| Ignazia Zabalo | |
|---|---|
Ignazia Zabalo, Ciordiak 2022an marraztua. | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ignacia Zabalo Ballarín |
| Jaiotza | Donostia, 1905 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 1939 (33/34 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ilustratzailea etamarrazkilaria |
| Izengoitia(k) | Nor-nai |
![]() | |
Ignazia Zabalo Ballarin, izengoitizNor-Nai (Donostia,Gipuzkoa,1905 –Bartzelona,Katalunia,1939),ilustratzailea etamarrazkilaria izan zen.Euskal Herrian XX. mendean lanbidez marrazkilari izandako lehen emakumea, seguruenik.
Zabaloren bizitzak eta lanak zailtasun asko izan zituzten. Eremu guztietan aitzindariak izan ziren bere komiki-lanak ahaide gizonen itzalpean hazi ziren, gizarteak horientzat gordetzen baitzuen prestakuntza eta ogibide liberaletarako bidea; emakumeen aldetik, ordea, apaltasuna eta sakrifizioa espero ziren. Hala eta guztiz ere, Ignazia Zabalok nortasunez eta modernotasunez betetako ikusizko obra sortu zuen. Tamalez guda zibilean zapuztu zen ibilbidea, gazte-gazte hil baitzen.[1]
Jon ZabaloTxiki bere neba zen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan ziren.[2][3]Agere aldizkarian etaArgiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an,Matxin LabaienekNor-Nai-ren eta haren neba Txikiren marrazkiak bildu eta«Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen.[4]
Zortzi anai-arreben artean gazteena zelarik, bi anaia zaharrenak margolariak zituen.1925ekoArgiaren egutegian agertu zen lehen aldizNor-Nai sinadura marrazki batean. Gainetik begiratuta, Txikirenak ziruditen. Aipatu 1973ko liburuan, bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta.
Agiriano, Mur, Unsain eta beste batzuk XX. mendeko lehen erdiko arte grafikoa aztertzen hasi zirenean, ordea, garbi geratu zenNor-Nai izengoitiaren atzean Ignazia Zabalo zegoela, eta ez haren anaia Juan. 1925etik 1931ra, arreba-anaiak batera aritu ziren lanean.Argiaren egutegikoaz gain,Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzatEliza katolikoak argitaratzen zuenAgere aldizkarian egin zituen: aldizkari hartako marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak Ignazia Zabalok eginak ziren.[5].
Ignaziaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren; baina, ongi begiratuta, arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek.Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Hala ere, Ignaziak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931n, Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen, bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an, 33 edo 34 urte zituela, bonba batek hil zuen, Bartzelonako bere etxeko atarian.[6][3]
Hona hemen Ignazia Zabalok egindakoilustrazio batzuk: