Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

In Nomine Domini

Wikipedia, Entziklopedia askea
In nomine Domini» orritik birbideratua)
In Nomine Domini
Jatorria
Egilea(k)Nikolas II.a
Argitaratze-data1059
IzenburuaIn nomine Domini
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabari publiko etajabari publiko
Deskribapena
Honen parte daDecretum Gratiani(en)Itzuli
Argumentu nagusiapapal election(en)Itzuli

In nomine Domini (euskaraz:«Jaungoikoaren izenean»)Nikolas II.a aita santuak egindakobulda bat da, etaErromako Kontzilioaren kanonetako bat. Bulda1059koapirilaren 13an egin zen eta hainbat aldaketa handi ekarri zituenaita santuaren hautaketa sisteman, batez erekardinal-apezpikuak izendatzen hataketa egin zezaketen bakarrak, kleroaren onarpenarekin.

Buldaren argitapenera arte, aita santuaren hautaketa prozesu irregularren pean egiten zen.Germaniako Erromatar Inperio Santukoenperadoreak askotan zuzenean izendatzen zuen hildako aita santu baten ordezkoa, edo aita santua bera zen bere oinordekoa izendatzen zuena. Kanon berriaren azpian hori jada ez zen baliozkoa, eta hautesleek aukeraketa hori berretsi behar zuten, nahiz eta Inperioaren beharrei men egiten zioten askotan.

1050an Hildebrand kardinala (ondorenGregorio VII.a izango zena) enperadorearen boterea ezbaian jartzen hasi zen.Nikolas II.a]ren aurrekoa izan zenEztebe IX.a oso modu gatazkatsuan hautatu zuten, justuHenrike III.a hil ondoren etaViktor II.a aita santuaren heriotzatik 12 hilabetera. Esteban IXa.ren hautaketakAgnes Poitoukoaren baimena zuen,enperatriz-erregeordea, baina ez zuen izendapenik inperioaren partetik.

1058an Esteban IX.a hil zeneanNikolas II.aksinodo bat deitu zuenSutrin, inperioko kantzelari batekin. Sinodo horren lehen lanaBenedikto X.aantipapareneskumikatzea izan zen,Tusculumgo kondearen txotxongiloa.

Lorrenako dukearen tropez lagunduta Nikolasek bidaia egin zuen Erromara, eta Benediktok alde egin zuen.Nikolas II.a aita santu izendatu zuten1059kourtarrilaren 24an, Erromako jendearen babes handiarekin. Arazo guzti hauei bukaera emateko asmoz, eta elizatik kanpo zeuden botereei aurre egin ahal izateko, 1059ko apirilean Erroman sinodo berri bat egin zuen.In nomine Domini izan zen sinodo horren emaitza.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=In_Nomine_Domini&oldid=8565583"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp