Ibaizabal | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 43 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 43°14′24″N2°52′34″W / 43.24°N 2.876°W /43.24; -2.876 |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.900 km² |
Bokalea () | Bilboko itsasadarra |
Ibaizabal[1]Bizkaikoibai nagusia da,Durangaldean sortu etaBilboko itsasadarrean itsasoratzen dena. Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena duenibaia da. Izan ere, 1.900kilometro koadroko arroa du, bere ibaiadar nagusiNerbioirekin batera (620 kilometro koadro, Nerbioi batzen zaion tokiraino).
Bilbotar gehienentzat, batez ereerdaldunak direnentzat, baina baita ere euskaldun askorentzat, azkenaldianNerbioi bilakatu da itsasadarraren izena. Hala ere,Euskaltzaindiak euskara baturako arautu du Ibaizabal delaAbran itsasoratzen den ibaiaren izena, hori delako tradizioak agintzen duena.
Izan ere, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz, Ibaizabal izan zen XIX. mendearen amaiera arte. Besteak besteMiguel Unamunok eta Bilboko alkatea izan zenJavier Ybarrak Ibaizabal deitzen zioten.Charles Frederick Henningsenek, Lehen Karlistaldian, Ibaizabal deitzen zion itsasadar osoari Portugaleteraino.
Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zenBegoñako udalerriko biztanleek tradizioz Ibaizabal esan diotela Urbi (Basaurin) etaAbusu (Bilbon) arteko tarteari. Hortik itsasoraino, bilbotarrekitsasadarra esaten zioten, besterik gabe. Abusu auzoaren izena bera ere, Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla,Urbi izeneko inguruan hain justu.
Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain,geografiari lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena hobesteko. Horietako batek ibaien norabideari erreparatzen dio: Ibaizabalek lerro zuzena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalenarroa, gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta lehenbizikoaren ur-emaria ere handiagoa da.[2]
Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbaitentziklopediatan batez ere. Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheak Ibaizabal erabili arren. Gaur egun, "Ibaizabal" hitza euskaldunek erabiltzen dute baina beraien artean oso zabalduta dago ere "Nerbioi" hitzaren erabilera gaztelaniaren eraginagatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen diote "Ibaizabal" Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.[3]
Azentuazioproparoxitonoa du: Ibáizabal.[1]
Ibaiaren sorrera hainbaterrekak eratzen dute. JatorrizZumelegi izena duen ibaia da,Elorrio inguruko erreka-errekastoek elkartzean sortua.Atxondora heltzeanArrazola erreka biltzen zaio (Anboton jaiotzen dena (1.296metro)) etaIbaizabal izena hartzen du.[4]AbadiñonAtxarte etaOiz (1.026 m) etaMañazar menditik jaisten diren hainbat errekak sorturikoZaldu ibaia gehitzen zaizkio.IurretanMañarierreka,LemoanArratia ibaia,BasaurinNerbioi ibaia,BilbonCadagua etaErandionAsua ibaia batzen zaizkio, harik etaPortugalete etaGetxo bitartean itsasoratzen den arte.
Ibaizabal itsasadar bilakatzen daBilbokoAbusun, etaBizkaiko golkoan hiltzen da,Abrako golkoan.
2009ko martxoan,Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailakEuropar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zenUraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren:Oria,Deba,Cadagua,Nerbioi,Ibaizabal etaZadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeudenkromoa,butilestanioa,lindanoa,kobrea,zianuroa etamerkurioa.[5]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik etaEuropar Batasunak legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzenEuropar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearaztekoEspainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Ibaizabalen adarra den Nerbioi ibaian,Aiaraldean industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; etaUrduñan ere ez.[6][7][8]
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |