Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hessen

Koordenatuak:50°36′29″N9°01′42″E / 50.60803°N 9.02847°E /50.60803; 9.02847
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hessen
Hessengo bandera
Bandera
Hessengo armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaWiesbaden
Land buruaVolker Bouffier (CDU)
ISO kodeaDE-HE
BozakBundesraten5 (69tik)
Geografia
Koordenatuak50°36′29″N9°01′42″E / 50.60803°N 9.02847°E /50.60803; 9.02847
Azalera21.115 km²
Demografia
Biztanleria6.045.425, 6.064.953, 6.037.046, 5.507.777, 5.971.816, 6.097.765, 6.265.809, 6.207.278 biztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
https://hessen.de/

Hessen[1]Alemaniako erdialdekoland edo estatu federatu bat da. AntzinakoPrusiaren mendeko Hesse eta Hesse-Nassau lurraldeen bat egitetik sortu zen, 1945ean.Wiesbaden du hiriburu (275.000 biztanle). Hala ere,Frankfurt (667.000 biztanle) da estatuko hiri nagusia. 21.100 km2 ditu, eta2010ean 6.067.021 biztanle zituen (287 biz./kmkm2).

Hessengo mapa geografikoa.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hertziniar Alemaniaren erdialdean dago. Zuhaitzez horniturikoharearrizko goi-ordokietan zenbaitsumendigune gorago daude (Rhon, Vogelsberg, Meissner).Taunus eskistozko mendiak dituFrankfurteko iparraldean, etaOdenwald mendiak hegoaldean.

Ibaiak:Rhin eta haren adarrak (Main etaLahn),Weser,Werra etaFulda.Basoek lurraldearen % 40 hartzen dute, etanekazaritzak ez du inoiz pisu handirik izan, lurraren pobrezia dela eta. Hesseko iraganbidean eta Rhin eta Maingo ibarretan soilik ateratzen zaio etekin onikfruituen eta berezikimahatsaren ekoizpenari.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XII. mendeanTuringiarekin bat egin zuen.Filipe I.a Bihoztuna hil zenean (1567), lau estatutan zatitu zen, eta haren semeen artean banatu ziren: Hessen-Kassel, Hessen-Darmstadt, Hessen-Rheinfels eta Hessen-Marburg. Azken biok aurreko bien mende geratu ziren XVII. mendean. Hessen-KasselPrusiak beretu zuen 1866an; Hessen-Darmstadt, berriz,Iparraldeko Alemaniako Konfederaziora bildu zen.

Bigarren Mundu Gerra amaiturik, Hessen etaRenania-Palatinatua estatu federatuen artean zatitu zen lurraldea.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Energia baliabideak aski urriak dira: Taunuskoburdina, Fuldakopotasa, Frankfurt eta Kassel ingurukolignitoak. Rhin-Main ardatzean,WiesbadendikFrankfurta etaDarmstadt etaKassel inguruan dira industriagune nagusiak. Fabrikazio mekanikoa eta elektrikoa, eta elektronika dira jarduerarik behinenak, kimikarekin eta ohialgintzarekin batera.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2009ko urtarrilaren 18an egin ziren Hessengo parlamenturako hauteskundeak etaAlemaniako Batasun Demokrata Kristauak irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:

AlderdiaBotoen ehunekoakDiputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)% 37'246
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)% 23'729
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)% 16'220
90 Aliantza/Berdeak% 13'717
Ezkerra (Die Linke)% 5'46
Gainontzeko alderdiak% 3'80

Pertsona ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hessen&oldid=7206282"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp