Animalia erdi urtarra da,Saharaz azpikoAfrikako ibai eta aintziretan bizi dena, 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute, taldean, baina ilundutakoan, belarra jatera bakarka irteten dira. Uretan ugaltzen da, baita bertan erditu ere. Ugaztun handiak dira, hankak motzekoak eta gorputzak upel forma du. Buru handia eta ahoa zabala dute. Txerriek bezala, lau behatz dituzte, baina ibiltzeko laurak erabiltzen dituzte. Urdailak hiru ganbera dituen arren, ez dira benetakohausnarkariak.
Afrika erdialdeko eskualdezingiratsuetan bizi da talde oso handietan eta, berez, denbora gehiena uretan ematen du. Eguzkitan etzanda egoteko eta erditzerako bakarrik irteten dira uretatik. Arra 4metro luze izaten da inoiz eta pisua 1.500dik 1.800kg-ra bitartekoa da arretan eta 1.300dik 1.500 kg-ra bitartekoa emeetan.
Hipopotamoa, ahoa zabalik.
Itxurari eta dituztenhanka motzei begiratuta, baldarrak eta astunak dirudite, baina eraso egiten bazaie, 40 km/h-ko abiadura har dezakete. Haien ezaugarri nagusietako bat ahoa eraso armatzat erabiltzea da, oso handia eta letagin zorrotzekin hornitua baitute. Taldekoia da. Hori dela eta, bat bakarrik ikustea oso arraroa da. Haien lorratzak oso handiak eta bidezidor modukoak dira.
Hipopotamo heldua uren azpian 3-5 minutu egon daiteke, azaleratu eta arnas hartu baino lehen.
Gaur egungo espeziak azal leunak ditu eta ez du gantz edo izerdi gurunik. Epidermisa nahiko argala denez, leku lehorretan asko deshidratatzen dira.
Sudur-zulo, begi eta belarri irtenak ditu eta ur-azalera ateratzen ditu murgilduta dagoenean; horrela, ezkutuan dela, bere ingurunea zain dezake, baita arnasa hartu ere.
Hipopotamoek antrakoteridoetatik datoz: haietatikMiozeno garaian bereizi ziren. Hipopotamoa agertu ondoren, antrakoteridoek gainbehera joan ziren eta, aldaketa klimatikoaren ondorioz, finean desagertu. Espezie ugari galdu ziren, eta egun bakarrik bi espezie daude: hipopotamo arrunta etahipopotamo nanoa.