Eremuaren erdia baino zertxobait gehiagoordokiak dira. Zabaldi eskualde nagusiakHungariako Ordoki Txikia, mendebaldean, etaHungariako Ordoki Handia, hego-ekialdean, dira. Azken horren puntu gorena itsas mailatik 183 metro baino ez da.Transdanubiamuinoz etamendi txikiz osatutako eskualdea da. Bertako mendebaldean dagoAlpokalja,Alpeen ekialdeko zerrenda, eta baita Transdanubiar Mendiak, erdialdean, eta Mecsek mendiak, hegoaldean, ere. Eskualdeko tontorrik garaiena Írott-kő da (882 m). Herrialdeko mendi garaienakKarpatoetan daude, iparraldean,Eslovakiako mugan; garaienaKékes da (1.014 m)
Bi ibai nagusik iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute lurraldea:Danubio (Alpe mendietan sortzen direnRába etaDrava adarrekin) mendebaldean, etaTisza (Karpato mendietan du iturburua) ekialdean. Danubioz haraindiBalaton aintzira dago, Erdialdeko Europakoaintzirarik handiena. Munduko laku termal handiena,Hévíz lakua, Hungarian dago.
Bertako klimakontinentala da, hezetasun gutxikouda beroekin eta elur ugarikonegu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9,7 °C da, udakoa 27/35 °C eta negukoa 0/−15 °C. Muturrekoak 42 °C eta −29 °C dira. Urtean metatutako prezipitazioaren batez bestekoa 600 mm inguru da. Hegoaldeko eskualde txiki batean,Pécs inguruan, klima mediterraneoa dela esaten da baina, berez, uda beroxeagoak baino ez ditu.
Egungo Hungariak hartzen duen lur eremuan gizakia Historiaurreaz gero bizi da.K.a. III. mendean Tène kulturako zelta herriak heldu ziren lur horietara etaK.a. I. mendeandaziarrak izan ziren, harik etaerromatarrek lurraldea hartu zuten arte, K.a. I. mendearen eta K. o. II. mendearen artean.
Migrazio Garaian, magyarren etorreraren aurretik, beste herri franko kokatu ziren erromatarrek deitutakoPanonia lurraldean. Haien artean, lehenetako bathunoak izan ziren,Atilaren agindupean inperio boteretsua osatu zutenak. Haien ostean,ostrogodoak etalombardiarrak joan ziren.560ko hamarkadan,abaroek erresuma bat eratu zuten lurralde horretan. Nagusitasun militarra edukita, bi mendez ondoko guztiei egin zieten eraso. Azkenean,Karlomagnorenfrankoek mendebaldean etabulgariarrek ekialdean garaitu zituzten. Hala ere, ez batek, ez besteek, ezin izan zuten estatu iraunkorrik antolatu. Izan ere, handik gutxira (896an) magyar batu berriak finkatu ziren bertan,Árpád buru zutela.
Erreinuaren garairik oparoenaMatias Corvinoren agintaldian (1458-1490) izan zen: sartaldeko monarkien antzerako gortea inguratu zuen eta sortalderantz hedatu zuen erreinua. Corvino hil ondoren, erregetzara iristeko borrokek monarkiaren ahalmena ahuldu zuten, eta1526anturkiar otomanoak beretu zuten lurraldea,1526anLuis II.a erregeaMohácseko guduan garaitu ondoren.
1526ko Mohácseko guduak amaiera eman zion Hungariako Erresumari, nahiz eta lurralde txiki batek independentziari eutsi zion, Pózsony (Pressburg, gaur egunBratislava) hiriburua zuela.1686. urtean, Austriakohabsburgotarrek turkiarrak kanpora egotzi zituzten eta mendean hartu zuten lurraldea. Nolanahi ere, Hungaria austriar probintzia bat zen administrazioari zegokionez, etaalemana hizkuntz ofizial izendatu zuten (1780). Austriak indarrean jarri zuen zentralismoak Hungariaren independentzia nahia suspertu zuen eta herria matxinatu egin zen.
1848an,Lajos Kossuthen gidaritzapean,iraultza liberala izan zen, eta hungariarrek independentzia aldarrikatu zuten austriarren kontrako garaipena lortu ondoren; hala ere, austriarrek matxinada gogor zanpatu eta aginpidea eskuratu zuten berriro,Errusiaren laguntzarekin. Errepresio politikoaren garaia hasi zen,1860ko hamarkadarako apaldu zena.
Austriaren etaPrusiaren arteko gerran,Sadowako guduan (1866) austriarrak galtzaile atera zirenean,Austria-Hungariako Inperioaren indarra ahuldu egin zen etaFrantzisko Josef I.a enperadoreak nolabaiteko autogobernua eman behar izan zion lurraldeko zati bati. Honela,1867tik aurrera, enperadore bakarra izan arren, bi erresuma sortu ziren, Austriakoa eta Hungariakoa. Hungarian, boterea aristokrazia lurjabe boteretsuaren esku zegoen. Lurraldearen magiarizazioa bultzatu zuenBudapest hiriburu berritik.
Lehen Mundu Gerran Austria galtzaile izan zen eta handik gutxira desegin zenAustria-Hungariako Inperioa.1919ko azaroaren 16an,Mihály Karolyiren gidaritzapean zegoen batzorde nazionalak errepublika independente izendatu zuen Hungaria. Urte bereko martxoaren 21ean, Karolyiren gobernu sozialdemokrataren ordez sobietar errepublika ezarri zen indarrean, etaBéla Kun errepublikaren buru. Kun-en gobernukomunistak eliza katolikoari aurre egin behar izan zion eta oposizioko indar guztiak gogor zapaltzen ahalegindu zen.Miklós Horthy almiranteak,Errumaniako gudarosteak lagunduta, erregimen komunista kentzea lortu zuen1919ko abuztuaren 4an, eta parlamentu monarkia ezarri zen berriro.1920ko uztailean Hungariak eta aliatuek Trianonen izenpetu zuten hitzarmenaren arabera, Hungariako eremua 325.411 km² izatetik 92.963 km² izatera laburtu zen.
1920tik aurerra,Miklós Horthy erregeordea izan zen, botere diktatorialekin. Ondorengo urteetako ekonomia krisiak eskuindarren erreakzioa izan zuen ondorio, etaIstván Bethlen kontserbadorearen gobernualdian sindikalistak etajuduak esetsi zituzten (izualdi zuria).1938an Hungariak etaAlemania Nazik bat egin zuten etaEslovakiako hegoaldea eta Karpato-Ruthenia lurraldea berreskuratu zuten hungariarrek.Ardatzarekin aliatuta ere,Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Hungaria okupatu zutenaliatuekin bere kasa bakea sinatzen saiatu zenean. Alemaniak Bigarren Mundu Gerra galdu zuenean, Hungariak hartutako lurraldeak atzera itzuli behar izan zituen eta 330 milioi dolar ordaindu indemnizazio gisa.
Hungariako armarri komunista (1949-1956)
Bigarren Mundu gerra amaiatu zelarik,sobietar armadak Hungaria okupaturik zuen.1947an komunistek lortu zuten aginpidea, eta eratu zen konstituzio berriakHerri Errepublika bilakatu zuen herrialdea. Urte hartatik aurrera SESB-ren politika ereduari jarraitu zitzaion.1956an,Imre Nagy lehen ministro erreformazalea burua zela,iraultza piztu zen. Europako sortaldeko nazioek ez zuten esku hartu eta sobietar gudarosteak gogor zanpatu zuen matxinada, eta jende asko hil. Hurrengo urteetan ekonomiaren egoera hobetuz joan zen, industria indartzearekin batera, Hungariako Langileen Alderdi Sozialistako buruJános Kádár komunistaren gidaritzapean.
János Kádárek arazo handiei aurre egun behar izan zien1986an, gazteen martxa bat gogor zapaldu zuenean, eta bi urte geroago,Budapesten herritarrak erreformak eskatzen hasi zirenean. Gobernuak prentsa zentsura lasaitu behar izan zuen, eta sindikatuak eta alderdi politikoak baimendu zituen.
1986 eta1988 bitarteanDanubion presa handi bat eraikitzearen aurkako protestak egin zituzten hungariar eta austriarekologistek. Presa egitea Hungaria etaTxekoslovakiaren proiektu bat zen, etaAustriaren babesa zuen. Tirabira askoren ondoren, gobernuak proiektua bertan behera uztea erabaki zuen azkenean.
1989ko urtarrilean Legebiltzarrak greba eskubidea, manifestazio eskubidea eta elkarte politikoak sortzeko eskubidea onartu zuen legez. Urte hartan bertan Hungariako Langileen Alderdi Sozialistak alderdi bakarreko sistema arbuiatu zuen. 1989ko martxoan hauteskundeak egitea eta sobietar gudarostea Hungariatik joatea eskatu zuten 100.000 pertsonak Budapesten. Alderdi Sozialistak eta oposizioak Hungariako Errepublika aldarrikatzea eta alderdi bakarreko gobernu sistema deuseztatzea hitzartu zuten.Varsoviako Ituneko herrialdeen artean Hungaria izan zenGerra Hotzaren nazioarteko loturak hausten aurrena. 1989. urtearen bukaeran Hungariako Langileen Alderdi Sozialista Hungariako Alderdi Sozialista bihurtu zen, baina sektore batek lehengo izenari eutsi zion.
1990eko hauteskundeetan Hungariako Foro Demokratikoak botoen % 43 eskuratu zuen eta gobernua antolatu zuen bi alderdi txikiren laguntzarekin; Alderdi Sozialistak eta Langileen Alderdi Sozialistak, berriz, botoen % 10,3 eta % 3,5 eskuratu zituzten. Hungariako Lehen Ministroa eta Txekoslovakiako etaPoloniako presidenteakKrakovian elkartu ziren1991. urtearen bukaeran, herrialde horien elkarren arteko lana sustatzeko. Hiru agintariekNATOrekin, Mendebaldeko Europar Batasunarekin etaEuropako Ekonomia Erkidegoarekin harremanak sendotzeko asmoa azaldu zuten. Garai hartan Hungariak zuen Europa osoko kanpo zorrik handiena: 1990ean familia batek oinarrizko kontsumo gaiak erosteko pertsona baten soldataren % 75 behar zuen; hurrengo urtean, soldataren % 90. Hungariako 10 milioi biztanleetatik 2 milioi behartsu ziren. Krisi egoera hartan, manifestazio nazionalistak eta xenofoboak ugaldu ziren. Foro Demokratikoko lehendakariordeak,István Csurka idazleak, manifestu bat plazaratu zuen, komunistei, liberalsartaldetarrei,ijitoei eta juduei leporatuz klima soziala usteltzearen erantzukizuna. Handik egun gutxira manifestazio handi bat egin zen (70.000 pertsona inguru), alderdi politiko desberdinek deitua, demokraziaren alde eta erradikalismoaren aurka. Justiziak, bestalde, berrogeita zortzineonazi kondenatu zituen ijitoei eta atzerritarrei eraso egiteagatik.
1993ko urrian,Péter Borossek hartu zuen Lehen MinistroJozsef Antallen lekua. Budapesten, kutsadura handia zela eta, hamar egunez haurrak kalera ez ateratzea gomendatu zen.1994ko martxoan, hauteskunde kanpainaren erdian, gobernuak irrati publikoko 129 kazetari kaleratu zituen, eta bertan behera utzi behar izan ziren estatuko hiru irratietan hogeita hamar bat kultura eta politika programa. Maiatzeko hauteskunde orokorretanGyula Hornen Hungariar Alderdi Sozialistak botoen % 54 eskuratu zituen, 386 aulkietatik 208. Demokrata Libreen Aliantzak, berriz, aurreko hauteskundeetan baino hogei eserleku gutxiago eskuratu zituen (70), eta Foro Demokratiko ofizialista 165 eserleku izatetik (botoen % 43), 37 izatera igaro zen (botoen % 10). Horn izendatu zuten Lehen Ministro. Urtearen bukaeran udal hauteskundeetan berretsi zuten komunistek beren nagusitasuna. 1995eko martxoan, baina, defizitari aurre egiteko neurri ekonomiko gogor batzuk onartu ondoren, herritarren babesa galdu zuen.
1997ko lehenengo hilabeteetan Hungaria NATOn sartzeko negoziazioak hasi ziren. Hungariak bere lurraldeanarma nuklearrak jartzea eta NATOko gudarosteak hartzea onartu zuen. Azaroan, erreferendum bidez, boto emaileen % 85ek herrialdea NATOn sartzearen alde bozkatu zuen. Hautesleen erdiak, ordea, ez zuen parte hartu bozketan.2000. urteanFerenc Mádl (independentea) hautatu zuen Biltzar Nazionalak lehendakari, eta2002ko parlamenturako hauteskundeetan sozialisten (MSzP, Hungariako Alderdi Sozialista) eta demokrata liberalen (SzDSz, Demokrata Askeen Batasuna) koalizioak irabazi zuen, gehiengoarekin;Péter Medgyessy izendatu zuten Lehen Ministro. MSzP alderdia, aurreko alderdi bakarretik sortua (alderdi komunista), politika liberal eta europazalea zuen. SzDSz alderdi liberala zen, ekonomian eta gizarte ekintzan. Horrela bada, emakumeen,homosexualen eta gutxiengo etnikoen eskubideak babesten zituen.
2004an HungariaEuropar Batasunean sartu zen, beste bederatzi herrialderekin batera.Ferenc Gyurcsány hautatu zuten2006an lehen ministro etaIraken zituen militarrak Hungariara itzuliko zirela adierazi zuen.2007an ehun mila pertsona inguruko manifestazio batek lehendakariaren dimisioa eskatu zuen, 2006ko hauteskundeak irabazteko, aurrekontuei buruz gezurra esan zuela onartu baitzuen.
Hungaria ganbera bakarreko ordezkatze bidezko demokrazia da.Biltzar Nazionalak (hungarieraz:Országgyűlés) 199 kide ditu (3861990-2014 bitartean), lau urtetik behin aukeratzen direnak. Biltzar Nazionalakbotere legegilea du, gobernuak edo legebiltzarrak berak proposatutako legeak onartzeko.
Lehen ministroa (miniszterelnök) gobernuburua da, eta Biltzar Nazionalak aukeratzen du. Legebiltzarrean eserleku gehien dituen alderdiko burua izan ohi da. Berak izendatzen ditu gobernuko ministroak, eta berak bakarrik kargugabetzen ahal ditu. Errepublikako presidentea (köztársasági elnök,államelnök edoállamfő) estatuburua da, eta Biltzar Nazionalak, bost urtetik behin, aukeratzen du. Auzitegi konstituzionalak (15 kide) legeen konstituzionaltasuna epaitzen du.
Administratiboki, Hungaria 19konderritan (singularrean:megye; pluralean, megyék) banaturik dago. Horiez gain,Budapestfőváros (hiriburua) izeneko unitate administratibo berezi batean dago.NUTSeko hirugarren mailako unitate administratiboak dira.
Konderri horiek 175 barrutitan (singularrean:járás; pluralean,járások) banatzen dira. Budapest 23 barrutitan (singularrean:kerület; pluralean,kerületek).1996tik konderriak eta hiriburua 7 eskualdetan bildurik daude, arrazoi estatistikoak direla eta. Horiek Hungariako bigarren mailako NUTSak dira.
Gainera, 23 hirik konderri eskumenak dituzte (singularrean:megyei jogú város). Hiri horietako alkateek botere bereziak dituzte, baina euren konderriaren barnekoak dira (ez dira independenteak).
2014an Hungariak 9.877.365 biztanle zituen[3], 107 biztanle kilometro karratukodentsitatearekin. Biztanle gehienak hirietan bizi dira (% 71,2 2015ean)[2]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 14,8; 15-64 urte bitartekoak, % 66,6; eta 65 urtetik gorakoak, % 18,6[2]. Bizi itxaropena 75,9 urtekoa da, 72,2 urtekoa gizonezkoena eta 79,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespena)[2].
Biztanle gehien-gehienak magiar jatorriko hungariarrak dira. Gainerakoak alemaniarrak, eslovakiarrak, serbiarrak, kroaziarrak, ijitoak eta errumaniarrak dira.
Hungariako erlijio nagusiakatolizismoa da, bainakalbinismoa erlijio gutxitu garrantzitsua da. 2011ko datuen arabera, biztanle gehienak kristauak dira (% 52,9): % 37,1 katolikoak (Katolikusok), % 11,1 kalbinistak (Reformátusok) eta % 2,2luteranoak (Evangélikusok);juduak % 0,1 dira,musulmanak % 0,06 eta erlijiorik gabeak, % 18,2[5]. Judu elkartea askoz handiagoa izan zenBigarren Mundu Gerraren aurretik,alemaniar nazien jazarpenaren aurretik, alegia.
Hiri nagusiaBudapest da; Danubio ibaiak bi erditan banatzen du hiria: Buda, hiri zaharra, eta Pest, hiri modernoa. Budapest Hungariako industria eta kultura hiri nagusia da. Oso hiri ederra da, eta Europako erdialdeko turismogune garrantzitsuenetako bat,Viena etaPragarekin batera.
Hungariako gainerako hiriak askoz txikiagoak dira:Debrecen (203.506 biztanle), batez ere nekazaritzatik bizi den eskualde bateko merkataritzagune nagusia;Szeged (162.593 biztanle);Miskolc (159.554 biztanle), industriagunea (burdina, altzairua); etaPécs (145.985 biztanle)[6].
1989. urte arte Hungariako ekonomia eredu sozialistari jarraitu zitzaion. Bi mundu gerren artean Europako nazio atzeratuenentakoa zen, baina1950. urtetik aurrera egin ziren berrikuntzei esker industriak gero eta indar handiagoa hartu zuen nekazaritzaren aldean. Edonola ere, komunismoaren garaian ere, Hungariako ekonomiak herrialde kapitalisten ezaugarri batzuk zituen. Gero gobernuak ateak zabaldu zizikien ekimen pribatuari eta atzerriko kapitalari, eta estatuak enpresa asko pribatizatu zituen.
Gaur egun, lurraldearen erdia baino gehiago landuta dago, etagariaartoa etaekilorea[2] egiten da batez ere,garagarra, azukreerremolatxa, barazki, fruitu etamahatsaz gainera. Abeltzaintzan zerri, behi eta hegazti hazkuntza dira jarduera garrantzitsuenak[2]. Mea baliabide nagusiabauxita da; iparraldean,Bakony mendietan, ateratzen da gehiena. Energia sortzeko meen artean,lignitoa etaharrikatza dira garrantzitsuenak. Lignitoa iparraldean ateratzen da, eta ikatza hego-mendebaldean,Pécs hiritik hurbil.Petrolio etagas natural hobi txiki batzuk ere badira. Industriak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen XX. mendearen azkeneko urteetan (BPGren % 30,72014an[2].).Budapest da industriagune nagusia: elektronika, telekomunikazioak, kimika, automobilak, ehungintza, janari industria. Hiritik 60 kilometro hegoaldera dago herrialdeko siderurgia lantegi nagusia, etaGyőren, berriz, trenaren inguruko industria handia. Energia gehienazentral termikoetan etazentral nuklear batean, Budapesten hegoaldean, sortzen da.
Hungariarsukaldaritzako jaki tipiko batgulyás delakoa da (goulasha), abeltzainek prestatzen zutenzopa marmita handi batean su gainean eta kanpoaldean. Zopa horretan,okela,urdaia,tipula,azenarioa,patatak etapaprika (piperrak) batera egosten dira. Hasiera batean, abeltzainek bakarrik prestatzen zuten, bainaXVIII. mende amaiera inguruan burgesiako familiek bertakotu eta beste erregosiekin batera aurkeztu, beste piper eta esnegain garratzarekin (tejföl) edopörkölt delakoarekin, baina nazioarteko sukaldaritzara igaro den bakarra goulasha da.
Haren osagai nagusiapaprika da, piper egosi lehortu eta xehatuz egina, haragia eta ehiza prestatzeko espezia nagusia. Piperra,turkiarrekIndiatik bertaratua, hungariar sukaldaritzan sustraitu egin da. Kondairaren arabera, nekazari hungariar bat Budako paxarenharemean behartuta bizi zen eta bertako lorategietan piperra nola landatzen ikasi zuen ezkutuan. Behin askatuta, herrixkako beste nekazarieipaprika nola landatzen eta prestatzen zen erakutsi zien.
Piper bilketa jai alaia da.Irailaren 8an, soineko ikusgarriz jantzitako emakumeek jasotako piperrekin kordak egiten dituzte eta etxe aurrealdean edo zurezko egituretan zintzilikatzen lehortzeko,Ezpeletan bezala.
Gesta Hungarorum,1200-1230 artean, latinez idatzitakoa.
Eztebe I.a Hungariakoaren erregealdian (1000-1038),Hungariako Erresuma kristautzearekin batera,alfabeto latinoa erabiltzen hasi zen. Garai hori baino lehen zegoen ahozko tradizioaren aztarna batzuk geroagokokodexetan agertzen badira ere, lehenbiziko testu idatziak kristau kulturari loturik daude. Garrantzitsuenaklatinezko testuen itzulpenak dira:Ehorzte-sermoi eta otoitza (hungarieraz:Halotti beszéd és könyörgés,1192-1195) etaMariaren ahuenak poema (hungarieraz:Ómagyar Mária-siralom,1300 baino lehen)[7].
XI. etaXVI. mendeen artean, testu gehienak latinez idatzi ziren. Hizkuntza horretan izkiriatu ziren, esate baterako, magiarren jatorriari eta egitandiei buruzko lehenbiziko kronika liburuak:Gesta Hungarorum (1200-1230 artean) etaGesta Hunnorum et Hungarorum (1282-1285 artean).XIII. etaXIV. mendeetan hungarieraz idatzitako zenbait kodexetan,Bibliako zati batzuen itzulpenak, himnoak, elezaharrak eta monasterioen erregelak agertzen dira[7].Matias Corvino erregeak (1443-1490) Italiakopizkundeko humanismo eta kultura inportatu zituen; besteak beste, Europako liburutegi garrantzitsuenetako bat,Biblioteca Corviniana, sortu zuen. Hungariako errenazimentuko olerkari handienaJanus Pannonius (1434-1472) izan zen, bere lanak latinez idatzi zituena[7].
XVI. mendean Pizkundeak eta humanismoak hedapen handia izan zuten. Idazlan gehienak erlijiosoak izan ziren eta, denen buru,Gáspár Károlyi artzain protestanteak egindako Bibliaren itzulpena (1590) dago. Hungarieraz idatzi zuen lehen poetaBálint Balassi (1554-1594) izan zen, amodio, gerra eta erlijiozko olerkiak ondu zituena. XVII. mendeko egileen arteanMiklós Zrínyi (1620-1664) gailentzen da;Szigeteko setioa (hungarieraz:Szigeti veszedelem,1651n argitaratua)olerki epikoan egilearen birraitona hil zeneko Szigetvárko gudua kontatzen da. Kontraerreformako idazle nagusiaPéter Pázmány (1570-1637) izan zen, Hungariako lehen unibertsitatea sortu zuena[7].
XVII. mende amaieran otomandarrak egotzi eta HungariaHabsburgo etxearen mende geratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdian,Vienan barrena,Argien Mendeko ideiak iritsi ziren;György BessenyeirenAgisen trajediak (hungarieraz:Ágis tragédiája,1772) boteretsuen eta menekoen arteko gatazkaren gaia plazaratu zuen: garai hartako poeta nagusiakMihaly Csokonai etaDániel Berzsenyi izan ziren. Mendearen amaieran, hungarierazko lehen literatur aldizkaria (Museum Húngaro,1788) eta hungarierazko antzezlanak ematen zituen lehen taldea sortu ziren. XIX. mendearen hasieran,Ferenc Kazinczyk eta haren jarraitzaileek hizkuntza eraberritu zuten, garai berrietako gertakariak eta zientziaren aurrerabideak adierazteko egokia izan zedin[7][8].
Hungarian Europakosinagoga handiena dago (Dohány kaleko sinagoga), Europako osasun-bainu handiena (Széchenyi), Europako hirugarren eliza handiena (Esztergom basilika), munduko bigarren lurralde-abadia zabalena (Pannonhalma), munduko bigarren gaztelu barroko handiena (Gödöllő) eta Italiatik kanpoko Nekropoli Kristau Goiztiarra handiena (Pécs).
Hungariako Tourra itzuli handiena da. Itzuli apala izan da beti eta bertoko zein alboko herrialdeko txirrindulariek besterik ez dute parte hartzen. lehen ekitaldia 1925ean izan zen, baina urte askotan ez da ospatu.