
Ibilgarritasuna, gune bateanibiltzeko erraztasuna adierazten duen neurria da. Ibilgarritasunak eragina duosasunean,ingurumenean etaekonomian[1]. Gune bat ibilgarria den jakiteko, faktore ugari aztertu behat dira, hala nolaoinbide etaespaloien kalitatea,trafikoaren etaerrepideen baldintzak,lurzoruaren erabileta, eraikinenirisgarritasuna, segurtasuna eta abar[2]. Ibilgarritasuna kontzeptu garrantzitsua dahirigintzairaunkorrean[3].
Ez da nahastu behar "irisgarritasun" terminoarekin, erabiltzaile orori leku edo zerbitzu baterako sarbidea ahalbidetzean datzana, ezgaitasunen bat dutenentzat bereziki.
Autoak etabizikletak masiboki ekoiztu baino lehen, mugitzeko sistema erabiliena ibiltzea zen. Modu bakarra zen alde batetik bestera joateko giza-historiaren gehiengoan[4].1930koan, hazkunde ekonomikoak bultzatuta autoen ekoizpena handitu zen, eta merketu. Horrela, auto-kopuruak gorakada erraldoia izan zuen, batea ereBigarren Mundu Gerra osteko garaian[5]. Autoenigorpen kaltegarriekairearen kutsadurarekiko kezka areagotu zuen eta alternatiba beharraren ideia zabalduhirigileen eta jendearen baitan, hala nolagarraio publikoa orokortzea eta ibiltzea erraztea.
Ibilgarritasunaren definizio bat honakoa izan daiteke:
Ibilgarritasunari eragiten dioten faktoreen artean daude, baina ez soilik, honakoak:
Ikerketen arabera, ibilgarritasun-indizeak korrelazioa du biztanleengorputz-masaren indizearekin (GMI), bai hauen jarduera fisikoarekin[7] . Jarduera fisikoak gaixotasun kronikoak prebenitu ditzake, hala nolagaixotasun kardiobaskularrak,diabetesa,hipertentsioa,obesitatea,depresioa etaosteoporosia[8]. Horrela, ibilgarritasuna handitzean, arrisku metaboliko kardiobaskularreko profila hobetu etabihotzekoak izateko arrisku txikitu da[9]. Minbiziaren Ikerketarako Mundu Funtsak eta Minbiziaren Ikerketarako Estatu Batuetako Institutuak txosten bat argitaratu zuten, ibiltzea sustatzeko garapen berriak diseinatu behar direla adieraziz, ibiltzeakminbizia murrizten laguntzen duela adieraziz[10].
Onura garrantzitsuenetako bat automobilenkarbono aztarna murriztea da.Karbono-igorpenak murriztu daitezke pertsona gehiagok gidatzea baino ibiltzea edogarraio publikoa erabiltzea aukeratzen badute. Igorpen gutxiagorekin, osasun- eta bizi-kalitatea hobetzen da,smog-a murrizten etaberotze globala eragiten duten faktore batzuk sahiesten[11].
Ibilgarritasunak onurasozioekonomiko asko dituela ikusi da, besteak beste,irisgarritasuna, aurreztea bai banakoentzat bai administrazio publikoarentzat, eskola garraioa (oinbusak barne), lurraren erabileraren efizientzia handiagoa, bizigarritasun handiagoa, osasun publiko hobearen onura ekonomikoak eta garapen ekonomikoa[12]. Onurak hobeto bermatzen dira, baldin eta bide-sare publiko osoa ibilgarria bada, eta ez soilik gune berezi batzuetara mugatuta.