Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hizkuntza eraiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hizkuntza eraikia» orritik birbideratua)

Hizkuntza eraikia (ingelesez:constructed language edoconlang) edohizkuntza artifiziala (ingelesez:artificial language) artifizialki sortutakohizkuntza da. Hiru multzo handitan bana ditzakegu, funtzioaren arabera:

  • hizkuntza lagungarriak (ingelesez:auxiliary languages edoauxlangs), nazioarteko komunikazioa erraztera bideratuak,
  • hizkuntza proiektatuak (engineered languages edoengelangs), helburu esperimental,filosofiko edo logikazkoei lotuak, eta
  • hizkuntza artistikoak (artistic languages edoartlangs), zioestetikoekin abiatuak.

Kontzeptualki horrela izanda ere, kontuan hartu behar dugu sorreran hizkuntza guztiak direla artifizialak, eta urteen joan-etorrian erabiltzaileek hizkuntza natural bihurtzen dituztela.

Euskara batuaren etahebreera modernoaren kasuak dira, nolabait:XX. mendean osagarri zaharretatik sortutako hizkuntzak dira, denborak aurrera egin ahala hizkuntza natural bihurtuak.

Gaur egun, gehien hitz egiten den hizkuntza artifizialaesperantoa da.

Hizkuntza lagungarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Interlinguaren bandera.
Esperantoaren bandera.
Volapükaren bandera.
Kotavaren bandera.
Idoaren bandera.

Hizkuntza lagungarriak nazioarteko komunikazioa ahalbidetzeko sortzen dira, maizlingua franca izateko borondatez. Nazioarteko hizkuntza lagungarriak (ingelesez:international auxiliary language edoIAL) izena ere hartzen dute. Adibide ezagunenak diraesperantoa,volapüka,idoa etainterlingua. Laurek dituzte hainbat urteko esperientzia, hiztun kopuru zabala munduan zehar, eta baliabide ugari. Halaber,kotava sortu zen esperanto eta ido hizkuntzak eraikitzerakoan egindako akatsak zuzentzeko asmoz.

Romanica ere hizkuntza lagungarria da.Erromantze hizkuntzak batuta sortua,latin modernotzat erabiltzen da.

XX. mendearen hondarrean,gestunoa edo nazioartekokeinu hizkuntza eraiki zuten,gor etamutuek mundu osoan elkar ulertzeko kodetzat.

Hizkuntza proiektatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza logikoak edo esperimentalak dira.Loglan da horien adibide.

Hizkuntza artistikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Quenyaren, hizkuntza artistiko eraiki baten,idazketa berezia

Helburuestetikoekin eginak dira.J. R. R. Tolkien idazleak sortutakoquenya hizkuntza adibide argia da. Halaber,solresol hizkuntza dugu,musikaren notekin egina.Klingon hizkuntza ere badago,Klingon Inperioko zibilizazioalienigenoaren ama hizkuntzaStar Trekzientzia fikziozko frankizian.Simlish,The Sims bideojokoetan erabilitako hizkuntza ere eraikia da.

Azkenik, aipatzekoak dira hurrengo hizkuntza eraikiak:

  • miresua hizkuntza,euskara hartu duelako osagarri,finlandierarekin nahasita; elkarren arteko mintzaira urrunak izanda, kode berri bitxia edo exotikoa sortu dute horrela, helburu komunikatiborik bilatu gabe;
  • etakrutxiera, euskarazko hitzak dituen beste hizkuntza eraiki bat.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hizkuntza_eraiki&oldid=9979800"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp