Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hirietako Ferien Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirietako Ferien Kopa
Sorrera1955
EremuaEuropa
Parte hartzaileak12 sailkatuak (64 guztira)
Garaipen gehienKataluniaFC Barcelona (3)

Hirietako Ferien Kopa (ingelesezInter-Cities Fairs Cup,gaztelerazCopa de Ciudades en Feria) 1955 eta 1971 artean jokatu zen Europako futbol taldeen arteko txapelketa bat izan zen.UEFA Koparen aurrekari gisa hartzen bada ere,UEFAk ez du bere txapelketatan hartzen, ez baitzuen berak antolatu,FIFAk ordea taldeen palmaresetan sartzen ditu garaipenak.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1955ean abiarazi zenEuropako Koparekin batera. Asmoa Europako Koparen antzeko txapelketa bat antolatzea izan zen Nazioarteko Erakustazokak egiten zituzten hirien artean. HorretarakoBartzelona,Basilea,Birmingham,Kopenhage,Frankfurt,Lausana,Leipzig,Londres,Milan etaZagrebeko ordezkariak bildu ziren. Hasieran futbol taldeak hirietako jokalarien selekzioak izatea erabaki zen eta beraz hirien izenean jokatzea, baina lehenengo txapelduna izan zen BartzelonakFC Barcelona talde bezala jokatu zuen, nahiz eta udalaren armarria zeukan kamiseta zuria eraman. Txapelketak hiru urte iraun zituen eta finala 8-2ko emaitzaz irabzi zuen Londresko selekzioaren aurka (Arsenal, Tottenham, Chelsea, West Ham, Fulham eta Queen's Park Rangers-eko jokalarien selekzioa zen).

Bigarren ekitaldirako aldaketak egin ziren. Txapelketa laburragoa izatea erabaki zen eta jadanik futbol klubek hartu zuten parte. Hala ere taldeek Erakustazokadun hirietakoak behar zuten izan. 1968tik aurrera Estatu bakoitzeko ligetako taldeek lortuko zuten Ferietako Koparako sailkapena, aurrez aipaturiko hirietakoak izan ala ez.

Final guztiak bi partidutara jokatu ziren, 1964 eta 1965ean ezik. Hasierako urteetan Espainiar Estatuko taldeak izan ziren nagusi baina azken ekitaldiak talde ingelesek eskuratu zituzten.

Podiuma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bartzelona
3 Kopa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Valencia
2 Kopa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Leeds United
2 Kopa

Palmaresa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteakIrabazleaEmaitzaFinalista
1955-58KataluniaBartzelona XI8-2 (2-2, 6-0)IngalaterraLondres XI
1958-60KataluniaFC Barcelona4-1 (0-0, 4-1)IngalaterraBirmingham City FC
1960-61ItaliaAS Roma4-2 (2-2, 2-0)IngalaterraBirmingham City FC
1961-62EspainiaValencia CF7-3 (6-2, 1-1)KataluniaFC Barcelona
1962-63EspainiaValencia CF4-1 (2-1, 2-0)JugoslaviaDinamo Zagreb
1963-64EspainiaReal Zaragoza2-1EspainiaValencia CF
1964-65HungariaFerencvárosi TC1-0ItaliaJuventus FC
1965-66KataluniaFC Barcelona5-2 (1-0, 4-2)EspainiaReal Zaragoza
1966-67JugoslaviaDinamo Zagreb2-0 (2-0, 0-0)IngalaterraLeeds United FC
1967-68IngalaterraLeeds United FC1-0 (1-0, 0-0)HungariaFerencvárosi TC
1968-69IngalaterraNewcastle United FC6-2 (3-0, 3-2)HungariaÚjpest FC
1969-70IngalaterraArsenal FC4-3 (1-3, 3-0)BelgikaRSC Anderlecht
1970-71IngalaterraLeeds United FC3-3 (2-2, 1-1)ItaliaJuventus FC

Garaipenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taldeka

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
TaldeaGaraipenakUrteak
KataluniaFC Barcelona31955-58, 1958-60, 1965-66
EspainiaValencia CF21961-62, 1962-63
IngalaterraLeeds United FC21967-68, 1970-71
ItaliaAS Roma11960-61
EspainiaReal Zaragoza11963-64
HungariaFerencvárosi TC11964-65
JugoslaviaKroaziaDinamo Zagreb11966-67
IngalaterraNewcastle United FC11968-69
IngalaterraArsenal FC11969-70

Estatuka

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EstatuaGaraipenak
 Espainia6
 Ingalaterra4
 Italia1
 Hungaria1
 Jugoslavia1

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hirietako_Ferien_Kopa&oldid=8000784"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp