Erromaniak[4] —testuinguru formaletarako izena[4]—,ijitoak[4] (Egipto leku-izenetik eratorria),buhameak[4] (bohemiarretik) edomotxaileak —zenbaitetan beren arteanrom herria izenaz ere ezagunak (haien hizkuntzanrom izenak «gizona, senarra» esan nahi du)— gehienbatEuropan bizi denetnia bat da, jatorria ziurrenikIndiaren ipar-mendebaldean duena, etaErdi Aroan Europara emigratu zuena. Buhameeuskaldunekerromintxel izena dute, beren buruakalo kulturakoengandik bereizteko.
Gaur egun erromaniak India eta Pakistan artean dagoenPunjab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria horrek bi oinarri ditu: hizkuntzarena eta genetikoa. Alde batetik,erromanierak lurralde hartako hizkuntzekin duen antzekotasuna; eta bestetik, erromaniek hango jendearekin duten antzekotasun genetikoa. Dirudienez, duela 1.500 urte atera ziren jatorrizko eskualde hartatik.[5]
Leinu baxukoenetakoak zirela uste da:parien kastakoak, alegia. Kristo ondorengo 950 eta 1100 artean ematen da lehendabizi haienmigrazioa. IjitoakPersiaraIII. mendean heldu omen ziren (nonsindi edohindi deitzen zitzaien, Indiari izena eman zion ibaiagatik). Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.
Badirudi Persian ez zutela nahasketa genetiko handirik izan tokiko biztanleekin, nahiz eta hango hainbat hizkuntza ezaugarri hartu zituzten. Duela 900 urteBalkanetara iritsi ziren, eta han geratu bide ziren ijito gehienak: hantxe dago, gaur egun, ijitoenaniztasun genetiko handiena. Handik talde batek migratu bide zuenErdialdeko Europara, eta handik Europako mendebaldera nahiz iparraldera.[5]
Bigarren Mundu Gerraren garaian,naziek eta haien aliatuek erromanien genozidioa egin zuten: milioi bat erromani hil zituzten,porajmos izenaz ezaguna den holokaustoan.[5]
1563: BuhameakIngalaterratik alde egitera behartu zituzten, heriotza zigorraren mehatxupean.
1749:Ijitoen Sarekada Handia (gaztelaniaz:Gran Redada de Gitanos) Espainian,Fernando VI.a erregeak aginduta. Erresumako ijito guztiak atxilotu eta lan esparruetan preso izan zituzten. 1765ean askatu zituzten azkenak.
1931: munduko erromani-antzerki profesional bakarra ezarri zenMoskun.
1971: Lehen Ijito KongresuaLondresen, ereserki eta bandera hartu zituzten,rom terminoa onartu zen, eta iraintzeko erabilitako izenak (tzigano,gitano) baztertu ziren.
1977: Indiaren proposamen bati jarraituz,Nazio Batuen Erakundeko Bereizkeriaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Defentsarako batzordeek erromanien eskubideak errespetatzeko dei bat egin zuten.
Erromanien bandera,1971nLondresen ospatutako Lehenengo Ijito Kongresuan ezarri zen, non erromanienereserkia zein izango zen adostu zuten (Gelem Gelem).Indiako banderaren adaptazioa da bi lerro horizontaletan banatzen da, urdina eta berdea, gurpil gorri batekin haren erdian. Goiko zatiak, urdinak, zerua sinbolizatzen du, erromani herriaren sabaia dena. Behekoak aldiz, berdeak, lurra sinbolizatzen du, igarotzen duten mundua. Gurpilak,Indiako banderan ere agertzen denak, askatasun desioa sinbolizatzen du ezarritako mugetatik harantzago joateko. Erromanien bandera, erromani komunitatearen sinboloa da mundu osoan.
Erromaniak ibilkariak izan dira beti, baina sendo eusten diete beren ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, bertako hainbat elementu ere bereganatuta. Adibiderik garbienaAndaluziakoa da, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak bere egin dituzten.
Erromanien berezko hizkuntzaerromaniera da. Espainiar ijitoakkalo delakoan mintzo izan dira, erromanieran oinarritua, baina gaztelaniako gramatikarekin. ErromanieraAsia erdialdekoindoeuropar hizkuntza bat da, antzinakosanskritoari lotua. Gaur egungrekoaren etaerrumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.
Kaloa, espainiar ijitoek darabiltenerromanierarendialektoa da. Ijitoen oinarrizko lexikoa gorde du, bainagaztelaniaren gramatika hartu du. Ijitoek, ostera, hitz asko eman dizkiote gaztelaniari. Ijito ibilkariekkalo hizkuntza garbiago gorde dute ijitobertakotuek baino.
Senideen arteko egozpenaaita-lerrokoa da. Hortaz, alabak aitarenleinura igarotzen dira. Aita-lerroko leinua da, ondorengo berdina duten pertsona talde batez osatua, eta denek gizonezkoen aldetik egin ahal dituzte beraien loturak. Gizabanakoa bereahaidetasunari oso estu lotuta dago, eta lotura horrek bere izaerasoziala baldintzatuko du.
Erromani-leinuak ezberdinak dira beren artean, etaautonomoak. Leinuen gainetik ez dago egiturarik, erromani-taldeak erlazionatzeko. Leinu batek hainbat adar izan ditzake, hainbat lekutan finkatuak. Leinu bakoitzeko kideak beren lerroko senideen ondoan bizi ohi dira, eta badakite non aurki ditzaketen beren leinuko beste kideak.
Ahaidetasun harremanek ijitoen antolaketaren oinarri dira,estatuseko bi ardatz klasifikagarritik egituratzen direnak: sexua eta adina. Eginkizun sozial-politikoak, adin minimo bat igaro duten gizonezkoei esleituta daude, eta lau dira:
"Vara": Borrokatzeko ahalmen duen edozein gizon edo mutiko. Familia baten indarra "vara" kopuruarengatik neurtzen da.
"Bató": Ezkondutako gizona, antzinako erritoengatik hobe, etafamilia nuklear baten arduraduna da.
"Tío": Adineko ijitoa, bere adinarengatik, bere gaitasunak eta jarrerak errespetua sorrarazten du besteengan.
"Patriarca":Familia zabaldu baten burua. "Patriarca"ren boterea ez da absolutua, eta hautazkoa ere ez. Moralezko autoritatean eta ijitoek beraien nagusiei dieten errespetuan oinarrituta dago haien boterea. Hortaz, patriarcak, “primus irterpares” baten moduan jarduten du, lege tradizionala interpretatu behar du, eta houra zaindu ere bai.
Leinu bakoitzaren barruan hainbat oinarrizko egitura antolatzen dira. Haietako garrantzitsuena adinduen kontseilua “Kris Romaní” izango litzateke. Hauek, politikaren agintea etaleinuaren adierazgarria dute.
Ijitoek beren janzkiak dituzte, eta nahiz eta mendeetan horiek aldatu, oraindik ere gainontzekoenetatik ezberdintzen dira. Haien arropak oso deigarriak eta koloretsuak izaten dira (urdina, gorria eta berdea erabiltzen dute gehienbat). Gizonezkoen deigarririk nabarmenenakota da eta emakumeenetan aldiz:
Orrazkera konplexuak, hainbat zinta lodirekin lotuak. Orrazkera, deigarri bakarra daAfrikako iparraldearekin lotzen dituena. Gainera, batzuetan zintakdurbante baten moduan eramaten zituzten.
Soingain batera lotutakomantuak.Mantu hauek hainbat oihalez eginak egoten ziren, sorbaldan lotzen ziren eta bertan umeak eramaten zituzten.
Marradun oihalak. Oihal hauen forma edo kalitatea emakumeen arteko bereizgarria zen.
Harreman estua existitzen da erromani-herriaren etaartearen artean, batez eremusika etadantza arloan. Erromaniek ezartzen diren lurraldearenmusika bereganatzen dute, beraiena bihurtuz. Erromanienmusikak, alderdi oso garrantzitsua osatzen du estilo ezberdinen aberastasunean, zainketan eta hazkuntzan. Espainian, flamenkoren kasua dute hainbat pertsona famaturekin;Camarón de la isla,Manolo Caracol,José Mercé edo,Raimundo Amador. Hainbat flamenko-dantzarik “bailaor” izen bat sortu dute internazionalki. Hauen kasuCarmen Amaya,Joaquín Cortés edo,Farruquito dugu.
Erromanien sukaldaritzan bi ezaugarri nabarmentzen dira: batetik, erkidego honek jateko garaian berezko usadioak dituztela eta bestetik, erromaniek bizi diren inguruko jaki eta edariak beren ohituretara moldatzen dituztela. Gainera, erromanien platerak zapore eta kolore fuertedunak dira eta horien falta dituen jakiren bat mahaian aurkitzean “haupayoen erregosia da”. Erromanien ohiko sukaldaritzangantza,lekale etapatata askoko platerak erabiltzen dira,ibilkariak izanda, energia askoko jakiak prestatzen zituztelako. Kafe beltza ezin da ahaztu, haien edari soziala dena.
Euskal Herrian ere erromani-talde ugari egon dira eta badaude. Horien artean batzukerromintxelez –euskararen aldaera berezi bat– mintzatu izan dira, eta, berebat,erromintxel izenaz ezagutuak.
Ivailo Marinov, Bulgariakoa, brontze domina pisu arinean 1980ko Atenaseko Joko Olinpikoetan, eta urrezko domina kategoria berdinean 1988ko Seuleko Joko Olinpikoetan.
Faustino Reyes, espainiarra, zilarrezko domina luma mailan (< 57 kg), 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan.
José Antonio Jiménez, espainiarra (1971-1973ko Espainiako irabazlea).
Domenico Spada, italiarra.
Silvio Branco, italiarra.
Michele di Rocco, italiarra.
Johnny Frankham, britainiarra.
Henry Wharton, britainiarra.
Billy Joe Saunders, britainiarra, zilarrezko dominaren irabazlea welter dibisioan, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan.
(Gaztelaniaz) Jesús María Aparicio Gervás eta María Ángeles Delgado Burgos.La educación intercultural en el espacio europeo de educación superior. Madril:Fundación para la investigación y formación en interculturalidad y educación para el desarrollo (2011).
(Gaztelaniaz)Conoce al pueblo gitano. Movimiento contra la intolerancia. Materiales didácticos n. º1.
Juan de Dios Ramírez-Heredia.Romani-kaloz Hitz Egiteko Lehen Eskuliburua. Gasteiz: Union Romaní, Union del Pueblo Gitano. Eusko Jaurlaritza (2001).
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger,National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.