Hong Kong etaMacao —portugaldar kolonia ohia— Txinako bi administrazio eskualde bereziak dira. Bi eskualde horietan, ez dasistema ekonomiko sozialista aplikatzen,merkatu libreak agintzen du bertan. Hong Kongek autonomia maila handia mantendu du kanpo-harremanetan eta defentsan izan ezik.2008aren bukaeran, 7.000.000 biztanletik gora izatea espero zen.
Hong Kongeko historiak hainbat garai hartzen ditu, etaNeolitikoan[5] lehen erdi itsasertz kokalekuetaraino doa. K.a. 214[6] eta 1842 artean,Txinako Inperioarena izan zen, eta hainbat komandantzia eta konderriren jurisdikziopean egon zen,Opioaren lehen gerraren ondorioz, britainiar kolonia bihurtu arteNankingo Ituna sinatutakoan[7].Protektoratua mende eta erdi baino gehiago egon zen indarrean. Garai hartan, eskualdeak eraldaketa handia izan zuen, batez ere azpiegiturei emandako bultzadarengatik[8][9], populazioaren hazteagatik eta atzerriko[10][11][12][13] eta industriako[14][15] inbertsioengatik. Aipatzekoa daBigarren Mundu Gerranjaponiarrek lurraldea okupatu zutela 1945era arte,Britainiar Inperioak kontrola berreskuratu zuenean[16]. Hala ere, 1997. urtearen erdialdean, behin betiko transferitu zitzaion subiranotasuna Txinari[15], naiz «Herrialde bat, bi sistema» printzipioa dela eta, Hong Kongek herrialdeko beste eskualde batzuek baino autonomia-maila handiagoa duen[17].
«He-Ong-Kong» adierazpena 1780an agertu zen lehen aldiz[25] erreferentzia eginez marinel britainiarren eta tokiko arrantzaleen arteko harreman-gune izan ohi zen eremuari,Ap Lei Chau uhartearen (Aberdeen ere deitua) etaHong Kong uhartearen hegoaldeko kostaldearen artean kokatutakohargune txiki bat[26]. Izen erromanizatuaren jatorria ezezaguna bada ere,hēung góngkantoneraren ahoskeraren irudikapen fonetiko bat dela onartzen da, zeinaren esanahia, euskaraz, «portu usaintsu» edo «intsentsu-portu» den[27][28][29].Usaintsu hitzak erreferentzia egin diezaiokePerla ibaitik datorren ur-etorriak portuan duen zapore gozoari, edoKowloon iparraldeko itsasertza inguratzen duten intsentsu-fabriken usainari. Victoria portua ezarri aurretik, intsentsua Aberdeengo portutik gertu biltegiratzen zen esportatu ahal izateko[29]. Hong Kongen etimologiari buruzko beste teoria batJohn Francis Davisengandik etorri zen, lurraldeko bigarren gobernadore kolonialarengandik, zeinak izenaHoong-keang hitzetik datorkeela —uhar gorria— gogoetatzen duen, uharteko ur-jauzi batek isurtzen zuen zoruaren kolorearen islari erreferentzia eginez[30].
1810etik aurrera, etengabe erabili zen Hong Kong izen sinplifikatua[31], nahiz eta hitz bakar gisa ere idazten zen. Azken ohitura hori mende batez baino gehiagoz egon zen errotuta gizartean, 1926ra arte, gobernuak, ofizialki, bi hitzez osatutako terminoa onartu zuen arte[32]. Hala ere, garai kolonialaren hasieran sortutako erakunde batzuek oraindik ere izen hori mantentzen dute, hala nola Hongkong and Shanghai Hotels edoHongkong and Shanghai Banking Corporation[33][34].
Chek Lap Koken aurkitutako Neolito garaiko zeramikazko ontzia.
Hong Kongeko giza kokalekurik zaharrenak Neolito garaikoak dira, duela 6000 urte ingurukoak. Bertako lehen biztanleak Yue tribuen erdi itsasertzekoak ziren[5],lurralde kontinentaletik emigratu eta uharteanarroza landatu zutenak[35]</ref>. Bere nagusitasuna K.a. 221. urtean Txinan sendotu ondoren,Qin dinastiakoQin Shi Huang enperadoreak Yuek okupatutako eskualdeak konkistatu zituen; hala, K.a. 214. urtean, Hong Kong bere lurraldeari erantsi zion[6].
Qin dinastiak bere lurraldeak komanderiatan antolatu zituen —gaur egungoprobintzien baliokide diren administrazio-banaketak— hala nolaNanhai (txineraz, 南海郡), Hong Kong etaGuangdong hiriek osatzen zuten. K.a. 210. urtean, Qin Shi Huangen heriotzak matxinada ugari eragin zituen Txinan, adibidez, Zhao Tuo jeneralarena hegoaldean, nonNanyueko Erresuma ezarri baitzuen (txineraz, 南越) —Vietnamgo aurrekaria—, hiriburutzatPanyu (txineraz, 番禺区) izan zuena[36]. K.a. 112. urtean,Han dinastiak Nanyue konkistatu zuen[37].Jin dinastiaren etaTang dinastiaren aginte-denbora gehienean, Hong KongBao'an konderrikoa izan zen (txineraz, 宝安区), eta, azkenik,Dongguango prefekturarena (txineraz, 东莞市)Ming dinastia arte. Hong Kongeko gertakizun bati buruzko erregistrorik zaharrena Joss House Bay penintsulako harri gaineko inskripzio batean dago, eta,Tung Lung Chau uhartean, harrizkopagoda bat eraikitzeari buruzkoa da,Song Zhenzong enperadorearen erregealdian —iparraldekoSong dinastia— 1012. urtean. Grabatua 1274koa da, Duzong enperadorea buru zuen hegoaldeko Song dinastiakoa[38][39][40]. Gutxi gorabehera, 1075. urtean sortu zen Li Ying College, Hong Kongeko lehen erakunde akademikoa[41].
Hegoaldeko Song dinastiak gaur egunKowloon hiria den lurraldea okupatu zuen laburki, 1279anmongolek konkistatu zuten arte, Yamengo guduaren ondorenYuan dinastia ezarri zutenak[42]. Errefuxiatu txinatarren etorrerak biztanleriaren gorakada nabarmena ekarri zuen Hong Kongera, zeina bost klan edo familiak zuzentzen zuten: Tang (txineraz, 鄧), Hau (txineraz, 候), Pang (txineraz, 彭), Liu (txineraz, 廖) eta Man (txineraz, 文)[42]. Yuanen gainbehera arte, 1368an, batez ereNekazari,Arrantzale etapiratek okupatu zuten uhartea —horien arteanCheung Po Tsai zegoen—.Ming dinastian, Hong Kong Xin'an konderriak gobernatu zuen garaia, (txineraz, 新安縣), Kowloonera inguruko probintzietako etorkin batzuk iritsi ziren[43]. 1513an,Jorge Álvares esploratzaileportugaldarra izan zen eskualdea bisitatu zuen lehen europarra[44]. Azkenean,Portugaleko merkatari batzuk Hong Kongera iritsi ziren, etaTamão izena eman zioten merkataritza-gune bat ezarri zuten, Txinako hegoaldearekin merkataritza-trukeak egin asmoz. 1520ko hamarkadan, merkatariak kanporatu ondoren Portugal eta Hong Kongen artean nolabaiteko tirabira izan bazen ere[45], bi lurraldeen arteko harremanak 1549an berrezarri ziren. Ia hamarkada bat geroago, 1557an, Portugalek errentamendu iraunkorreko kontratu bat eskuratu zuenMacaorentzat[46].
XVI. mendearen erdialdean,Ming dinastiaren garaian,Haijin deituriko politikaisolazionistak sartu ziren indarrean, itsas merkataritza eta itsasertzeko asentamendua murriztu zituztenak. Geroago,Qing gobernuak Hong Kongeko etxebizitzak eta kostaldeko laboreak suntsitzea agindu zuen zonalde horietako baserritarrak kontinenteko lurraldera joatera behartzeko[42]. Ondorioz, 16.000 pertsona inguruk bizilekua aldatu zuten[47], eta Hong Kongeko lur gehienak lurgorri geratu ziren[48]. Aldi kolonialaren aurreko hurrengo urteetan,Hakka etnia bihurtu zen uharteko populazio-talde nagusia.
1624an,Kangxi enperadoreakHaijin politikak bertan behera utzi zituen atzerritarrei Txinako portuetara sartzen uzteko[49]. Qing gobernuak, 1757an, merkataritza-eragiketak zorrotzago arautzeko, kantonamendu sistema ezarri zuen errusiarrak ez ziren atzerriko ontzieiGuangzhouerako sarbidea mugatzeko[50]. Txinakotea eskari handiko produktu bihurtu zenBritainiar Inperioan, Txinarekin harreman komertzial bat ezartzeko interesa nabarmenagoa bihurtu zelarik 1793tik aurrera[8], baina, Txinara misio diplomatiko bat bidali zuenean,Qianlong enperadoreak atzera bota zituen haien proposamenak[51]. Tearen truke, britainiarrek landutako produktuak etaopioa esportatzen zituzten Txinara. Opioak kontsumo-krisia eragin zuen Asiako herrialdean, eta, 1839an, agintariek desagerrarazi egin nahi izan zuten substantzia konfiskatuz, suntsituz[52] eta opioaren salerosketa ezeztatuz[53]. Horrek britainiarren erantzun militarra ekarri zuen, etaopioaren lehen gerra ekarri zuen, 1842an amaitu zen gatazka qingtarren porrotarekin eta Hong Kong uhartea britainiarren esku uztearekin. Urte horretako abuztuaren 29an,Nankingo Ituna sinatu zen, eta, horren bidez, Hong Kong kolonia britainiarra bihurtu zen[7].
Hong Kongeko opio-erretzaileak, Lai Afong-en argazkia
.
Hong Kongeko egoera politiko berriak onura ugari ekarri zizkion uhartearen azpiegitura publikoari; 1862an eta 1890ean, hurrenez hurren, lehen gas eta elektrizitate konpainiak sartu ziren[8]; 1885ean, Peak Tramfunikularra eta 1910ean amaitutako Kowloon–Canton Railway trenbide-linea[9]. Hala ere, pirateria etaizurri buboniko gisako gaixotasunak, Qing politika batzuek irlarekiko zuten etsaitasunarekin batera, gobernuak merkatariak erakartzea eragotzi zuten. Hong Kongeko bizi-baldintzak hobetu egin zirenTaiping matxinadaren ondoren. Matxinada zela eta, txinatar dirudunek herrialdearen zurrunbilotatik ihes egin zuten, eta britainiar kolonian finkatu ziren[10]. Opio-trafikoaren inguruanErresuma Batuaren eta qingtarren arteko desadostasunek eta tirabira iraunkorrekopioaren bigarren gerrara eraman zuten; qingtarrak, berriro, garaituak izan ziren, etaKowloon penintsula etaStonecutters uhartea utzi behar izan zizkieten britainiarrei1860ko Pekingo Konbentzioan[54]. Gerraren amaieran, Hong Kong behin-behineko postu aurreratu izatetik merkataritza gune nabarmen izatera pasa zen. 1850eko hamarkadako hobekuntza ekonomiko azkarrak atzerriko inbertsioa erakarri zuen, interesdun potentzialek lurraldearen etorkizunean gero eta konfiantza handiagoa zuten heinean[11].
1953an Hong Kongen izandako sutearen ondorioz suntsitutako etxebizitzak.
1895ean,Txina eta Japonia arteko lehen gerraren amaieran, Txina babesteko esku hartu zuten herrialde batzuek, hala nolaAlemania,Frantzia etaErrusia, lurraldea lagatzea eskatu zuten, eta horrek Hong Kong inguruko eskualdearen kontrola bilatzera bultzatu zituen britainiarrak[55]. Ondorioz, 1898an, Britainia HandiakLurralde Berriak eremuaren errentamendu-kontratua sinatu zuen laurogeita hemeretzi urterako[56]. Nahiz eta klausula batek, hasiera batean, txinatarrek Kowloon kaira sarbidea izatea ahalbidetu, 1899ko abenduan britainiar agintariek berau baliogabetzeko agindua eman zuten, eta eskualdea osorik okupatu zuten. Hurrengo bost hamarkadetan, kolonia are gehiago zabaldu zen, merkataritza-jarduera areagotzearekin batera[9]. 1911n,Hong Kongeko Unibertsitatea zabaldu zen, eskualdeko goi-mailako hezkuntzako lehen institutua[57] , eta, 1924an, Kai Tak Nazioarteko Aireportuak operazioak hasi zituen. Aipatzekoa da koloniak 1925 eta 1926ko Kanton eta Hong Kongeko greben ondoren ekonomiaren moteltze luze bat ekidin zuela[58].[13].
1937an,Bigarren Txina-Japonia gerraren hasieran,Geoffry Northcote gobernadoreak eremu neutral izendatu zuen Hong Kong bere portu libre izaera babesteko[59]. Gobernu koloniala balizko eraso baterako prestatu zen, emakume eta haur britainiar guztiak ebakuatuz 1940an[60]. Japoniako Armada Inperialak Hong Kong eraso zuen 1941eko abenduaren 7an,Pearl Harbor eraso zuen goiz berean[61]. Hong Kong ia lau urtez okupatu zuen Japoniak, Britainia Handiak 1945eko abuztuaren 30ean berriz kontrolari ekin aurretik[62]. Garai horretan, uharteko merkataritza jarduera eten egin zen, baita elikagaien hornidura eta zerbitzu publikoak ere. Bertako hainbat biztanle PortugalgoMacao koloniara joan ziren bizi baldintza hobe baten bila[16].
Gerraren ondoren, Hong Kongeko biztanleria asko handitu zen gerra zibiletik ihesi zihoazen txinatar etorkinen etorrerarekin, eta, 1949an,Txinako Alderdi Komunistak herrialdearen kontrola hartu ondoren muga zeharkatu zuten errefuxiatuekin[8]. Egoera horren ondorioz,okupak ugaritu egin ziren eskualdean. 1953ko abenduaren 23an, sute handi batek hainbat eraikin suntsitu zituen, eta gobernuak etxebizitza publikoen programa bat agindu zuen, zeinaren lehen etapak 600.000 biztanleri egin baitzien mesede eta, azken urteetan, 2,1 milioi pertsona baino gehiago hartzen dituen milioi erdi apartamentu baino gehiagotan[63]. 1950eko hamarkadan, Hong KongAsiako lau tigreen lehen ekonomia industrializatu bihurtu zen[14],Koreako gerraren ondoriozNazio Batuen Erakundeak Txinari 1951n ezarritako merkataritza-enbargoaren eraginez[16]. Populazioa azkar hazten ari zela eta, ehungintzaren manufaktura-industriaren —1960ko hamarkadako esportazioen zenbatekoaren ia erdia suposatzen zuena— eta turismoaren gorakadarekin[64], gobernu kolonialak erreformak hasi zituen azpiegitura eta zerbitzu publikoak hobetzeko[65].
1959 eta 1997 artean, Hong Kongeko kolonia britainiarrak erabilitako azken bandera.
1970eko hamarkadan, gobernu-ekimen pare bat nabarmendu ziren, eta, harrezkero, ezartzen jarraitzen dute. Lehenengoak 1972tik aurrera Lurralde Berriak eremuan kokalekuak sortzeko programa batekin zerikusia izan zuen. Horren garapenak Hong Kongeko lurralde-antolamenduari lagundu zion; bestea, berriz, 1976ko Parke Nazionalen Dekretua izan zen, horren bidez, landa-parkeak eta eremu bereziak sortzea baimendu zen; eta, gaur egun, Hong Kongeko azaleraren % 40 inguru hartzen dute[64]. Lan- eta jabetza-kostuek gora egin zutelako lurraldearen lehiakortasuna eskulangintzan pixkanaka jaitsi bazen ere, zerbitzuen sektorean oinarritutako ekonomia bihurtu zen. 1990eko hamarkadaren hasierarako, Hong Kong munduko finantza- eta bidalketa-zentro gisa ezarri zen[66].
Koloniak zalantzazko etorkizuna izan zuen Lurralde Berriak eremuaren errentamendu britainiarraren amaiera hurbildu ahala, etaMurray MacLehose gobernadoreak Hong Kongen estatusaren auzia planteatu zionDeng Xiaoping buruzagi txinatarrari 1979an[67]. Asmo bereko beste bilera bat egin zuten 1982an,Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministroak eta herrialdeko agintariek[64]. Txinarekin izandako negoziazio diplomatikoen emaitzak ekarri zuen 1984ko Britainia Handiaren eta Txinaren arteko Adierazpen Bateratua; hartan onartzen zen Erresuma Batuak 1997an transferituko zuela kolonia eta Txinak, berriz,administrazio-eskualde berezi gisa eratuko zuela, transferentzia egin eta hurrengo bost hamarkadetan lurraldea garatzeko beharrezkoak ziren sistema ekonomiko eta politikokapitalistak gordez[68]. Operazioaren gertutasunak emigrazio uholdea eragin zuen eskubide zibilen, zuzenbidezko estatuaren eta bizi-kalitatearen higaduraren beldur zirenen artean; Izan ere, 1987tik 1990erako aldian, 62.000 pertsonak utzi zuten lurraldea[69]. Hong Kongen Txinarako behin betiko transferentzia 1997ko uztailaren 1ean gertatu zen, mende eta erdi pasatxo britainiarren mende egon ondoren[64].
Transferentzia egin eta berehala, Hong Kongek hainbat krisialdi jasan zituen. Irtenbide gisa, gobernuak dibisa-erreserba garrantzitsuak erabili zituen Hong Kongeko dolarraren diru-parekotasunari eusteko 1997ko Asiako finantza-krisian[8]. Hala ere, susperraldi ekonomikoa eten egin zenH5N1 hegazti-gripearen[70] agerraldi baten eta etxebizitza-superabit baten ondorioz[71]; ondoren, 2003koSARS izurritea etorri zen, eta orduan izan zuen lurraldeak bere historiako dezelerazio ekonomikorik larriena[72]. 1997an formalizatu zen Txina kontinentaleko egoiliarrei ere aplika dakiekeen bizileku-eskubidea. Neurri horrekin, Hong Kongera 68.000 haur inguru sartzea ahalbidetu zen 1997 eta 1999 bitartean. Era berean, 1998ko urtarrilean, Etorkin Berrientzako Zerbitzuen Zuzendaritza Batzordea eta Etorkin Berrientzako Enplegu eta Orientazio Zentroa ezarri ziren[73]. Kriminalitate-tasa oso baxuak izan arren, indarkeriazko gertaera batzuk izan dira, hala nola 2000. urtean gertatutako «Hello Kittyren hilketa» deiturikoa[74].
Shatin plaza 2005ean.
Subiranotasuna transferitu ondorengo eztabaida politikoak oinarritu dira eskualdearen garapen demokratikoan eta gobernu zentralak «herrialde bat, bi sistema» printzipioarekin bat egitean. 1994a[75], garai kolonialeko azken Kontseilu Legegileak erreforma demokratikoak leheneratu ondoren, 2003an, tokiko gobernua saiatu zen, arrakastarik gabe, segurtasun nazionaleko legeak aldarrikatzen oinarrizko legearen 23. artikuluarekin bat etorriz[76], eta, hala, herritarren mobilizazioa sortu zen (harrezkero urtero uztailaren 1ean egiten dena) interes politiko eta sozial desberdinekin[77]. 2014an Buruzagi Exekutiboaren hauteskundeak baimendu baino lehen, gobernu zentralak presidentegaiaren aurre-hautaketa inplementatzeko erabakiak protesta batzuk eragin zituen, etaAterkien Iraultza izenez ezagutuak izatera pasa ziren[78]. 2016ko Kontseilu Legegileko hauteskundeen ondoren hauteskunde erregistroan izandako desadostasunek[79] eta legegile hautetsien deskalifikazioak eskualdearen benetako autonomiaren inguruko kezka piztu dute, West Kowloon abiadura handiko trenaren geltokian lege nazionala ezarri eta Txinara ustezko delitugileak epaiketara bidaltzea ahalbidetuko duen estradizio-legea proposatzearekin batera[80][81]. Aurrerago, 2019 eta 2021 artean, protesta jendetsuak piztu ziren Pekinek erreklamatutako presoen estradizioa errazten duen lege bat indargabetzeko helburuarekin, disidente politikoen aurka erabil zitekeelakoan[82]. Bestalde, gobernua Hong Kong munduko finantza-zentro nagusietako bat izan dadin saiatzen ari da[83], eta, horrez gain, beste arlo batzuk lehenetsi ditu, hala nolarobotikan inbertitzea,Singapur eta Japonia gisako herrialdeekin lehiatzeko[84].
Hiriko azalera gehiena, gune menditsu eta aldapatsuek osatzen dute, eta, hiriko azaleraren % 25ek bakarrik balio du eraikitzeko. Horrez gain, Hong Kongeko gobernuak inguruko mendi eta itsasaldearen % 40 babesturik dauka; bertan, eraikuntza debekatuta dago, eta animalien erreserba sare bat osatu da. Hiriko auzo berriakKowloon penintsula etaNew Territories edo Lurralde Berriak eremuetan eraiki dira, Hong Kongeko jatorrizko sorrera gunetik iparraldera.
Hiriko punturik altuena Tai Mo Shan-en dago, itsasoaren mailatik 958 metrora. Hong Kongeko itsasertza aldakorra da, hondartza, badia, ibai eta amildegi asko baititu.
Hong Kongek klima subtropikala du, etaAsia hegoaldekomontzoiaren menpe dago. Urteko euriteen bi herenakmaiatzetikirailera jausten dira. Tenperatura nahiko epela da urte osoan zehar, eta,uda garaian, inoiz iritsi izan diratifoiak.
Datu klimatikoak (Hong Kongeko behatokia, 1884-1939 eta 1947-2010)
Hiriak ia zazpi milioi biztanle zituen2006. urtean[87] (6,99 milioi zehazki). Hiriko ugaltze tasa 0,95 ume emakumeko da, hots, munduko batez-bestekorik baxuenetakoa, baina, nahiz eta hazkunde naturala txikia izan,Txinatik datozen hainbat etorkinen etorrera dela eta, biztanleria ez da azken urteetan gutxitu, urtez urte 45.000 biztanle gehiago irabazten baititu hiriak.
Hiriko metro sareak hamar linea eta 150 geltoki dauzka guztira, horietatik 68 metro arinekoak. linearen izenak honakoak dira: East Rail linea, Kwun Tong linea, Tsuen Wan linea, Island linea, Tung Chung linea, Tseung Kwan O linea, West Rail linea, Ma On Shan linea, Airport Express linea eta Disneyland Resort linea.
Hiriko tranbiak munduko bi solairuko bakarrak dira.1881. urtean proposatu zuten lehen aldiz tranbiak ezartzea, baina, garai hartan, inork ez zuen halako hiri txiki batean garraio publiko sare bat eraikitzeko dirua gastatu nahi izan. Handik hamarkada batzuetara,XX. mendearen hasieran, tranbia martxan jarri zen. Gaur egun, tranbia sarea 13 kilometro luze da.
Hong Kongeko portuaedukiontzi gehien mugitzen duenTxinako portua da,Shanghaiko portuarekin batera. Hori dela eta, edukiontzi garraioaren zama errazteko, hamaika terminal daude portuan; handienak, 9 hegoalde terminalak, 490.000 metro koadroko azalera du.
↑ingelesez:Hong Kong Special Administrative Region of the People's Republic of China;txinera tradizionalean:中華人民共和國香港特別行政區, Kantoneraren Yale erromanizazioa:Jūng'wàh Yàhnmàhn Guhng'wòhgwok Hēunggóng Dahkbiht Hàhngjingkēui.
↑Araiza Garaygordóbil, Juan Carlos; Orduña Bustamente, Agustín; Tejeda Jácome, Juan de la Cruz. «Caracterización dinámica de edificios históricos» (PDF). Sociedad Mexicana de Ingeniería Estructural. Archivado desde el original el 16 de diciembre de 2018. Consultado el 15 de diciembre de 2018.
(Ingelesez)Li, Guo. (2012). «A Site Catchment Analysis of Hong Kong's Neolithic Subsistence» New Perspectives on the Research of Chinese Culture. Springer doi:10.1007/978-981-4021-78-4_2. ISBN9789814021777..
(Ingelesez)Zhihong, Shi. (2006). «China's Overseas Trade Policy and Its Historical Results: 1522–1840» Intra-Asian Trade and the World Market. Routledge ISBN9780415372077..