| Bigarren Karlistaldia | |||
|---|---|---|---|
Karlisten kontrolpeko Euskal Herriko eta Espainiako eremuak eta haien altxamenduak | |||
| Data | 1872koapirilaren 21a –1876kootsailaren 28a | ||
| Lekua | Hego Euskal Herria,Maestrazgo,Katalunia | ||
| Emaitza | Karlisten porrota Araba, Bizkai, eta Gipuzkoakoforuen abolizioa | ||
| Gudulariak | |||
| Buruzagiak | |||
| Galerak | |||
| 7.000 eta 50.000 hildako artean[1] | |||
Bigarren Karlistaldia[2][3][4][5] (Euskal Herriaz kanpora sarritanHirugarren Karlistaldia deitua[oh 1])1872tik1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako guda izan zen. Alde batetik, espainiar koroa aldarrikatzen zuenMadrilgo duke Karlos (Karlos VII.a izena hartuta) eta haren jarraitzaileak zeuden eta, bestetik,Amadeo I.a,Espainiako Lehen Errepublika etaAlfontso XII.aren gobernuak.[6]
1870ekomartxoan,Ramón Cabrerak,karlisten buruzagi politiko eta militarrak, dimisioa eman zuen, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko baldintzak ez zeudelako" eta "Espainiagerra zibil berri batez arriskuan jarri nahi ez zuelako".[7][8] Hala ere, Karlos errege-nahiak, erbestean hilabetezmatxinada prestatu ondoren, erabaki zuen1872koapirilaren 21a izango zelaespainiar koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data.
Gerra horren gudaleku nagusiaHego Euskal Herria izan zenLehen Karlistaldian bezala, eta euskal lurraldean borrokatu bigarrena. Dena den,1872kouztailean, KarlosekFilipe V.ak ezarritakoPlanta Berriko dekretuen bitartez indargabetutakoforuen berrezarpena proposatu zuenean, matxinada hein handi bateanKataluniara eta neurri txikiagoanValentzia etaAragoira zabaldu zen.Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidamendietara joan eta gudari bainobandolerismoari ekin zioten, gorriak ikusi baitzituzten ekintzak burutzeko, inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztela eta.
1873kootsaileanEspainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak izandako monarkiko asko karlista aldera pasatu ziren. Era berean,Kantoien matxinadak karlisten lerroak indartu zituen. Aldiz,1874kourtarrileanPavíarenestatu-kolpeak eta1874koabenduaren 29koArsenio Martínez Camposen altxamenduak karlistei indarrak kendu zizkieten.1876 hasieran, guda amaitu zen,Canovas del Castillok hauspotutaAlfontso XII.a Espainiakoaren eta armadaren bitartez lehengoBorboi leinua berrezarri zenean,Espainiako gobernua horrekAulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean etaRamón Cabrerak"a la Nación" eta"al Partido Carlista" agirien bitartezAlfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean.[9][10]

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdianforu sistema errespetatu zen estatukatolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatulaikoa ezarri zuten.Hego Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako ekintzatzat hartu zen hori[11].
Katolizismoaren defentsak, eta ezforuenak —azken horiek errespetatu baitzituzten iraultzaileek—, ekarri zuenkarlista alderdia sendotzea eta Bigarren Karlistaldiaren hasiera —matinerrenakHego Euskal Herrian ez zuen eraginik izan—. Karlismoak euskal gizarteko sektore ugariren babesa izan zuen:

Bigarren Karlistaldia1872ko apirilean hasi zen,Karlos VII.akEspainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Euskal Herrian, talde karlistekSerrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten.Arrigorriaga,Mañaria etaOñatiko gudetan karlistek galdu egin zuten[12].
Karlos VII.akmaiatzaren 2an muga zeharkatu eta altxamendua zuzendu zuen[13]. Hala ere,maiatzaren 4anDomingo Moriones jeneral errepublikarraOrokietan karlisten zuten kanpamenduan sartu eta erregenahia erbestera itzuli behar zen.
Orokietako gudua galdu ondoren,maiatzaren 24an su-eten labur bat izenpetu zen Zornotzan,Zornotzako ituna izena zuena, eta bertan Serrano jeneralakamnistia emateko konpromisoa hartu zuen,Euskal Herriko karlistek armak uzten bazituzten[6].
Espainiako Gorteek, aldiz, ez zuten ituna onartu eta Serrano dimititzera behartu zuten. Era berean, karlistak ere ez zeuden ados eta erregenahiak traidoretzat izan zituen sinatzaileek. Handik gutxira, karlistek —Santa Kruz apaiza pertsonaia nagusietakoa izan zen— gerrari ekin zioten.


Lehenengomatxinada porrot egin ondoren, erregenahiak buruzagi militar gehienak bota etaabenduaren 18an saiakera berria egingo zutela erabaki zuen[13].
1872koabenduan eta1873kourtarrilean karlistekAraban,Bizkaian,Gipuzkoan,Nafarroa Garaian etaKatalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez, eta trenbideak,telegrafoak... saboteatu. Hego Euskal Herriko lurraldeak karlisten esku geratu ziren,hiriburuak izan ezik. Une berean,gorteekErrepublika aldarrikatu zuten etaKarlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten.
1873komaiatzaren 5eanEraulen (Nafarroa Garaia)Dorregarai, Rada eta beste karlista buruzagiekgaraipena lortu zuten Navarro jeneralak zuzendutako tropa errepublikarren aurka, hainbat erori eta preso lortuz.
Hurrengo hilabeteetankarlistek errepublikar armada menderatu zuten Belabieta,Mañeru,Metauten,Beramendi etaDeikazteluko guduetan.[6]
Erregenaiak, berriro,1873kouztailean muga zeharkatu zuen etaabuztuan matxinoekLizarra konkistatu zuten, bere hiriburu bilakatu zena. Lehen erasoaldia uztailean egin zuten eta hiria hiru egunez setiatu zuten. Gobernuaren tropek, ordea, erretiratzera behartu zituzten.Abuztuaren 17an hasi zuten bigarren erasoaldia, eta ia 1.000 kanoikada jaurti zituzten hiria defendatzen ari ziren 250 soldadu liberalen aurka. Hiria hartzean, errenditutako soldaduak Iruñera eskoltatu zituzten eta euren ausardia onartu. Estatu Karlistaren hiriburua ezarri zuten Lizarran handik hiru urtera,1876an liberalek hartu zuten arte.[14]
1873koazaroan, errepublikarrek galdu egin zutenJurramendiko guduan,Dorregarai,Valdespinako markesa[15], Velasco eta Ollo karlista jeneralen aurrean[16].
1874koirailean, karlistek 24.000 soldadu zituzten eta iaHego Euskal Herria osoa zuten mendean. Hala eta guztiz ere, karlistek ezin izan zituzten euskalhiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen menpe jarraitu zuten:1874an125 egunez Bilbo eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten[6].
TarteanHego Euskal Herriande factozko karlista estatua eratu zuten.Foru Aldundiak oinarrian izanda,Karlos VII.a estatu burua izan zen eta bere gobernua hiru estatu-idazkaritzek osatuta zegoen[17]: Guda, Kanpo-Harremanak eta Estatua eta Grazia, Justizia eta Ogasuna. Denboraren poderioz, bost "ministerio" izatera ailegatu ziren. Berekode penala, Auzitegi Gorena, Aduanak, Posta zerbitzua eta1874anOñatiko Unibertsitatea eratu zituzten[18].

Katalunian, bertoko karlistek erregenahiak aukeratutako data baino lehen hasi zuten altxamendua, izan ereJoan Castell, 70 lagun zuzentzen zituena, zenbait egun aurrerago matxinatu zen. Erregenaiak bere anaia zenAlfontso Karlos BorboikoaKataluniako kapitain jeneral izendatu bazuen ere, horrek1872ko bukaera arte ez zuen muga zeharkatu eta tropakRafael Tristanyk zuzendu zituen. Nahiz eta iaKataluniako eskualde guztietan partidak sortu, ez zuten egitura militar amankomuna finkatu[19].Euskal Herrian matxinada berpiztea etaabenduan Alfontso Karlos heltzeak herriaren babesa suspertu zutenKatalunian. Bitartean,Pascual CucalakMaestrazgo kontrolatu eta guztira 3.000 lagun batu zituzten, horietatik 2.000Valentziako probintzian eta 850 inguruAlacanten.
Marco de Bello jeneralakAragoin altxamendua antolatzea zuen helburua, baita eskualdeko administrazio zibil eta militarra ere. Nahiz eta antolakuntza sortu, arazo larriak zituen soldaduak armaz hornitu eta ordaintzeko, erbestean erositako edo etsaiei kendutako armak zituztelako. Hala ere, zenbait batailoi lerrokatzea lortu zuen eta horietatik Pilareko konpainia estimatuenen artean zegoen erdialdeko armadan.Caspe aldean zenbait borroka galdu bazituen ere,Cantavieja parean errepublikarren erasoa geldiarazi zuen.Maestrazgoko partidak gehitu ahala,Aragoi,Katalunia,Cuenca etaAlbacetekoekin nahastu ziren. Adibidez,Cucalak zuzendutako partidaKataluniatik sartu eta atera zen hainbat aldiz.1874an Alfontso KarlosekVallèsko karlista batzuk bidali behar zituenMaestrazgoko partidak indartzeko.Euskal Herrian egin zuten moduan, karlistek estatu txiki bat sortu zuten ekialdean, hiriburuaCantavieja izanik. Hala ere, hiria galdu zuten[6].
Beste lekuetan bakartutako talde karlistak besterik ez zegoen:Extremaduran 400 lagun inguru izan ziren etaGaztela Berrian, batez ereCiudad Realeko probintzian, partida batzuk ere sortu zituzten halaber.1874anAlfontso Karlos Borboikoak,Maria das Neves Portugalgoa bere emaztearen laguntza zuena, zuzendutako armadakCuenca konkistatu zuen.
1874komartxoan,Francesc Savallsek zuzendutako oste karlistekOlot setiatu, konkistatu eta ekialdeko hiriburu bilakatu zuten.UztaileanSant Joan de les AbadessesenKataluniako Generalitatea berrezarri zuten,Rafael Tristany presidentea izanik. Horrela, Kataluniako karlistak kontrolpean zituzten eskualdeei antolaketa politiko-administratiboa egiten saiatu ziren.
1875ekomartxoanMartínez-CamposekOlot konkistatu etaLa Seu d'Urgell setiatu zuen.Azaroaren 19an hiria konkistatu zuenean,Katalunian gerra amaitu zen.

Borroka militarrek1876 arte iraun zuten; hala ere,Alfontso XII.a Espainiakoapolitikan agertu zenean, karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrakoek eta liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin ziotenKarlos VII.aren alde egiteari.
Katalunian1875ekoazaroan guda bukatu zenean, euskal fronteak gobernuaren armadaren ahalegin guztiak erakarri zituen. Hori zela eta,1876kourtarrilean eraso bortitza hasi zuten etaotsaileanLizarra konkistatu zuten[6].Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta1876kootsailaren 28anKarlos VII.akFrantziara ihes egin behar izan zuen[13]. Egun berean,Alfontso XII.a EspainiakoaIruñean sartu zen.
Karlistek gerra galdu ondoren,Antonio Cánovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen1876an, etaEuskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.
Guztira, gudan 7.000 eta 50.000 hildako artean izan ziren[20].
Bertso hauek ederki asko agertzen dute gerra amaierakoeuskaldun karlisten egoera latza:
| « | Karlistak irten giñan fedearen alde, fanfarroi gerrarako giñanak alegre; alferrik lan eginda umilduak gaude, gure enpeño hoiek juan dira debalde.[21] | » |
Gerra zenbaiteleberri etafilmen oinarria izan da. Liburuen artean, honakoak aipa ditzakegu:
Filmak ere asko izan dira: