Hiribildua errege-erregina edo jauntxo baten pribilegioz sortutako giza-finkamendua da. Gehienetanhiri-gutun bidez sortu ziren,Behe Erdi Aroan. Helburua tokiko nobleziari boterea murriztea zen, egonkortasuna bultzatu eta garapen ekonomikoa bermatzeko.
Erdi Aroan, herri bakoitza zenbait nekazaritza-ustiapenaz (latinezvicus edolocus) osatuta zegoen.
Hiribilduak herriak ez bezala zenbait pribilegio edoforu zituen. Adibidez, bere alkatea arlo zibil eta kriminaletan epailea zen. Barnean gotorlekua zeukaten; harresiak ere eraikitzen zituzten. Normalean, haien inguruko lurraldearengan eskumena zeukaten.
Hiribildu izena izatekoErrege edo Jauntxo batek pribilegioak eman behar zituen Hiribildu-Kartaren bidez. Karta hau emateko arrazoiak ezberdinak ziren: estrategikoak, ekonomikoak, politikoak... Titulua ematerakoan landako jendea hiribilduetara erakartzea bilatzen zen eskuarki.
Horra Araban sortutako 23 hiribilduen zerrenda:
Nafarroako Erresumak sortuak, batez ere hegoaldea indartzeko asmoz, gaztelarren erasoen aurrean:
Gaztelako Erresumak sortuak:
Bizkaiko hiribilduek ekonomia sistema berezia zuten. Foru berezia zuten, eta harresiak eraikitzeko eskumena. Hauek dira Bizkaian dauden 21 hiribilduak:
Legearen arabera Bizkaiko forurik gabeko herriak izango dira bakarrik eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriko hedadura osoa da lur ez aforatua.
Mungia,Larrabetzu etaErrigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, forura itzuli ziren.
Gernika eta Markina hiribilduak dira jatorriz; baina ez, ordea, haiekin elkartutako Lumo eta Xemein elizateak, hurrenez hurren. Hala ere, herriok bat egin zutenean, Gernika-Lumok eta Markina-Xemeinek hiribildu titulua hartu zuten.
Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake.Ajangizek1991an etaArratzuk1992an prozesu hori egin zutenGernikatik bereizi zirenean.
Horra Gipuzkoako 25 hiribilduen zerrenda. Gaztelako Erresumak sortuak dira guztiak, Donostia izan ezik. Hondarribia eta Getaria ere izan zitezkeen Nafarroako Erresumak sortuak, baina oraindik ez da aurkitu hori frogatuko lukeen agiririk.