Hissène Habré (حسين حبري -Faya-LargeauEkuatore Afrika Frantsesa (gaur egunTxad),1942koabuztuaren 13a -Dakar,Senegal,2021ekoabuztuaren 24a)Txadeko presidentea izan zen1982tik1990ra. Habréren gobernuaGiza Eskubideen aurkako erasoak direla eta egin zen ezagun etaHuman Rights WatchGKEak "Afrikako Pinochet" izan zela dio.
Habré Txaden jaio zen,1942an, oraindik bere herrialdeaFrantziako kolonia zelarik.Tubu talde etnikoko kidea da. Frantses Armadako soldadu egin zen oso gazterik. Txadek independentzia eskuratu zuenean (1960), Frantziako administrazio kolonialean hasi zen lanean eta bere nagusiek hala gomendatuta beka batekin joan zen zientzia politikoak ikasteraParisa.1971an itzuli zen herrialdera.
Hortik HabréTripolira joan zen, Txadeko bi talde ezberdinetako liderrek armak utz zitzaten konbentzitzeko. Baina bertan zegoelaIparraldeko Indar Armatuetan (IIA edo FAN) sartu zen. FANak herrialdearen iparraldean zuen eragin esparrua eta batez ere tubu herriko jendez osatzen zen. KomandanteaGoukouni Oueddei zen. FANeko kide batzuk bereiztu etaFrolinat (Txadeko Askapen Frontea) sortu zuten,Abba Siddicken laguntzaz. Ondoren, Frantziaren babespeko Tombalbaye presidentearen aurkako matxinada armatua gidatu zuen.
1974koapirilaren 21ean Habrék gidatzen zuen komando batek hiru europar bahitu zituenBardaikooasian,Tibestiko eskualde bolkanikoan. Habréren helburua bahituak 10 milioi frankoren truke aldatzea zen, baina horietako bat hil zen asaltua bukatu aurretik.1975an beste bahitu batek ihes egitea lortu zuen.Françoise Claustre ez zuten askatu1977kootsailak 1 arte.
Bahiketa hau dela eta Habré eta Oueddei bereiztu ziren. Gainera Habré haserre zegoenMuammar al Kadafik FANaren erabaki askotan zuen boterea dela eta. Bereizketaren ostean Habrék zituen indar armatuen izena oraindik FAN zen, hala ere.1975anLibiak Txad inbaditu zuen etaAuzuko Zerrenda bere lurraldera batu zuen.
Gerora,Félix Malloum presidente berriaren aurka ere borrokatu zen Habré,1978an gobernuarekiko negoziazioetan parte hartu eta Txadeko Gobernuan sartu zen arte.
1978an Habrék Félix Malloumen lekua hartu zuen Txadeko Lehen Ministro gisa, baina bere goberua hurrengo urtean bukatu zen. Hortaz, lehen ministro gisa aritu zen 1978-1979an.1980ko abenduan Libiak jada Txadeko iparralde osoa zuen okupatua eta Oueddei presidente izendatu zuten. Oueddeik nazio errekonziliazioa nahi zuen eta horregatik Habré Defentsa Ministro izendatu zuen. Baina hau ez zegoen gustora Libiak jokatzen zuen paperarekin etaAmeriketako Estatu Batuen laguntzarekin bai Libia bai Oueddei erditik kentzeko laguntza lortu zuen.
1982kouztailaren 7an Habrék Oueddei kendu eta bere burua Lehendakari izendatu zuen, Lehen Ministro kargua kenduz. Bere polizia sekretuaren laguntzaz aurkari asko erail zituen. Human Rights Watchen arabera 40.000 pertsona inguru erail zituen bere gobernuak arrazoi politikoak direla eta. 200.000 torturatu egon zirela kalkulatzen da.
1983an Libiako indarrak Txadetik kanporatu zituen (Frantziaren laguntzari esker, hein batean), iparraldeko leku gutxitan izan ezik.1987an guztiz kanporatu zituen. Hala ere garaipen honekin Mendebaldeko herrietatik jasotzen zuen laguntza eten zen eta bere egoera oso ahul bilakatu zen.Zaghawa talde etnikoko kideek egoera hau baliatu et1990koabenduaren 1ean MPS Salbaziorako Mugimendu AbertzalekoIdriss Déby generalak kargutik kendu zuen. Kamerunera alde egin zuen ihesi Habrék, eta, gero,Senegalera.
Habréren aurkako akusazioek hiru garbiketa etnikoren erantzule izatea dira.1984an, 1987an eta 1989an hainbat talde etnikoren aurkako jazarpena egin zuen. 2005ko iraileanBelgikako epaitegi batek gizateriaren aurkako krimenak, tortura eta gerra krimenak egotzi zizkion (in absentia heriotza-zigorra ezarri zion). Senegalen dagoenetikDakaren bizi da atxilotuta etxean, baina Senegalek ez du estraditatu nahi eta beste epaiketa bat egingo diotela adierazi zuen.