Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hiri mamu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bodie,Kalifornia hego-ekialdeko herri mamua.

Hiri mamua behinola populaturik egon eta abandonaturik geratu denherri hustu bat da. BI kontzeptuok neurri batean bat datozen arren, "hiri mamua" batez ere osorik eta egoera onean geratu den eraikin multzoa izendatzeko erabiltzen da.[1]

Prozesu ekonomikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Abandonuaren arrazoi arruntena herriak biziarazi zuen jarduera ekonomikoa agortzea izaten da.

Hondamendiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Craco herri mamua, Italia.

Neurri batean, zenbait arrazoi naturalek ere (desertifikazioa, uholdeak, lurrikarak, sumendi-erupzioak...) herriaren abandonura eraman dezakete.Craco,ItaliakoBasilicata eskualdeko Erdi Aroko herria, lur-jausi baten ostean abandonatu zuten. Gaur egun, gunea film askoren eszenatoki gisa ezagutzen da.

Gerra ere faktore garrantzitsua da hiri mamuen sorreran: suntsipenak edo biztanleria aktiboa hiltzeak abandonua ekar dezakete.

Baita industria-istripuak ere:Prypiat, 50 000 biztanle zituenukrainar hiria,Txernobilgo zentral nuklearrarenleherketaren ondorioz abandonatua geratu zen ebakuazioaren ondorioz.

Besteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Beste arrazoi batzuek ere egon daitezke:edateko urabezalako baliabide naturalak desagertzea; komunikazio-bide aldaketak (trenbide-lineak ixtea, errepideen desbideraketak...).

NorvegiakoSvalbard berriz, meatzaritza ustiapena gelditzearekin batera abandonatu zen.

Herri berriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Saldu aurretik eraikitako hainbat urbanizazio, edota krisi ekonomikoa jasan duten herrialdeetan eraikitako hainbat herri berri herri mamutzat hartzen dira, hala nola Kilamba (Angola), Ensanche de Vallecas (Espainia )[2] edo Burj Al Babas (Turkia )[3] .

Hiri mamuak munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuek herri mamu asko dituzte:urre sukarraren garaikoez gain,Lautada Handiko herri asko1920az geroztik abandonatu egin dira;Kansasko Daniel Fitzgerald historialariak 6000 mila inguru zenbatuak ditu, batez ereColorado,Arizona,Nevada,Montana etaKalifornia estatuetan. Texas estatuan,Henri Castrolapurtarrarenkolonoek sortutakoVandenburg etaNew Fountain herriak ere aipa daitezke.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Baker, T. Lindsay. (2003). More Ghost Towns of Texas. University of Oklahoma Press ISBN978-0-8061-3518-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. Vincent Joly, « Dans le cœur vide des villes fantômes »,Le Figaro Magazine, 13 décembre 2013, p. 56-61.
  3. Redaction, « PHOTOS. En Turquie, une cité remplie de châteaux laissée à l’abandon »,Metro, 10 janvier 2019.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hiri_mamu&oldid=8918182"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp