Jatorriz nekazaria zen,kalbinista, lurjabe handien etakatolikoen aurkakoa.Béla Kunen gobernu iraultzailean parte hartu izanagatik preso egon zen,1927tik1930era. OndorenSobietar Batasunean 14 urte (1930-1944) eman zituen. Hungariako Alderdi Komunistan sartu eta nekazaritzako aholkularia izan zen.Bigarren Mundu Gerra bukatzean Hungariara itzuli zen eta1944an eta1945ean Nekazaritza ministroa izan zen. Bitarte horretan egin zen nekazaritza erreforma. Hurrengo urtean Barne Arazoetako ministroa izan zen.
Lurjabe txikiei zeukatena uztearen alde agertu zen1946an, erabateko kolektibizazioaren aurka1947an, etaLászló Rajk gobernutik botatzearen kontra1948an. Aginpidetik kanpora eta alderdian baztertua egon ondoren,1953an,Georgi Malenkovek hala eskatuta, Lehen Ministro egin zuten. 1956an, Malenkov Sobietar Batasuneko gobernutik kendu zutenean, inolako kargurik gabe utzi zutenRakosik etaGerők. 1956an bertan,Budapesteko matxinadaren ondoren, gobernuko buru egin zuten berriro, baina Sobietar Batasuneko gudarosteak sartu ziren Hungarian eta atzerrira alde egin zuen, aurrenaJugoslaviara eta geroErrumaniara. Handik ekarri, saldukeriaz akusaturik epaitu eta hil zuten1958an.