Artikulu hau garuneko zatiari buruzkoa da; animalia gaitzat duena beste hau da: «Hippocampus»
Hipokanpoa (latinezhippocampus, hau, aldi berean,grezierazko ιππος, hippos = zaldia, eta καμπος,kampos = Kanpe itsas munstroa)gizakiaren eta besteugaztun batzuenburmuineko egiturarik garrantzitsuenetako bat da.
Lobulu tenporalekoazalekomateria gris bereko geruzei dagokienez egitura marjinal eta konplexutasun txikiagokoa da. Horregatik, alde batetiksistema linbikoaren eta bestetikarkiazalaren zati da,subikulua etahortzdun birarekin bateraeraketa hipokanpala osatuz. Gainontzeko garun azala bezala, egitura bikoiti bat da, garuneko bi hemisferioetan ispiluko irudiak diren bi erdirekin. Gizakietan zein besteprimate batzuetan, hipokanpoalobulu tenporalaren erdialde edo barnealdearen barnean dago, garun azalaren azpian. Itsas zaldi forma tipikoa da primateetan, baina beste ugaztun batzuetan forma ezberdinak ditu,bananarena esate baterako.