Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hilen Liburu Tibetarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilen Liburu Tibetarra
Jatorria
Egilea(k)Padmasambhava
Izenburuaབར་དོ་ཐོས་གྲོལ།
Ezaugarriak
Genero artistikoaterma(en)Itzuli
Argumentu nagusiabardo(en)Itzuli
Nyingmapa Padmasambhava.
Eskuizkribuko testu batzuk.

Hilen Liburu Tibetarra edoBardo thodol (tibeteraz:བར་དོ་ཐོས་གྲོལbar do thos grol; euskaraz:Erdiko garaiaren entzumenaren bidezko askapena) hiltzen ari diren pertsonentzako gida-liburu modukoa da, hiltzeko prozesua ulertzen laguntzeko eta bideratzeko. Mendebaldean, izenburu ezagunenaHilen Liburu Tibetarra da. Hildakoentzat edo hiltzekotan daudenentzako jarraibideen benetako gida da.Tibetekobudismoaren ikuspuntutik hil ondoren 49 egun daude berriro ereberraragitzea gertatu arte. Denbora tarte horretansamsara egoerara berriro ez itzultzeko eta birjaiotzea saihesteko, aldi berean argialdia lortzeko urrats batzuk eman daitezke. Bitarte garai horretan egin daitezkeen gauzak aholkatzen ditu liburu klasiko horrek.[1]

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tibeteko budismoaren arabera, liburu hori «lurraren benetako altxorra» da. TestuaPadmasambhavari,RNying-ma-paren sortzaileari egotzi zaio, VIII. mendean. Dena dela, testuaKarma Lingpak XIV. mendean aurkitu zuen,Gampodar mendian lurperatuta. Desagerpen hori ulertzeko, IX. mendean budismoak pairatu zuen jazarkundea gogoratu behar dugu. Monje asko Tibetetik kanporatuak izan ziren eta liburuaren aleak ezkutatu behar izan ziren.

Mendebaldean, lehenengo edizioa1927an ingelesez egin zen,Tibetan Book of the Dead izenburuaz, etaWalter Evans-Wentz izan zen itzultzailea.

Liburuaren egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Liburuak hiru aldi edobardo nagusi bereizten ditu:[2]

  • Chikhai bardo ("Heriotzaren uneari buruzkobardoa"): hiltzeko egoera igarokorra. Budisten ustez, hiltzea lo sakon batean erortzea bezalakoa da. Erorketa horrek hiruzpalau egun dirau. Esnatutakoan, hildakoa galduta dago. Poliki-poliki hil izanaren kontzientzia hartzen du.Bardo horretan argitasuna agertzen zaio: argi garbi batek ibilbidea jarraitzeko gonbitea egiten dio. Arima batzuekkarma okerraren ondorioz ez dute hori nabaritzen, hau da, bizirik zeudenean gaiztoak izan ziren eta, horren ondorioz, argitasuna ez da agertzen. Azken kasu horretan liburuak beldurrean ez erortzeko eta behe mailako izakien itxuran (intsektuak, landareak...) ez berraragitzeko moduak azaltzen ditu; hori lortuta, arima horrek bere karma hobetzeko aukerak izango ditu.
  • Chonyid bardo ("Errealitatea bizitzeari buruzkobardoa"): errealitatearen egoera igarokorra. Arima bere egoera berria ulertzen hasi da. Gorputz fisikoa ez duela ikustean, batzuek beste gorputz bat izateko beharra etsigarria sentitzen dute. Egoera horretan hildakoak sentsazio eta inpresio berriak ezagutzen ditu.
  • Sidpa bardo ("Birjaiotzeari buruzkobardoa"): geratzen diren egunak Samsara hasiera arte. Arimak hilda dagoelako kontzientzia du, gorputz fisikoa ez duena badaki eta, orokorrean, aurreko bizitza ahazten hasi da (ez beti). Hurrengo jaiotzarako prestatzen ari da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20190712142646/https://www.ecofuneral.es/para-reflexionar/libro/el-libro-tibetano-de-los-muertos-o-bhardo-todol
  2. https://mx.blastingnews.com/ocio-cultura/2018/04/una-guia-para-los-difuntos-el-libro-tibetano-de-los-muertos-002515765.html

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Hilen Liburu TibetarraAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hilen_Liburu_Tibetarra&oldid=10445501"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp