Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Inauteri

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inauteriengaineko zortzi bitxikeria.
InauteriakAlemanian

Inauteria, halaberinautea,aratustea (Bizk.),ihauteria (Ipar.),ihautea (Ipar.),[oh 1] edomaskarita-eguna (Bizkai sartaldean) berezikiEuropan etaAmerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeakmozorroturik ospatzen duenjaia da,desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore,parodia etasatira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan.[1] Historikoki,kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira,baraua eta beste zenbait gabetze dakartzanGarizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinakopaganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

Jaiaren izenak eta etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inauteriak ospatzen diren herrialdeetako hizkuntza gehienetan izendatzeko gehien erabiltzen den terminoacarnaval/carneval/carnival da,[oh 2] kristautasunaren inauterien ondorengo Garizumanharagia jateko debeku erlijiosoarekin loturik. Batzuen arabera, antzinako erromatarrekIsis jainkosaren omenez egiten zutencarrus navalis izeneko desfiletik dator, erromatar jatorriaren hipotesia indartuz horrela[2][3][4]. Egun, ordea,carne levamen edocarnispriviumErdi Aroko latinezko adierazpenen jatorria hobesten da, Garizuman haragia jateko debekuari erreferentzia egin eta kristau jatorriaren hipotesia baieztatzen dituena[5].

Euskal Herrian, berriz,inauteriak,inauteak etaaratusteak (azken hau, haragia jaten uztearekin loturik) deitzen zaie jai horiei. Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroanzanpantzarrak (jaietako pertsonaiari erreferentzia eginez) eta Gipuzkoanasteartinak (inauterietako astearteari erreferentzia eginez). Espainian,carnestolendas etaantruejo terminoak ere erabili izan dira, bereziki inauteri tradizional zenbait izendatzeko.

Inauterien jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bulgariako inauterietan erabiltzen diren mozorro zenbait.Euskal Herriko inauterietakomomotxorroekin duten antzekotasunak antzinako jatorripagano komuna iradokitzen du.

Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, berezikizeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta berezikikristautasunaren baitan kokatu behar dira,Garizumarekin loturik[6].Erdi Aroko alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarrenexhibizionismoa ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.

InauteriakSaturnalia etaLupercaliaerromatar jaiekin ere lotu dira.Saturnalia jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen.Lupercalia jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik.

Inauterien denbora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian; hau da, urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da, kristau liturgia-egutegikoGarizuma etaPazkoa kristau ospakizunak erreferentzia harturik. Oro har, inauteri jaiakGarizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierakohausterre-egunaren bezperara arte luzatzen dira, munduko hainbat lekuetanMardi Gras moduan ezagutzen den hurrengo asteko asteartera arte hain zuzen; bestela esanda,Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea. Toki batzuetan hurrengo asteburuan ere ospatzen dira inauteriak, Garizuma hasita dagoela,piñatako inauteriak izenarekin,Algortan,Altsasun,BilbokoSantutxu auzoan,Altzan etaErrenterian. Beste batzuetan, ordea, lehenago dira:Zubietan etaIturenen esaterako, inauteriakurtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean ospatzen dira.

Eguberrietatik Garizuma bitartean ospatzen diren neguko jaiak ere (Epifania,Kandelaria,San Blas jaia,Santa Agata jaia, besteak beste) inauterien zikloaren barnean kokatu izan dira. Hori baino lehenago gertatzen diren jaia zenbaitek ere inauterietako ezaugarriak dituzte, Lazkaoko San Nikolas jaia esaterako, non haurrak apezpiku bilakatzen diren,Saturnalia erromatar jaietako errituari jarraiki.

Claude Gaignebet etnologoaren arabera antzinakoek urtea ilargi t'erdiko zikloetan banatzen zuten urtea, ziklo horietako bakoitzak 40 eguneko epea betez gutxi gorabehera.Kandelaria egunean, otsailaren 2an hain zuzen, goizenera, hasten dira inauteriak. Horrela, nabarmendu behar daEguberritik otsailaren 2ra arte, 40 eguneko edo ilargi t'erdiko zikloa dago, inauterien baitan sartu ohi diren neguko zikloko jaiek betetzen dutena eta Garizumak 40 eguneko beste ziklo batez jarraipena ematen diona. Inauteri jaien data mugikorra da ordea, eta ez da beti gertatzen otsailaren 2an:Pazkoa udaberriko lehenengoilbetea da eta, beraz, inauteria neguko azkenilberria da. Beraz, otsailaren 2ko data finkoa, eguzkiaren egutegian oinarritzen dengregoriar egutegiko data hain zuzen, antzinako ilargiaren egutegira egokitu behar da inauterien data zehazteko, inauterien antzinako jatorria agerian utziz horrela.

Hipotesi baten arabera, Kandelaria eguna neguaren eta, beraz, denboraren eta eguraldiaren bilakaeraren erreferentzia gisa baliatzen da; adibidez, Europa osoan zabaldurik dagoen tradizio baten arabera,hartza otsailaren 2an bere ezkutalekutik zerua behatu eta iluna badago (ilberria eta, beraz, ospatu egingo da inauteria), atera egingo da; argia badago (ilbetea), berriz, beste 40 egunez itxarongo du (inauteria bezalaxe)[7][8].

Inauteria erritu moduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal diraSakanako inauterietan: (Olaztin zimaurra botatzen da gurdi batetik etaAltsasukomomotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko.Ituren etaZubietan, berriz,joaldunak ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako,ArabakoPorretero izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.

Egun hiri inauterietako osagai nagusiakmozorroa,musika etadantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.

Beste batzuen arabera,udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsukristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.

Inauteri tradizionalak eta hiriko inauteria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Rio de Janeiroko inauteria hiri inauteriaren erakusgarri argia da. Irudian, inauteri haietan izaten diren karroza bat.

Hiri inauteriak XIX. mendearen bukaeran moldatu ziren etaikuskizun moduan eratu ziren, desfile nabarmen eta luxuzkoak antolatuz eta horietan miresmena eta lilura bilatuz, askotanturismoari begira. Hiri inauteri horiekErrenazimentutikAro Modernora arte Europako errege-gorteetan ospatzen direnmaskara-dantzaldietan dute jatorri, XIX. mendean hirietakoburgesiako klaseek garapen bidean ziren hirietara moldatu zutena. Ameriketan ospatzen diren inauteriak ere hiri inauteriak dira gehienetan eta horietan bereziki nabarmena daRio de Janeiroko inauteria.

Antzinako tradiziozko inauteriak, berriz, Europan ospatzen dira gehienbat, han eta hemen herri txiki bakanetan, eta jarraipen biziarekin Euskal Herriko eta Espainiako zenbait eskualdeetan. Hala ere, herri txikietako antzinako inauteriak galbidean daudela eta berezko izaera galdu dutela esan daiteke. Batzuen ustez, inauteri tradizionalak galdu egin dira; esaterako,Julio Caro Barojaren hitzetan: "Inauteria hil egin da, hil egin da, eta ez urtero berpizteko garai batean bezala"[9]. Nolanahi ere, desberdintasun nabarmenak daude oraindik ere tradizioari jarraiki ospatzen jarraitzen den tradiziozko inauterien eta bereziki hirietan ospatzen diren inauterien artean. Diferentzia moduan, hiri inauterietakodisfrazak eta antzinako inauterietakomozorroak bereizi izan dira: hiri inauterietan eder edo umore itxura izatearren pertsonak mexikarrez edo txinatarrezdisfrazatu egiten diren bitartean, antzinako inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea litzateke, ordena irauliz burutzen diren ekintzak anonimatuan utzi eta pertsonaren erabateko bihurketa lortzeko.[10] Gainera, mozorro tradizionala iraunkorra da eta urtez urte errepikatu egiten da eta askotan belaunaldiz belaunaldi ere bai. Beste alde nabarmena antolakuntzari buruzkoa da: antzinako inauterietan herritarrak ziren moduautonomoan inauteriak antolatzen zituztenak, baliabide eskasekin, askotan erabilgarriak ez ziren jantziekin eta urtez urte erabiltzen diren maskara eta bestelako osagarriekin; hiri inauterietan, berriz, udalak eta jai-batzordeak dira ikuskizunak antolatu eta askotan konpartsen gastu handiko mozorroak eta azpiegiturak finantzatzen dituztenak.

Inauteriak munduan zehar

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Inauteriak Euskal Herrian»
Unanuko mamuxarroak.

Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian,Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan,Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartanUdaberri jaiak izena hartuta.

Gipuzkoan,Tolosa (ikusTolosako inauteriak) etaDonostiako hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan,kaldereroen jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan.Donostian,artzainak eta inudeak izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.

Inauteri tradizionaletan ospe berezia duteIturen eta Zubietako inauteriak,Lantzeko inauteriak,Unanuko inauteriak etaZalduondokoak.Antzuolansorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren.EnkarterrinCarrascoliendas izenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileekoilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[11].Zuberoanmaskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.

Espainia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Espainian oso ezagunak diraCádiz etaTenerifeko inauteriak. Cádizenchirigota izeneneko kantari taldeak agertzen dira eta mozorrotuta joateaz gain umorezko kritika soziala egiten dute kantuz. Tenerifen desfilea da ekitaldi ikusgarriena,Rio de Janeiroko inauteriaren antzera. Hiri-inauteri horietaz gainera, inauteri tradizionalak baduade; esate baterako,zamarrón izeneko pertsonaia arrunta toki askotako inauterietan.

Frantzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mende askotan zeharParisko inauteriak famatuenetakoak izan baziren ere, XX. mendean zehar bertan behera geratu ziren, harik eta XX. mendearen bukaeran arrakasta handiz berreskuratu ziren arte. Ospetsuak dira, orobat,Dunkerque,Annecy,Granville etaLimoux hirietako inauteriak.KaribekoMartinika etaGuapalupeko inauteriak bertako inauterien ezaugarriak dituzte.

Italia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Veneziako inauteriak diraItalia osoan ezagunenak.1268tik ospatzen dira, gutxienez.XVII. mendeko jantzi landu eta ikusgarriekin mozorrotzen dira, maskara landuekin.

Erresuma Batua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Notting Hill Carnival.

LondreskoNotting Hill auzoan milioi bat eta erdi pertsona biltzen dituen desfilea ere egiten da. BertakoKaribeko immigranteek ekarritako inauteria da etaBrasilgo inauterien antzekoa da.

Ameriketako Estatu Batuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bereziki frantziar kolonizazioan jatorri duten inauteriak ospatzen dira hiri batzuetan,Mardi gras izenarekin. OspetsuenaNew Orleans hiriko inauteria da, baina beste hiri batzuetan ere ospatzen dira, hala nolaMobile etaPensacolan.

Brasil

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munduko inauteri ezagunenak dira, berezikiRio de Janeiroko inauteria. Han,karroza landu eta koloretsuekin desfile ikusgarriak egiten dira,sanba musikak lagunduta dantza eginez etengabe.

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Hitz hau singularrez erabiltzen da Iparraldean eta singularrez nahiz pluralez Hegoaldean.
  2. Euskara batuan onartuta ez dagoen arren, euskarak ere, mailegutzat, erabilia dukarnabal; ikus «karnabal» sarrera,Orotariko Euskal Hiztegian. Googleren bilatzailean ere, guztira 216.000 sarrera ageri dira 2012ko otsailaren 14an,karnabalak bilaketa-terminoa sartuta.Carne levare latinezko esamoldetik bide dator («haragia utzi», alegia), ikus:(Gaztelaniaz)Caro Baroja, Julio. (1979). El Carnaval. Análisis histórico-cultural., 33-35 or..;eta hortik gaztelaniazcarnaval, frantsesezcarnaval, ingelesezcarnival, alemanezkarneval eta italierazcarnevale, besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Julio Caro Barojak etaJosefina Romak emandako definizioak. Ikus:(Gaztelaniaz)Prat i Carós, Joan. (1993). «El carnaval y sus rituales: algunas lecturas antropológicas» Temas de antropología aragonesa..
  2. (Ingelesez)Valantasis, Richard. (2000-06-19). Religions of Late Antiquity in Practice. Princeton University Press ISBN0691057516. (kontsulta data: 2018-02-11).
  3. 1947-, Di Cocco, Giampaolo,. (2007). Alle origini del carnevale : mysteria isiaci e miti cattolici. A. Pontecorboli ISBN8888641297. PMC191812125..
  4. (Ingelesez)Forrest, M. Isidora. (2001). Isis Magic: Cultivating a Relationship with the Goddess of 10,000 Names. Llewellyn Publications ISBN9781567182866. (kontsulta data: 2018-02-11).
  5. (Ingelesez)«Carnival | Origin and meaning of Carnival by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (kontsulta data: 2018-02-11).
  6. (Gaztelaniaz)Prat i Carós, Joan. (1993). «El carnaval y sus rituales: algunas lecturas antropologicas» Temas de antropología aragonesa.
  7. Euskaraz badira esaerak Kandelaria eguneko erreferentzia aipatzen duten esaerak:Kandelario bero(argia, beraz), negua dauko gero; Kandelario hotz(iluna, beraz) , negua joan da motz esaeran
  8. (Gaztelaniaz)Gaignebet, Claude. (1984). El Carnaval., 13-14, 20-24 or..
  9. (Gaztelaniaz)Caro Baroja, Julio. (1979). El Carnaval. Análisis histórico-cultural., 25 or..
  10. Araolaza, Oier. (2013). «Eskean egiteko aitzakia dira neguko festak» Baleike.
  11. «Las «carrascoliendas» volverán a cantarse setenta años después» Gara 2011-3-11.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Inauteri&oldid=10448615"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp