| Hondarribi zuri | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | txakolin |
Hondarribi zuriamahats zuriaren euskal barietatea da. Batez eretxakolina ekoizten den lurraldeetan dago sartuta
XIX. mende arte mahats mota hau nahiko zabalduta zegoen eta hektarea asko zeuden Euskal Herrian. XX. mendean, aldiz, dezente jaitsi zen barietate honen hazkuntza; mende horren azken hamarkadetan, ordea, txakolinaren ekoizpena gora egin zuenean, galdutako lurrak berreskuratu zituen.[1]
Ekoizpen txikia duen espeziea da eta horren eraginez haren zabalkundea murriztu egin da. Arraroa da 8.000 kg/ha edo 60 hl/ha baino gehiago ekoiztea. Horregatik,txakolina egiteko garaianHondarribi beltzarekin nahastea onartuta dago, baita ere, baina kantitate txikiagoekin,petit corbu,ixkiriot handi etaixkiriot ttipi mahatsekin nahastea. Landare hauek mahatsa eta mahats-mordo txikiak ematen dituzte. Mahats horiekin ekoiztutako ardoek madariaren, eta fruitu exotikoen usain intentsuak dituzte, fruitu garrazkien, loreen eta belarren ñabardurez. Azidotasun dezente izaten dute eta alkoholaren graduazio ertainetik neurritsura.
Urte onak direnean eta ardoa heltzeko egoera egokiak ematen direnean, ardo lurrintsuak eta orekatuak lor daitezke.
"Folle-blanche" motako mahatsarekin (Mune mahatsa) nahastuta erabiltzen dute Begoñako azken txakolingileek,[2]
Hondarribi izenaren aldaera guztien araberako izenak ditu: Hondarrabi zuri, Honddarbi zuria... Hondarribi zuria ere courbu blanc mahatsaren sinonimotzat ere ematen da.[3]