Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Heterodoxia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Heterodoxia, (grezieratik: ἕτερος, heteros, "bestea")dogma edoerlijio batekin ez egotearen jokabidea da. Heterodoxia baita taldearen gehiengoak duen iritziarekin edo dotrinarekin bat ez datorrena da ere. Dogma edostatu quoortodoxia izango litzateke. Hetedoxoa gehiengoaren aurreanheretiko, harrigarri bezala agertzen da eta, sarritan, baztertua izaten da.

Jatorria erlijioan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kontzeptu honek erlijiomonoteistetan hartzen du indarra baina beste erlijioetan ere ematen da, esaterakohinduismoan.

Heterodoxia izendatzeko badira beste terminoak.Heresia erlijioaren inguruan soilik ematen da.Disidentzia, bestetik, politika eta gizarte arloan erabiltzen da.

Heterodoxia politikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erlijiotik beste arloetaran igaro dira kontzeptuok. Politikan, adibidez, heterodoxiaideologia nagusiarekin bat ez datozenak izendatzeko erabiltzen da;trotskismoamarxista ortodoxoentzat hetedodoxoa da.

Heterodoxia zientzian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzeko egoera zientzia munduan azter dezakegu. Adibidez, teoria nagusiekin bat ez datozenak heterodoxoak dira. Dena den, ez dira sailkapen finkoak eta denborarekin alda ditzakete: garai batean heterodoxoa zena gaur ortodoxoa izan daiteke eta alderantziz. Garai batean, adibidez, arraza guztiak berdinak ez zirela pentsatzen zen eta aurkako iritzia zutenak heterodoxoak ziren. gaur egun, aldiz, azken horiek dira ortodoxoak.

Bazterketa motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gizarteintoleranteetan kontzientzia askatasun gutxiago dago eta ohikoa da jarrera heterodoxoak zigortuak edota baztertuak izatea.Zygmunt Bauman soziologo eta filosofoaren arabera hauek dira horretarako erabiltzen diren estrategiak:

  • Estrategia emika: bestearengandik banantzea, gizartetik kanporatzea.
  • Estrategia fagika: asimilatzea bestearen ezaugarriak ezabatuz.
  • Ikusezintasunaren estrategia: bestea ez dago, ez da esistitzen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Heterodoxia&oldid=8782723"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp