Hila (edohilabetea[1])egutegietan erabiltzen dendenbora unitatea da,urtea banatzen den hainbateguneko zatietako bakoitza[2].Egutegi gregorianoan, egun erabiltzen den egutegi hedatuenean, urteak 12 hil ditu, bakoitza 28-31 egunez osatua:
- urtarrila (31egun),
- otsaila (28 egun etabisurteetan, 29),
- martxoa (31 egun),
- apirila (30 egun),
- maiatza (31 egun),
- ekaina (30 egun),
- uztaila (31 egun),
- abuztua (31 egun),
- iraila (30 egun),
- urria (31 egun),
- azaroa (30 egun) eta
- abendua (31 egun).
Mesopotamian erabili zen lehen aldizIlargiaren periodo naturalen neurketan oinarrituta. Kontzeptu tradizionalak ilargia kontuan hartzen duenez, hil sinodikoak dira eta gutxi gorabehera 29,53 egun diraute. Zuretan egindako marrak aztertuta,Paleolitoan ere kontatzen zirela uste dute ikertzaileek. Hilabete sinodikoa, gaur egun, egutegi askoren oinarria da.
Hil hitzak zerikusi hertsia duilargi hitzarekin. Badirudi jatorrian ‘ilargi’ esanahia zuela; horren lekuko izan litezkeilbehera,ilgora,ilberri, etab. Ilargiaren zikloa denbora-tartearekin parekatu bide zen, denbora ilargiaren arabera zenbatzen zen antzinako garai batean[3].
Hilen izenakletra xehez idazten dira perpausaren barruan (abuztuaren 6a)[4].
Euskalkien arabera,hil etahilabete hitzen erabilera desberdina da.Sinonimo osoak dira batzuetan eta, gainera, hiztun batzuek ez dutehilabete baizik erabiltzen (Iparraldean, adibidez)[4]. Beste batzuek bereizi egiten dituzte:hil (urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza[2]) etahilabete (denbora hedaduratzat harturik, 30 eguneko-edo denbora bitartea)[1]. Adibidez:Apirilaren 14tik maiatzaren 14ra hilabeteko tartea dago.
Eukara batuan, bi erabilerak dira zuzenak, nahiz eta badirudi bi adierak desberdintzeko joera dagoela.
Honako hil motak garrantzitsuak diraastronomian etaBabiloniako ilargi-astronomian ezarri ziren lehen aldiz.
Hil sideralaIlargiaren orbita eta atzean daudenzeru-esferaren (gaur egunNazioarteko Zeru Erreferentzia Markoa) arteko erlazioarekin ezartzen da. Ilargiak berriro zeruko puntu berberera iristeko behar duen denboraren neurketa da, 27,321661 egun (hau da, 27 egun, 7 ordu, 43 min eta 11,5 segundu). Hil mota hauEkialde Hurbila,India etaTxinan erabili izan da. Bertan zerua 27 edo 28ilargi etxetan banatu zuten, bat hileko egun bakoitzerako eta bertan zegoen izar nagusia edo nagusienekin izendatzen zuten.
Ohitura da zeruko gorputzen poisizioaekinozio bernalarekiko zehaztea.Prezesioa dela eta puntu hau gutxianaka mugitzen da atzerantzekliptikan zehar. Horregatik denbora gutxiago behar du Ilargiak ekliptikako zero luzera puntura itzultzeko izar finkoen puntu batera baino: 27,321582, hau da, 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 4,7 segundu. Pixka bat laburragoa den tarte honihil tropikal deritzo.
Ilargiaren orbitaelipse bat da,zirkulu bat baino gehiago. Hala ere orbita honen orientazioa eta forma ez dira finkoak. Bereziki puntu estremoen kokapenak (perigeo etaapogeoa) zirkulu bat deskribatzen du 9 urtean behin. Ilargiari gehiago kostatzen zaio puntu berdinera ituzltzea urrundu zelako biraketa batean. Periodo luzeago honi hil anomalistiko deritzo eta 27.554551 egun irauten dit (27 egun, 13 ordu, 18 minutu eta 33,2 segundu). Periodo horrekiko aldatzen da ilargiaren diametro aparentea eta, horregatik, garrantzi berezia dueklipseen predikzioa egiterakoan (ikusSaros).
Egutegi gregorioar eta julioarreko hilabeteakerromatar egutegitik datoz. Lehenengo seien izenak euren mitologiarekin lotuta daude, eta azkenak jatorrizko ordena-zenbakiarekin (martxoan hasten zena). Hasierako egutegi erromatarra (Tito Livio Liviok etaPlutarkok bildutako tradizioaren arabera) 10 hilabetekoa zen; bainaNuma Pompilio erregeak (K.a.716 -K.a. 674?) beste bi gehitu zizkion.Julio Zesarren garaian, beste aldaketa batzuk egin ziren: urte hasieraren hila aldatu zen; aurrerantzean,urtarrila izan zen, baina ez kasu guztietan, baizik eta erromatarren garai kontsularraren hasierarako bakarrik, eta hil batek haren izeniulius hartu zuen (hainbat hizkuntzatara igaro da:July,Juli,juillet,luglio,julho,julio... euskara batuaz,uztail), aldaketaren sustatzailearen omenaldi gisa; haren oinordeko eta ondorengoZesar Augustok hurrengo hilabeteariAugustus bere izena eman zion (euskara batuaz,abuztu).
Kanariar uharteetakoaborigenen artean, batez ereTenerifekoguantxeen artean, abuztuak Beñesmer edo Beñesmenen izenean jaso zuen, hilabete horretan ospatzen baitzen uzta jaialdia[5][6].
Hona hemenegutegi gregoriotarreko hilak ordenean:
Hilen izenak, zenbait euskalkitan| euskara batua | Arratia (mendebaldekoa) | Goierri (erdialdekoa) | Sakana (nafarrera) | zuberera | Leizarraga (arkaikoa: mugatuan dago) |
|---|
| urtarril | urteile | ilbeltz | ilbeltz | urtaril | urtharrilla |
| otsail | zezeile | otsail | otsail | barantail | otsailla |
| martxo | martie | marso | marsu | ostaro | martchoa |
| apiril | aprile | april | apiribil | jorrail | aprilla |
| maiatz | maiatza | maiatz | maiatz | epail | maiatza |
| ekain | bagile | garagarril | garagarril | arramaiatz / bagil | ereyaroa |
| uztail | garagarrile | uztail | garil | üztail | uztailla |
| abuztu | agustue | aguztu | abuztu | agorril | agorrilla |
| irail | urrie | agor | urri | setemere / bürüil | buruilla |
| urri | urri bigarrena | urri | lastai | ürrieta | urria |
| azaro | semendie | azaro | azaro | gorotzil | hacilla |
| abendu | abendue / gabonile | abendua | abendu | negil | advendua |