Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Iñaki G. Holgado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki G. Holgado

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1973 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa,Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea etakomikigilea
Lan nabarmenak
ikusi

Iñaki G. Holgado (Errenteria,1971-) ilustratzaile, marrazkigile etakomikigilegipuzkoarra da.Xabiroi aldizkariaren kolaboratzailea da,Harkaitz Canoren gidoietan oinarriturik lau lan argitaratu dituelarikIkastolen Elkartearen eskutik:Piztia Otzanak (2008),Zebra efektua (2013)Museo bilduma (2016) etaAmets alokatuak (2019).2018koZinemaldian estreinatu zenBlack is Beltza animaziozko filmaren funtsen sorkuntzan zuzentze lanak egin zituen[1]. 2020eanElkano, mundua beletan komikia osatu zuen Alber Vazquez idazlearen gidoiarekin[2].

Euskaraz ez ezik frantsesez, gazteleraz eta italieraz ere argitaratu dira bere zenbait obra.

Ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

90.hamarkadatik aurrera bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Aleta etxeko aldizkariak, Ipurbeltz, El Balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z eta Xabiroi[3]: azken aldizkari honetan Harkaitz Canorekin osatu du sormen bikotea, eta aldizkarian atalka argitaratzeko 4 istorio luze osatu dituzte, 2005 eta 2019 artean, albumetan merkaturatu direnak. Frantziar merkatuan maiztasunez argitaratzen du, Marko komikigilearekin elkarlanean[4].

Argitalpenak[5]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • "El Voluntario" (gidoia: Joseba Basalo). Aleta ediciones, 1996
  • "Ipurbeltz" (245. zenbakia). Erein argitaletxea, 1998
  • "Aleta presenta". Aleta ediciones, 2000
  • "Balas perdidas" (1 eta 9 zenbakietan), Aleta ediciones
  • "Xabiroi". Ikastolen elkartea (lehen aletik gaur egun arte)
  • Flash-back volumen 2, Ediciones flash-back (5. zenbakia), 2006
  • Aiò Zitelli! Aleta ediciones (2014)
  • Verdún, Yermo ediciones (2017)
  • Elkano, mundua beletan (gidoia Alber Vazquez), GFA, 2020.
  • “Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 1: Herri Margotua” (idazlea Urtzi Leonet Santa Cruz), Elkar (2022)
  • ”Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 2: Harrizko Errementariak” (idazlea Urtzi Leonet Santa Cruz), Elkar (2024)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)Infame, Kike. (2017). «Iñaki G. Holgado. En Portada.» (elkarrizketa) el Balanzín 13 (kontsulta data: 2017-11-06).
  2. «Kultura Departamentuak» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2021-01-12).
  3. .
  4. «Iñaki Holgado - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2021-01-12).
  5. Tebeosfera

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hauGipuzkoakobiografia batenzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Iñaki_G._Holgado&oldid=10044732"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp