa tsarraren garaian,Errusiak,Suedia garaitu ahal izan zuen, eta, honela,Nystadeko bakearen ondorioz, lurraldea, behin betiko, errusiarren eskuetan geratu zen. Domeinu berria sendotzeko,1703an, Petri I.ak, Ingria erdian,Nyen herrixka suediarretik gertu,San Petersburgo hiria eraikiarazi zuen,Neva ibaiaren deltan, Errusia Guztien (Errusiar Inperioa) hiriburu bihurtu zena1920 arte.

Errusiaren hiriburua San Petersburgon ezarri izanak, Ingria gehienarenerrusiartze azkar eta bizi bat suposatu zuenXVIII. mendearen hasieratik,Estoniako mugatik gertuko landaguneak soilik geratuz, ingriar biztanleria gehiengo batekin,XX. mendearen hasierara arte. Votioak eta ingriar izoriarrak, kristau ortodoxoak ziren, ingriar finlandiarrak luterotarrak ziren bitartean.

Ingria, sekula ez zenestatu bat izatera iritsi. Ia ezin daiteke ezannazio bat eratu zuenik, berenazionalitate izaera,Sobietar Batasunak onartu zuen arren. Talde etniko bezala, ingriarrak, ia desagertu dira, eureningrierarekin batera. Hala ere, jende askok oraindik bere herentzia kulturala onartzen du, edo baita leinu ingriarra izatea ere. Hauek,Ordezkatu Gabeko Herri eta Nazioen Erakundean ordezkatuak daude.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ingria&oldid=10228147"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp