Igeltsulana[1]igeltsuzko eraikuntza edo dekorazioa da, barneko edo kanpokohorma-sabaiak eraikitzeko edo apaintzeko. Kultura askotan ohiko teknika izan da, batez ere barnealdeak apaintzeko, harrizko dekorazioa egiteko baino moldagarriagoa eta errazagoa baita, eta hortaz merkeagoa. Garrantzi handiko teknika izan da baihispano-arabiar etamudejar artean, baiBarrokoan dekorazio eta moldura txit landuetan.
Batzuetaniztukadura edo iztuku-lanarekin nahasgarri izan daiteke, itxura antzekoa baitute, baina berez osagaiak ezberdinxeak dira, iztukuak harri-hautsa baitu (normaleanmarmol-hautsa).
Egun,eskaiola erabili ohi da igeltsulan ekonomikoa egiteko, motiboak edo eskulturak zizelkatu ordez, moldeetan isuri eta pieza apaingarriak erras lortzen baitira.
Igeltsua lantzeko, zizelkatzeko eta koloreztatzeko teknika asko garatu zenAl-Andaluseko musulmanen garaian etaErrekonkista osteko arkitekturamudejarrean[2]. Igeltsua zizlkatzeko, eraginislamikoko irudi geometrikoak erabiltzen ziren sarritan, baita ere kristauen erresumetan ere.Alhambra jauregiak etaKordobako sinagogak igeltsulan adibide finak dituzte.
Hispano-arabiar artea ikonoklasta zenez, ezin zuten pertsona edo animaliarik irudikatu. Horregatik, landare edo geometria oinarriko apaindura konplexua garatu zuten, gehien bat igeltsua egina:
Teknika hauek oso estimatuak ziren eta errekonkista ostean,igeltsero eta artisau musulmanek lanean jarraitu zuten kristauentzat, apainduren motiboak gutxinaka eraaldatuz. Igeltsulangintza XVI. mendea arte luzatu zen,Pizkundearen bihotzeraino.
Euskal Herrian oso adibide gutxi daude, batez ere Nafarroako hegoaldean, musulmanen eragina jaso eta eraikin mudejar bakan batzuk dauden lurraldean. Aipatzekoak diraErriberriko Errege Jauregian dagoen "Igeltsulanen ganbera" edo "Ganbera mudejarra", non igeltsuzko hamar panel apaindu dauden. Jatorrizko apainketa (partzialki) mantendu duen gela bakarra da:Erriberako maisumudejarrek[3] egindako 10 panel daude bertan. Marrazki geometrikoak,begiztak, ikurheraldikoak etagaztainondo hostoak irudikatzen dituzte besteak beste.