Ia bi mende geroago, erromatar estatuaren egitura bera aldaturik zegoen, eta Hispaniaren konkista hain aurreratua zegoen, nonAugustok beste probintzia zatiketa bat egin baitzuen. Une hartan (K.a. 27. urtean seguruenik), inperioaren probintziak bi sailetan banatu zituen Augustok: Senatuaren mendekoak edo senatorialak (gudari talderik gabe eta Senatuak zuzenean gobernatzen zituenak) eta enperadoreari zegozkionak, hark izendatutako gobernarien mende zeudenak. Hiru probintzia sortu ziren horrela Hispanian:Hispania Ulterior Baetica (senatoriala etaCorduba hiriburu zuena) eta enperadorearen mende zeudenak,Lusitania (ipar-mendebaleanGallaecia hartzen zuena), etaHispania Citerior Tarraconensis (beste lurralde askorekin batera,autrigoiak,karistiarrak,barduliarrak,beroiak etabaskoiak barne hartzen zituena).Kantabriar gerren ondoren, Augustok banaketa hori berrantolatu zuen, modu arinez bada ere, Citerior zelako hartan Gallaecia eta hego-ekialdekomea eremuak sartuz.
Probintzien araberako banaketa horren izaera guztiz politiko eta administratiboa (zibila) zela eta, lehengo probintzien premia militarrei erantzun beharra ez zutelarik, probintziek Goi Inperio guztian zehar iraun zuten.
Alabaina, probintzia horiek hartzen zuten eremu handia eta lurralde haietako hiri garapen desberdina zirela eta, probintziaren eta hiri komunitateen arteko beste administrazio egitura bat sortu zen,conventus izenekoa, izatez jatorriko gizataldeetatik hurbilago zena. Batez ere izaera juridikoa (inperioko ordezkariak bertako komunitateen artean justizia egiten zuen lekua zen), eta erlijiosoa (hirien gainean zegoen inperio mailako gurtza egituratzen zuen) zuen, baina funtzio politikoak, administratiboak eta ekonomikoak ere bazituen.
Administrazioaren sail osagarri hori Augustoren aldian gertatu zen batzuentzat, beste batzuentzatKlaudioren obra da eta, beste zenbaitentzat,Vespasianok egin zuen70eko hamarkadan, inperioko gurtza maila guztietan (tokia, conventus eta probintzia) egituratzearekin batera.
K. o.III. mendearen hasieran (214-215 inguruan),Karakala enperadoreak beste probintzia bat sortu zuen Hispaniako ipar-mendebalean (Gallaecia), baina K. o.238 arte besterik ez zuen iraun.
Dioklezianoren berregituratze politiko-administratiboak ezarritako probintzia banaketak zeregin garrantzitsua izan zuen, eta administrazio ingurune berria ekarri zuen Hispaniako lurraldeetara. K. o.297an egin zen banaketa horren oinarrizko egiturak hauek izan ziren:prefektura (Hispania Galietakoen barruan geratu zen), diocesis delakoa (Hispaniak etaMauretania Tingitanak diocesis Hispaniarum izenekoa osatu zuten), eta probintzia (Iberiako penintsulako eremua bost probintziatan zatitu zen), ordurako zereginik ez zutela lehengo conventus haiek.