Jaiotza-izenezUmberto Nicola Tommaso Gennaro Maria di Savoia-Carignano Pivetti, Piamonteko printzea Viktor Emanuel III.aren etaElena Montenegrokoaren hirugarren umea izan zen. Italiako tronurako oinordeko gisa, Piamonteko printze titulua erabili zuen. 1929an atentatu bat izan zuen Belgikan. 1930ean,Maria Jose Belgikakoarekin (1906-2001),Alberto I.aren alabarekin ezkondu zen.
1944an aliatuekErroma liberatu ondoren, Italiako Erresumako ordezkari militar izan zen, eta estatuburu-funtzioak hartu zituen. Viktor Emanuel III.ak bere seme Hunberto II.aren mesedetan abdikatu zuenean, Italiako errege izan zen, baina 33 egunez soilik, 1946ko ekainaren 12an egindakoplebiszituko emaitzak onartu behar izan baitzituen; plebiszitu horretan, italiarrek Errepublikaren aldeko jarrera agertu zuten.
Hunberto Savoiakoak erbesteratu egin behar izan zuen, eta Cascais izeneko hiria,Portugalen, izan zen haren bizitokia. Urte batzuk geroagoGenevan,Suitzan, jarri zen bizitzen, eta handik behin eta berriro egin zion gobernu italiarrari, gizatasunezko arrazoiak zirela medio, Italiara itzultzeko eskaria. Horretarako, Erroman jaioa den Espainiako erregeJoan Karlos I.aren babesa ere izan zuen.
Hunberto II.a Suitzan hil zen, 1983an, bere aberria zapaltzeko nahia beteta ikusi gabe.