Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

ISO 8601

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datakestandar honen arabera honelaxe idazten dira:UUUU-HH-EE.

ISO 8601 arauakdatak etaorduak zehazteko erabiltzen den idazkeraestandarra markatzen du. Idazkera estandar honek plataforma anitzen arteko migrazioa errazten du. Ezkerretik eskuinera denborarik luzeenetik laburrenera ordenatzeko irizpidea jarraitzen da.

Data

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gregoriotar egutegian dago oinarrituta.

Adibidez, egun zehatz bat adierazteko,UUUU-HH-EEidatziko genuke, non UUUUurtea den, HHhilabete zenbakia, 0-ak barne (02: otsaila) eta EE eguna, 0-ak barne (09: hilak 9)[1].Euskaraz data adierazteko moduarekin bat egiten du nazioarteko estandarrak.

Adibidez:

2024kohazilaren 10a,2024-11-10.

1867kohazilaren 7a,1867-11-07.

Data + ordua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

ISO 8601 honek data eta ordua batera emateko estandar bat ere proposatzen du, horretarako24 orduko eredua erabiltzea proposatzen da:

Esate baterako,2022ko irailaren 27a + arratsaldeko seiak, ISO 8601 estandar honi jarraiki, honelaxe idatzi beharko genuke:

2022-09-27 18:00:00.000.

Adibidean, ordua islatzeko 18:00:00.000 horretan, 18 horrek arratsaldeko seiak adierazten du, (12+6); + 00 minutu; + 00 segundo; + 000 milisegundo.Horrenbeste zehaztasun beharrezkoa ez denean, maiz, segundoak edota milisegundoak ez dira aipatuko, etabertsio estandar sinplifikatua emango da:

2022-09-27 18:00.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«ISO - ISO 8601 — Date and time format» ISO (kontsulta data: 2021-03-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=ISO_8601&oldid=9851931"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp