Inbidia edobekaizkeria pertsona batek beste batek gozatzen dituenondasun,trebezia,ospea eta oro har egoera pertsonal, sozial eta ekonomiko mesedegarriren baten falta izan eta horren beharra sentitzea da, bereziki beste pertsona horrek duelako soilik eta askotan hark horiek gabe geratzea ere desiratuz.Zoriontsu ez izatearen arrazoietako bat da.
Aristotelesen arabera, inbidia beste batenzorte ona ikusteak eragindako mina da, "guk izan behar duguna daukatenek" eragindakoa.Bertrand Russellek esan zuen inbidia zela zoritxarraren arrazoi indartsuenetako bat[1]. Duela gutxi egindako ikerketek hori gertatzeko baldintzak aztertu dituzte, jendeak nola egiten dion aurre eta jendea inbidia dietenei jarraitzera zer bultza dezakeen[2][3].