Joanen (19:19–20) ebanjelioan honela azaltzen da:[1]
«
19Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea».
20 Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera,hebreeraz,latinez etagrekoz zegoen idatzia.
»
Sortaldeko zenbaiteliza ortodoxok gurutzeangrezierazkoINBI sigla ezartzen dute, esaldi hau laburbiltzen duena:Ἰησοῦς ὁ Ναζωραῖος ὁ Bασιλεὺς τῶν Ἰουδαίων.
Batzuek diote siglaren azalpena ὁ Bασιλεὺς τοῦ κόσμου («munduaren errege») dela, argitu gabe ea benetan hori idatzi zen ala idatzita egon behar lukeena den. Beste eliza ortodoxo batzuek (Errumaniakoak, adibidez), aldiz, INRI sigla darabilte.
Hebreeraz esaldiaישוע הנצרת מלך היהודים (Yeshu'a HaNatserat Melech HaYehudim',AFI: [\jeʃu'ə\ \hɑ\ \nɑʦeratʰ\ \meleχ\ \hɑ\ \jehuðiːm]) idazten da. Baliteke siblaarameraz idatzita egotea, hebreera ez bezala arameoa Jesusen ama hizkuntza baitzen.
Masoi batzuk diote sigla honen jatorria jentilen artean edo paganismoan dagoela, hots,kristautasuna baino antzinako garaietan. Sigla horren azalpenaIGNE NATVRA RENOVATVR INTEGRA dela diote,euskaraz:«Suaren bidez natura erabat eraberritzen da».