Illinoisko Teknologia Institutuko irakasle izan zen 1942-1949 bitartean, administrazio etapsikologiako irakaslea 1949-1965 bitartean Carnegie-Mellonen, etainformatika eta psikologiakoa 1965az gero.
Psikologiaren,ekonomiaren eta konputagailuen alorrean egindako lanengatik da batez ere ezaguna. Besteak beste, antolamendu konplexuetan erabakiak hartzeko mekanismoak ikertu ditu, eta ondorio hau atera du: negozioetan diharduten adituek, denbora eta informazio mugatua dutenez, emaitza onargarriak baizik ez dituzte bilatzen eta ez emaitzarik onenak, ordu arte uste bezala.
1978anEkonomiako Nobel saria eman zioten, ekonomian erabakiak hartzeko prozesuen inguruan egindako ekarpenengatik.
Bere idazlanen artean azpimarratzekoak diraThe Sciences of the Artificial (1969,Artifizialaren zientziak),Human Problem Solving (1972,Gizakia eta arazoen konponbidea) etaModels of Discovery (1977,Aurkikuntza ereduak).