Hipotiroidismo gaixotasun endokrinoa da,tiroide guruinak hormona tiroideo gutxi ekoizten duenean agertzen dena. Haurrengan azaltzen den hipotiroidismoarikretinismo deritzo.
iodoaren gabezia: iodoa ezinbestekoa da hormona tiroideoak sintetizatu ahal izateko. Iodorik gabeko dieta batek hipotiroidismo eragin dezake.Hirugarren munduko herrialde askotan (herrialde menditsuetan batez ere:Himalaia,Andeetan...) hipotiroidismoa endemikoa da. Hipotiroidismo mota horren aurka antzinako txinatarrekalgetako dieta bat hartu ohi zuten (algek iodo asko baitute).
kretinismoa: haurren hipotiroidismoa da. Bere sintoma nagusiak honako hauek dira: hazkuntzaren murriztapena, loditasuna, adimenaren atzerapena eta sexu-organoen heldugabetasuna. Itzuliezinezko sintomak dira.
botika batzuen hartzea
hipofisiaren tumoreak (TSH hormonaren gabezia sortzen dutenak)
Iodoren gabeziakgolo endemikoa sortzen du: asaldura honen sintoma nagusia tiroide guruinaren ez ohiko hazkundea izaten da.
Zergatik handitzen da tiroide guruinak hormona tiroideorik ez dagoenean? Hipofisiak jariatzen duen hormona batek,tirotropinak (TSH), hormona tiroideoen ekoizpena bultzatzen du, tiroide guruinaren gain jarduterakoan. Hormonik ezean, hipofisiak TSH asko jariatzen du, tiroide guruina aktibatzen duena bere hipertrofia eraginez.