IndianaAmeriketako Estatu Batuetako erdialdeko estatua da. Estatuko hiriburua eta hiri garrantzitsuenaIndianapolis da 887.642 biztanle2020an. 94.321 km2 ditu, eta 6.785.528 biztanle zituen 2020an.
Klima hezea du; udak oso beroak dira, eta neguak luzeak eta hotzak. Iparraldean erruz egiten du elurra, eta hego-mendebalean, berriz, lehorteak izaten dira sarritan.
Artoa lantzen da batez ere, eta abere hazkuntzan, berriz, zerria da ekoizpen nagusia. Iparraldean esnekien lanketak pisu handia du. Ikatz egurra eta gas naturala ateratzen dira lurpetik. Gary, Hammond, East Chicago eta Whiting dira industriagune nagusiak.
Tecumseh, Indianako jatorrizko biztanleen erresistentziako buruzagietako bat.
William Henry Harrison gobernadoreak han bizi ziren indiarrak bota zituen 1800-1841 bitartean. 1811n Batasunean onartu zuten Indiana.Sezesio Gerran Batasunaren alderdian borrokatu zen.