Iban del Campo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1971 (53/54 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Iban del Campo (Arrasate,1971) zinema zuzendarigipuzkoarra da. New Yorkeko burlesque giroaren ingurukodokumental ugari egin ditu. Mondragon Unibertsitatean dokumental klaseak ematen ditu eta Huhezinema lehiaketako koordinatzailea da[1].
Erasmus beka baten bidez Parisko Nouvelle Sorbonne unibertsitatean egin zuen doktoretza eta Bartzelonako Universidad Pompeu Fabran dokumentalgintza masterra egin zuen[1].
Laburmetraiak egin ditu gehienbat eta hainbat lehiaketatan aurkeztu ditu, esate baterako Kimuak lehiaketan. 2008an New Yorkeko Unibertsitatean dokumental ikastaro bat egin zuen eta "Dirty Martini" eta James "Tigger!" Ferguson ezagutu zituen, New Yorkeko burlesque eta underground giroaren aitzindariak izan zirenak[2]. Bien inguruko dokumentalak egin zituen, lehena 2008an eta bigarrena 2018an[1].
2019an zuzendu zuen aurreneko film luzea.Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen eta hiru sari jaso zituen; zinemira, izendapen berezia eta Sebastiane saria. New Yorkeko burlesquearen inguruko dokumentala hau ere[2][3].