Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ibn Tufail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibn Tufail

Bisir

Bizitza
JaiotzaGuadix,Purchena etaTíjola, 1110
HerrialdeaAlmorabide
Almohade (1147 -
BizilekuaSevilla
HeriotzaMarrakex, 1185 (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Abu’l-Hasan(en)Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa,medikua,idazlea etapoeta
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Ibn Tufail[1], izen osoaAbu Bakr Muhammad ibn Abd al-Malik ibn Muhammad ibn Tufail al-Qaisi al-Andalusi (arabieraz: أبو بكر محمد بن عبد الملك بن محمد بن طفيل القيسي الأندلسي;Guadix,1105 inguru -Marrakex,1185 edo86),Abubazer edoAbentofail ere deitua,al-Andalusko filosofoa izan zen,Ibn Bajjaren garaikidea eta jarraitzailea. Politikari, jakintsu eta filosofo gisa nabarmendu zen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Abu Yaqub Yusufalmohadeen printzearen bisirra eta sendagilea zen, eta herri askotako jakintsuen bilgune bihurtu zuen printzearen gortea. Ibn Tufaylen zientzia lan gehienak galdu badira ere, astronomianNikolas Koperniko edoGalileo Galileiren aitzindari izan zela dirudi. Haren filosofia, aldiz, ondo ezagutzen da; eragin handia izan zuen eleberri alegoriko bat idatzi zuen,Ilayy b. Yakzan (Zaindariaren seme bizia, mendebaldeanPhilosophus Autodidactus tituluarekin ezagutzen dena). Liburu horretan hartu zuen oinarria, adibidez,Baltasar Gracián filosofo espainiarrak bereEl criticón lanean;Leibniz etaSpinozak biziki goretsi zuten. Bere garaian nagusi ziren bi pentsamendu joeren sintesia egiten du Ibn Tufaylek: Ibn Bajjaren peripatetismoa, espekulazio-zientziak lehen mailan jartzen zituena, eta meditazioaren bidea,Ibn Sinaren ustez intuizio estatikora daramana. Betiere filosofia eta erlijioaren arteko lotura dago Ibn Tufaylen filosofiaren oinarrian: bide horretatik, betiere garai hartako ortodoxia musulmana saihestuz, arrazoiaren bidezko ezagutza bultzatzen saiatu zen Ibn Tufayl.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ibn_Tufail&oldid=6683697"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp