Hudo,[1]uroi edountxarta[2](Mustela putorius furo)ipurtatsaren formaetxekotua da,carnivora ordenakomustelidoen familiakougaztun bat.
40 cm inguru luze izaten da eta 0,7kg eta 2,3kg inguru pisatzen dau. Ilea zuri horixka du, eta begiak gorriak. Eta 5-10 urte iraun dezake.[3]
Uste da hudoek duela bi mila urte baino gehiago hasi zutela euren historioa gizakiarekin batera.Greziarrak izan ziran hudoak ugaltzen eta ehizatzeko erabiltzen lehenak,Egiptoarrakgatuekin bezala.[4]Hudoaturoatik etortzen da bere azpiespezie bat dalako bere izen zientifikoa (mustela putorius) da horregaitik hudoa (mustela putoriu furo) izenagaz ezagutzen dira.[5]
Ehunka urtetan zehar hudoen erabilera nagusia ehiza izan zan. Bere gorputz luze eta eztilizatuagaz ondo egokituta dagozalako gordelekuetan dagozan animaliak ehiztatzeko.[6]
Oraindik ehiztatzeko erabiltzen dira herrialde batzuetan, batez ereAustralian,untxi asko dagozalako.Espainian, hudoak ehizarako erabiltzea araututa dago autonomia-erkidego bakoitzean, baina gehienek,Balear uharteek adibidez, debekatu egiten dute legez erabiltzea. Beste komunitate batzuek, hudoekin ehizatzea debekatu arren, baimena ematen dute, untxi-izurritea dagoela onartzen bada.[7]
Hudoak energia eta bizitasuna asko dauka, gainera lagun egiteko animali bikaina da, oso izaera jostagarria dauka eta bere giza familiarekin aisialdiko uneak partekatzea maite du. Jakina, eguneroko prezentzia eta dedikazioa eskatzen du.[8]
Hudoaharagijalea da eta metabolismo oso azkar bategaz, animali oso bat jan ahal dau adibidezuntxiak,arratoiak edohegaztiak.Fruta ere jan dezake, hala nola,baiak,platanoak,sagarrak etameloiak.[9] Beraien osasuna mantentzeko azido gabeko ezin dabe frutarik jan, ultzerak eragin ahal dabelako. Hudoaren elikagai idealak% 32-38 proteina eta% 15-20 gantz ditu[10] (hudoaren elikagai proteinen jatorria haragitik etorri behar da beti, ez sojatik edo antzeko landareetatik).[11]
Hudoek lo egiten ematen dute denbora gehiena, egunean hamalau ordutik hemezortzi ordura[4], baina esnatuta daudenean oso aktiboak dira, eta jolastea asko guztatzen jakez. Hudoak ilunabarreko animaliak dira, hau da, egunsentian, ilunabarrean eta gauaren zati batean aktiboagoak direnak. Kaiolatuta badaude, egunero atera behar dira, ariketa fisikoa egin dezaten, gutxienez ordubete eta jolasleku bat behar dute.[12]
Hudoek kolore eta tonalitate ugari dituzte, eta ohikoenak honako hauek dira:[13]
- Albinoa
- Beltza
- Sable beltza
- Xanpaina
- Txokolate
- Kanela
- Zuria begi beltzekin (ez albinoa)
- Sablea
- Zilarra
- Hiru kolorekoa