Ian Douglas Smith (1919koapirilaren 8a -2007koazaroaren 20a)Hego Rhodesia, Rhodesia eta Nyasaland-eko Federazioa,Rhodesia, Zimbabwe Rhodesia etaZimbabweko gobernuetan aritu zen politikaria izan zen 1948 eta 1987 urteen artean. 1964ko apirilaren 13tik 1979ko ekainaren 1erarte Rhodesiako Lehen Ministroa izan zen.
Zurien nagusitasunaren aldekoRhodesiako Frontea alderdiko kidea. Lehen ministro izan zen 1964an, eta 1965eanBritainia Handiari, bere kabuz, Rhodesiaren independentziako eskaera aurkeztu zion, etaCommonwealth erakundetik kanpo utzi zuen. Bere burua gobernuburu izendatzeagatik nazioarteko kritikak izan zituen arren, Smith-ek aurrera egin zuen, eta berak eratutako zurien gutxiengoaren gobernuari eutsi zion, 1979anAbel Muzorewa buruzagi beltzak hauteskundeak irabazi zituen arte. Smithek gutxiengo zuriaren buru izanez jarraitu zuen parlamentuan 1980an Rhodesia Zimbabweko errepublika bihurtu zenean.