Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hontzaren orduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hontzaren orduak
Jatorria
Egilea(k)Jesus Mari Olaizola
Argitaratze-data1999
IzenburuaHontzaren orduak
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Hontzaren orduakJesus Mari Olaizola "Txiliku" idazle zarauztarrak1999an plazaratu zuen liburuaren izenburua da. Liburuan bost ipuin biltzen dira; ipuinak izanik haien arteko lotura garbi dago, eleberri modukoa osatuz. HizaurreaAnjel Lertxundik egin zuen.

Argumentoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ehiztari jendea gutxitan agertu izan da euskal literaturan eta horiek dira, alegia, lan honetan protagonismoa hartzen duten pertsonaiak. Gai horrek nolabaitMiguel Delibes Espainiarra burura dakarkigu.[1] Horrela dio liburuaren komentarioak: «debekatutako ehiza, armen distira, odolaren lilura… Sentimen primarioz eta atabismoz beteriko gizarte itxiak, gizonezkoen unibertso txikiak dira bertan ageri direnak: elkarte gastronomikoa, soldaduen kuartela… Girotze-lan bikaina lortu du egileak, baina, Anjel Lertxundik hitzaurrean dioen bezala, ironia izan da Txilikuren arma nagusia, bai kostunbrismoa eta bai honen kontrakarrean sorturiko tremendismoa gainditzeko.»[2]

Estiloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Indarrez eta nerbioz beteriko lau ipuin hauetan badira zenbait hari eta elementu, erdi ezkutuan bezala, denen artean eleberri moduko bat osatzen dutenak. Ipuin nahiz eleberri, kontakizun-sorta gihartsu bat da, hizkera natural bezain sinesgarriz giza arimaren zenbait alderdi ilun erakustera datorrena. Zentzu horretan eszena batzuen gordintasuna aipatu behar da, esaterakooreinaren ehizaren eszena bera.

Jasotako ipuinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lau dira:

  • «Hontzaren orduak»
  • «Adur gaiztoa»
  • «Bentara noa, bentatik nator». Ipuin hauJose Jabier Fernandezen ustez maisulana da.[1]
  • «Hontza uluka»

Lotutako ipuinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Liburuko ipuinek zenbait elementuk txirikordatzen dituzte:

  • Krudelkeria eta heriotza landa-munduan; zentzu horretankostunbrismotik haratago doa Txilikuren lana.[3]
  • Pertsonaia amankomunen agerpena.
  • Lehenengo hiruren jarraipen narratiboa.
  • ontzaren presentzia; haren ulua zoritxarraren iragarpen gisa.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano:Hontzaren orduak, Donostia: Elkar, 1999, 160 or. ISBN: 978-84-8331-410-4.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abhttps://kritikak.armiarma.eus/?p=2780
  2. https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/hontzaren-orduak/
  3. Anjel Lertxundiren hitzaurrean, 10.or.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Markos Zapiainen komentario liburuaren inguruanEuskaldunon Egunkarian, 2002-02-26an.
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hontzaren_orduak&oldid=8967182"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp