Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Iknofosil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paleodictyon motako iknofosilak.
Cruziana motako iknofaziesa.

Iknofosilakorganismoen bizitzaren arrastofosilizatuak dira, hala nola haiek eraikitako gordelekuak, egindako ibilbideak,oinatzak etagorotzak, betiere organismo horiexen gorputz edo egiturarik azaltzen ez dutenak.Hareharrietan aurkitzen dira iknofosilik onenak, baitakareharrietan etaeskistoetan ere.

Antzinako iknofosilak aztertzen dituen zientziaPaleoiknologia da[1]. Zaila izaten da espezie zehatz batekin identifikatzea, baina orokorrean taxoiarekin lotu daiteke. Ezaugarri identifikagarriak badituztenez iknogenero eta iknoespezietan sailkatzera iristen dira. Sedimentu berean agertzen diren iknofosilen elkarteakiknofacies deitzen dira. Lehorreko animalien oinatzeiiknita esaten zaie[2].

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Grekerazkoikhnos hitzak "bidea" esan nahi du[3], beraz iknofosil kontzeptua "bide fosilizatua" izango litzateke.

Ezaugarri orokorrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunen jardueraren aztarna fosilak dira eta hainbat alderdi erakusten dizkigute, hala nola, izaki horien portaera, ingurunearekin zuten harremana eta sustratuaren beraren ezaugarriak. Iknofosilen gehiengoa fosilik uzten ez duten gorputz biguneko izakiek egindakoak dira, horregatik da bereziki garrantzitsua iknofosilen azterketa, izaki horiei buruzko informazio iturri bakarra baitira. Leku eta garai zehatz batetako ingurumen baldintzak ezagutzeko datu osagarri garrantzitsuak bihurtzen dira horrela.

Iknotaxona

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Animalia ezberdinek iknofosil bera sor dezakete.

Iknotaxon batek denbora luzean zehar irauten du eta ingurumen baldintza tarte estuan. Ez du esan nahi izaki bera denbora luze hortan existitu izan denik, bai ordeatxoko ekologiko bera konstante mantendu dela, eta berau okupatzen zuten izakiek antzeko jokabidea izan dutela.

Iknotaxon konplexuak ere badaude, animalia ezberdinen arteko erlazio trofiko berak azaltzen dituztenak; komentsalismoa edo harraparitza kasu. Gaur egungoNephrops norvegicus etaGoneplax rhomboides dekapodoek etaLesueurigobius friesii arrainak elikadura galeria sareak eratzen dituzten gisara adibidez[4] edo beste kasu bat daJaxea nocturna krustazeoarenaMaxmuelleria lankesteri poliketoaren galeriekin bat egiten duena haren elikagai soberakinak jateko. Iknofosilen artean antzeko egiturak ikertu diren arren zaila izaten da zehatz mehatz interpretatzea.

Izaki berak iknofosil desberdinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Trilobiteen iknofosil motak.

Organismo berak iknofosil mota desberdinak sor ditzake, jarduera mota desberdinak dituzten izakien kasua da. Lokomozioa, elikadura, harraparitza, atsedena, zelata... Jarduera bakoitzak bere iknofosil propioa uzten du.

Adibide argienatrilobiteena da:Cruziana motako iknofosilak sortzen zituzten lurrean arrastaka elikagai bila ari zirenean,Diplichnites harearen gainetik ibiltzen zihoazela uzten zuten aztarna da etaRusophycus hareatan "ohea" egin eta atseden hartzen zutenean[5]. Batzuek galeriak eraikitzen zituzten etaCheiichnus motako iknofosila sortzen da.

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bost jokamolde nagusitan bereizten dira iknofosilak:[6]

  • Domichnia: Organismoen bizilekuak dira. Bizileku horietan organismoak zuek bizi-posizioa adierazten dute. Animaliek sedimentuetan egiten dituzten zuloak dira ugarienak.
  • Fodinichnia: Sedimentuetan aurrera eginaz elikatzen ziren animalien hiru dimentsiotako aztarnak dira.Detritiboroek sedimentuen barnean elikagai bila egiten dituzten tunel eta galeriak izaten dira.
  • Pascichnia: Sedimentu bigunen azalean bazkatzen ziren animalien aztarnak dira. Azala orrazten dute eta bi dimentsiotako aztarnak eratzen dira.
  • Cubichnia: Animalien atsedenaldia adierazten duten aztarnak dira. Harrapariaren zelata tokiak edo harrapakinaren babeslekuak ere izan daitezke.
  • Repichnia: Animalien lokomozio aztarnak dira.Artropodoek edoornodunek egindako bideak izaten dira gehienetan[7].

Hauetako bakoitzak azpitaldeak dituzte, generotan eta espezietan ere sailkatzen direnak.

Iknofacies-ak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Adolf Seilacher paleontologo alemaniarrak 1960. hamarkadan sorturiko kontzeptua da eta sedimentu berean edo ondoz ondoko sedimentuetan aurkitzen diren iknofosil elkarketak izendatzeko erabiltzen da[8]. Seilacherrek lau iknofacies zehaztu zituen baina dagoeneko hamalau identifikatu dira[9]. Espezie esanguratsuenak edo ugarienak ematen dio izena iknofacies bakoitzari.

Honako hau da iknofacies-en sailkapena gaur egun:[7][10]

Iknofacies itsastarrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Nereites motako iknofaziesa.
Trypanites motako iknofaziesa.
  • Sustrato bigunean:
    • Psilonichnus (Frey eta Pemberton, 1987): Kostaldean, dunatan eta hondartzatan agertzen da. Karramarroen habiak dira nagusi.
    • Skolithos (Seilacher, 1964): sakonera txikiko itsasertzetan kokatzen dira, energia hidrodinamikoa handia den eremuetan. poliketo eta bibalboen zulo bertikalak agertzen dira.
    • Arenicolites (Bromley eta Asgaard, 1991): Bapateko gertaera batek ekarritako hondarraldian agertzen dira, aurreko txoko ekologikoak deagertu eta izaki berrien kolonizazioaren aztarnak dira.
    • Cruziana (Seilacher, 1964): Sakonera handitan agertzen dira, energia hidrodinamikoa oso baxua izanik higadurarik ez baitute jasaten. Izakien ibilbideak izaten dira, trilobiteenak eta itsasizarrenak kasu.
    • Zoophycos (Seilacher, 1964): Eremubatipelagikoan agertzen dira,Cruziana baino beheragoko eremuan.
    • Nereites (Seilacher, 1964): Sakonera handieneko eremutan agertzen dira, korronte tubidikoei lotuak. Iknofosil ezagunenakPaleodictyon etaNereites dira.
  • Sustrato trinkoan:
    • Glossifungites (Seilacher, 1964): Sustratu trinko ez litifikatuan agertzen dira. Normalean eremu intermarealetan ikusten dira eta izakien habiek osatzen zute, zulo horizontal, bertikal zein diagonalek.
  • Sustratu gogorrean:
    • Trypanites (Frey eta Seilacher, 1980): Paleozoikoko arroketan egindako zuloak dira.
    • Entobia (Bromley eta Asgaard, 1993): Kostalde arrokatsuetan eta mesozoikoko eta Zenozoikoko uharrietan agertzen diren zuloak dira.
    • Gnatichnus (Bromley eta Asgaard, 1993): Sustrato gogorrean egindako iknofosilak dira baina ondoren sedimentazioa izan dutenak. Sustartu gogorreko zuloak ongi daude eta sedimentuetakoak halamoduz bada ere mantentzen dira.
  • Sustratua landarea denean:
    • Teredolites (Bromley et al., 1984): Sakonera txikiko kostaldetan egur zatien barnean zuloak egiten dituzten animalien iknofosilak dira.

Iknofacies kontinentalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Termitichnus (Smith et al., 1993): Kostaldeko lautadatan eta duna eta barra alubialen ertzetan agertzen dira.
  • Scoyenia (Seilacher, 1997): Uholde lautada eta paduratan agertzen dira.
  • 'Mermia (Buatois eta Mángano, 1995): Aintziren ertzetan agertzen dira.

Iknofosilek ematen duten informazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dinosauroek oinatzakEncison (Errioxa)[11]

Iknofosilak informazio iturri oso garrantzitsuak dira, alde batetik izaki bizidunaren jarduera eta jokamoldearen berri ematen dutelako eta bestetik gorputz biguneko animalien inguruko informazio iturri bakarra direlako[12]. Azkenik sedimentuen trinkotasunaren eta sedimentazio ingurunearen berri ematen dutelako. Horrekin garai eta toki hura ingurune itsastarrean edo ez-itsastarrean zegoen iradoki dezakete.

Iknofosil gehienak itsasoko sedimentuetan aurkitzen dira[13]. Sakonera txikiko sedimentuetan egindako bideak kontserbatzea zailagoa izaten da, olatu eta korronteek azkar desitxuratzen dituztelako, sakonera handitan egindakoek ordea baldintza egonkorrak izaten dituzte eta egokiago fosilizatzen dira.

Paleokeologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako bizitzaren zeharkako ebidentziak jasotzen dira. Animalien gorputz atalak lortzen ez diren arren oinatzak, bideak, zuloak eta gorotzak (koprolitoak) eskuratzen dira. Fosil klasikoak ez bezala bizirik zeudela sorturiko aztarnak dira.

Iknofosil ezagunenakdinosauroen oinatzak dira.Iknita izenez ezagutzen dira arroketan agertzen diren oinatzak. Bakarka ager daitezke edo ibilbide bat jarraitzen duten pausuen segidak izan daitezke[14]. Azken hauetatik zientzilariek dinosauroen lokomozio moduak ikertzen dituzte eta orduan gai dira hezurduren eraikuntza egokia zehazteko eta baita haien ibilkera eta hartzen zuten abiadura zehazteko ere. Esate baterakoIguanodona postura desberdinetan irudikatu izan zen baina haren iknitek zehaztu zuten behin betiko Iguanodonaren postura[15].

Paleoingurunea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ornodunek gainazal bigunean uzten dituzten oinatzek sedimentuen hezetasun maila adieraz dezakete, bai eta haizearen norabidea ere[16]. Iknofosilen asoziazioek itsaso barneko sakonera ere zehazteko balio dezakete[7].

Euskal Herrian eta inguruko eskualdetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iknofosilak ugariak diraEuskal Herrian eta baita haren hegoaldean dagoenIberiar sistemaren iparraldeko mendilerrotan (Cebollera etaDemanda) ere. Oso desberdinak dira ordea, duela 100 milioi urte inguru Euskal Herria ur azpian kokaturik baitzegoen eta Errioxan aldean kostaldea aurkitzen baitzen.

Euskal Herriko iknofosilak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zumaian aurkituriko iknofosil bat.

Gaur egun euskal kostaldea dagoen tokian uharte batzuk baziren bainaZumaia esate baterako 1.000 metrotako sakoneran zegoen[17]. Hori dela eta iknofosil ugari aurkitu dira bertan, oso ongi kontserbatu direnak.Zumaiako flyschean aurkitu direnen arteanRotundusichnium zumayensis nabarmentzen da, herriaren izena daramana. Munduan aurkitutakoSaerichnites abruptus alerik handiena ere itsaslabarrotakoa da. Beste iknofosil aipagarri batzuk honako hauek dira;Paleodictyon,Zoophycos,Chondrites,Lorenzinia,Scolicia,Helminthopsis,Helminthoida laberyntica,Tapherminthiopsis,Subphylocorda,Belorharpe,Cosmorharpe,Megagrapton...[18] 2018an flyscheko geruza baten erreplika zehatza egin zen. Duela 53 milioi urteko geruza da errplikatu dena eta 50 arrastotik gora aurkitu dira bertan[19].

Barrika etaSopela arteko itsalabarretan ere iknofosilak aurkitzea ohikoa da[20]. 2012. urtean metro eta erdiko iknofosil bat aurkitu zutenJaizkibelgo labarretan, hau ereSaerichnites abruptus da eta Zumaiakoa bezain handia da[21].

Dinosauroen iknitak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
El Royon (Soria) aurkituriko iknitak.

Garai hartako kostaldeaIberiar sistemaren iparraldean kokaturik zegoen, gaur egungoCebollera etaDemanda mendilerroetan hain zuzen ere. HorregatikErrioxan eta haren mugakide dienSoriako etaBurgosko eremuetan dinosauroen oinatz ugari aurkitu dira.

Enciso inguruan (Errioxa ekialdean) 1.400 oinatz inguru katalogatu dira dagoeneko 7 eremutan[11].UNESCOkBiosfera erreserba izendatu zuen eta Dinosauroen parke bat sortu zuten ingurua babestu eta interpretazio zentrua izateko[22]. Errioxako beste hainbat tokitan ere aurkitu dira dinosauroen lorratzak,Soto en Cameros herrian adibidez[23].

Soriari dagokionezTierras Altas eskualdean aurkitzen dira dinosauroen iknita ugari,El Royotik hasi etaSan Pedro Manrique alderaino[24]. Burgoseko probintzian aurkitu diren iknitakSalas de los Infantes udalerriko hainbat herritan kokatzen dira.[25].

Tertziarioko iknitak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zenozoiko aroan zehar Euskal Herria izango zenaren eremua altxatuz joan zen eta ingurunea erabat itxuraldatu zen.Gesaltza Añana aldeanMiozeno garaiko (duela 20 milioi urte) animalien iknitak aurkitu dira. Garai hartan ingurune zingiratsu bat zegoen eskualde hartan. 60 m2-tan 700 iknita inguru daude, bost ugaztun espezieri eta bi hegazti espezieri dagozkienak. Oinatzen ibilbideak elkar gurutzatzen dira. Oso egoera onean dauden iknitak dira eta erreplika bat New Yorkeko Zientzia Naturalen Museoak eskatu zuen, beste erreplika batArabako Natura Zientzien museoan aurkitzen da[26].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Paleoichnology Meaning | Best 1 Definitions of Paleoichnology» www.yourdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  2. «¿Qué es una icnita?» recmestreacasa.gva.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  3. (Ingelesez)«ICHNOFOSSIL - Definition and synonyms of ichnofossil in the English dictionary» educalingo.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  4. (Gaztelaniaz)«Goneplax rhomboides (Linnaeus, 1758)» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  5. «Trilobite trace fossils» www.trilobites.info (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  6. (Ingelesez)«Announcement» Sedimentology 3 (3): 253–256. 1964  doi:10.1111/j.1365-3091.1964.tb00464.x. ISSN1365-3091. (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  7. abc (Ingelesez)«Bathymetry of trace fossils» Marine Geology 5 (5-6): 413–428. 1967-10-01  doi:10.1016/0025-3227(67)90051-5. ISSN0025-3227. (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  8. Facultad de Ciencias Naturales y Museo. (2013). Metodología para el estudio del registro sedimentario en las cuencas. Universidad Nacional de La Plata.
  9. Gibert, J. M. y Martinell, J.. (1998). El modelo de icnofacies, 30 años después. Revista Española de Paleontología 13 (2):, 167-174 or. ISBN0213-6937..
  10. Buatois, Luis; Mangano, M. Gabriela. (2011). Ichnology: Organism-Substrate Interactions in Space and Time. New York: Cambridge University Press, 67-69 or. ISBN978-0-521-85555-6..
  11. ab (Gaztelaniaz)«Yacimientos de icnitas de Enciso - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  12. «Iknofosilak: Duela milioika urteko arrasto misteriotsuak - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  13. «Trace Fossils» web.archive.org 2009-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  14. (Gaztelaniaz)«Las icnitas» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  15. Wright, J.L.. (1999). Ichnological evidence for the use of the forelimb in iguanodontian. in David M. Unwin, ed. Cretaceous Fossil Vertebrates. Special Papers in Palaeontology, 60. Palaeontological Association., 209-219 or. ISBN0901702676..
  16. (Ingelesez)Trewin, N. H.; McNamara, K. J.. (1994/ed). «Arthropods invade the land: trace fossils and palaeoenvironments of the Tumblagooda Sandstone (?late Silurian) of Kalbarri, Western Australia» Earth and Environmental Science Transactions of The Royal Society of Edinburgh 85 (3): 177–210.  doi:10.1017/S026359330000359X. ISSN1473-7116. (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  17. «Victoriano Pujalte: “Duela 100 milioi urte itsas hondoan zegoen inguru hau guztia, mila metroko sakoneran” - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  18. «LIG 135 Icnofósiles del flysch eoceno de Zumaia- Getaria - PDF Descargar libre» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  19. «Geoparkeko flyschean aurkitu den eta kalitate handiko 50 arrasto baino gehiago dituen aztarna fosil ikusgarri baten erreplika zehatza egin da» Geoparkea (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  20. sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).[Betiko hautsitako esteka]
  21. Martin, X.. «Eozenoko beste iknofosil bat aurkitu dute Jaizkibelen, metro eta erdi ingurukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  22. (Gaztelaniaz)«Enciso | Turismo en la Reserva de la Biosfera de La Rioja» www.reservadelabiosfera.com 2013-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  23. www.sotoencameros.info (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  24. (Gaztelaniaz)«RUTA DE LAS ICNITAS» Soria ni te la imaginas (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  25. (Gaztelaniaz)«Ruta Tierra de Dinosaurios» Terranostrum.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  26. Icnitas de mamíferos terciarios de Salinas de Añana. www.ingurumena.net.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Iknofosil&oldid=9453573"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp