Historizismoagizarte bateko gertakizunak ulertzekohistoriaren garrantzia azpimarratzen duen ikuspegifilosofikoa da.Modernitatean garrantzi berezia hartuko duHegel bezalako filosofoengatik.[1] Historizismoa, sarri, bai onesteko zein gaitzesteko,erlatibismoarekin lotu izan da etapositibismoarekin talkan. Historizismoa eskola bat baino ikuspegi bat den heinean teoria filosofiko ezberdinak hartu ditzake bere baitan eta garapen ezberdinak izan ditzake, historizismoantropologikoa,epistemologikoa edoontologikoa kasu.
Historizismoari egindako kritika nagusiak bi esparrutik datoz.Estrukturalismotik,Louis Althusserekmarxismoaren objektibotasuna azpimarratu nahiko du ikuspegi historizistaren aurka. AlthusserrekKarl Marxen irakurketahumanista edo hegeliarra baztertu nahi du etaDas Kapital-eko Marxen irakurketa estrukturalista nabarmendu.[2] Historizismoari egindako beste kritikazientziaren filosofiaren esparrutik datorKarl Popperen eskutik.[3] Popperrek ere Hegelen kutsua duen historizismoaren aurka jotzen du historiaren ikuspegideterminista duelakoan. Zenbaiten ustez Popper izan da, bere alorrean, historiari garrantzia eman dion lehen filosofo anti-historizista.[4]
![]() | Artikulu hauzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |