Hidronio ioia H3O+ formula duen katioi monobalentea da, uraren protonaziotik sortzen dena. Ur puruan eta ur-disoluzio guztietan aurkitzen da[1].
Kimikarien artean hidronio terminoa oso erabilia izanik ere,IUPACek ez du onartzen eta horren ordezoxonio edohidroxonio izenak proposatzen ditu[2].
Hidronio ioia ez da libre egoten oso erreaktiboa baita eta inguruko ur-molekulek solbatatzen dituzte. Normaleanazido esaten zaio hidronio katioiak sortarazten dituen edozein konposaturi. Edozelan ere, urak bera azido moduan joka lezake eta hidronio katioiak sortu purua izanik ere. Kasu horretan ioien kontzentrazioa oso txikia da: CH+ = 10–7 M. Bi ur-molekulen erreakzioaz eratzen dira.
2 H2O ⇌ OH− + H3O+
Erreakzio horren konstantea, hots,uraren produktu ionikoa, hauxe da:Kw = 1,00 × 10−14 (25 °C-an). Bi ioiek oso bizitza laburra dute[3].
Hidronioa uretan izan daitekeen espezierik azidoena da[4]. Ondorioz, bereazidotasuna beste espezien azidotasuna neurtzeko estandarra da.Azido sendoek hidronioak bainoprotoi-emaile hobeak izan behar dute, bestela azidoaren zati handi bat ionizatu barik egongo litzatekedisoluzioan (azido ahulen kasua alegia). Disoluzio neutroetan dauden hidronioen kasuan ez bezala, disoluzio azidoetako hidronioek luze irauten dute, disolbatutako azidoaren sendotasunaren proportzioan.
Azido sendo askok posible dute bere hidronio-gatzenkristalak osatzea, nahikoa egonkorrak izan daitezkeenak. Arau moduanionizazio-konstantea 109 edo handigoak duen ezein azidok sor ditzake kristal horiek. Bestetik, konstantea 109 baino txikiago duten azidoek ezin dute eskuarki hidronio-gatz egonkorrik sortu.
Azido nitrikoaren konstantea 101,4 da etaazido perklorikoarena 1010. Lehenak ez du hidronio gatzik sorrzen eta bere ur-disoluzioak likidoak dira giro-tenperaturan. Bigarrenak, aitzitik, urarekin 1:1 proportzioan nahasten denean, erreakzionatu egiten du hidronio perklorato solidoa eratzeko (H3O+·ClO−4).
Izarrarteko ingurunean hidronio ioia ugaria damolekula-hodei sakabanatuetan[5] zein dentsoetan[6].Kometenplasmako isatsean ere aurkitu izan da[7].
- ↑«ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2021-01-08).
- ↑«Table to R-5.8.2» www.acdlabs.com (kontsulta data: 2021-01-08).
- ↑ Arama Mamoitio, Gorka; De Diego Rodriguez, Alberto; Etxeberria Loizate, Nestor; Martinez Arkarazo, Irantzu; Usobiaga Epelde, Aresatz & Zuloaga Zubieta, Olatza. (2011). Kimika analitikoa. Kimika analitikoaren oinarriak eta bereizketa kromatografikoaren oinarriak. EHU, 45-50 or. ISBN978-84-694-1283-1..
- ↑ (Ingelesez)Burgot, Jean-Louis. (1998-01-01). «New point of view on the meaning and on the values of Ka○(H3O+, H2O) and Kb○(H2O, OH–) pairs in water» Analyst 123 (2): 409–410. doi:10.1039/A705491B. ISSN1364-5528. (kontsulta data: 2021-01-08).
- ↑ (Ingelesez)Faure, Alexandre; Tennyson, Jonathan. (2003-04-01). «Rate coefficients for electron-impact rotational excitation of H3+ and H3O+» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 340 (2): 468–472. doi:10.1046/j.1365-8711.2003.06306.x. ISSN0035-8711. (kontsulta data: 2021-01-08).
- ↑ (Ingelesez)Hollis, J. M.; Churchwell, E. B.; Herbst, E.; De Lucia, F. C.. (1986-08). «An interstellar line coincident with the P(2,l)transition of hydronium (H 3 O + )» Nature 322 (6079): 524–526. doi:10.1038/322524a0. ISSN1476-4687. (kontsulta data: 2021-01-08).
- ↑ (Ingelesez)Rauer, H.. (1997-09-01). «Ion composition and solar wind interaction: Observations of comet C/1995 O1 (Hale-Bopp)» Earth, Moon, and Planets 79 (1): 161–178. doi:10.1023/A:1006285300913. ISSN1573-0794. (kontsulta data: 2021-01-08).