Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; hura osagaitzat duen Europako eta Antilletako estatu burujabea gaitzat duena beste hau da: «Herbehereetako Erresuma»
Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. BatzuetanHolanda izenez ageri dira, baina Holanda berez bi probintziaren izena besterik ez da, eta ez Herbehere osoena.
Estatuaren berezitasun nagusiakHerbehereak izenak berak ematen du,Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdiak metro bateko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua da eta toki batzuetan itsas mailatik behera dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailatik gora daudenak.Dike, babes-duna eta ur-drainatze konplexuek,Erdi Aroan hasitakoak,uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera % 20 handitzea ahalbidetzen.
Hiru ibaik bi zati nagusitan banatzen dute estatua:Rhin,Waal etaMeuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai horiendelta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada,nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalbinistak iparraldean etakatolikoak hegoaldean).
Herbehereetako klima epel samarra da urte osoan zehar (17 °C uztailean, 2 °C urtarrilean), itsasoaren eragina dela medio. Euria maiz eta ugari izaten da, abuztuan eta udazkenean batez ere (790 mm). Haize boladak indar handikoak dira, ez baitago batere oztoporik. Hori dela eta,haize-errotak erabili izan dira haizearen indarrari etekina ateratzeko. Landareei dagokienez, dunetako loreak, pinudiak eta hariztiak nagusi dira Herbehereetan. Animalia-kopurua asko urritu da, gizakiak hartu baitu, bizitzeko, ia lurralde osoa.Wadden itsasoan etaFrisiako uharteetan hegazti-mota ugari bizi dira, baina ibaietako karramarroa, aintziretako dortoka eta belatza, esate baterako, desagertu egin dira haien ingurugiroa suntsitu edo eraldatu egin delako.
Herbehereetako haize-norabide nagusia hego-mendebaldekoa da. Honekklima ozeaniko epela sortzen du, uda fresko, negu epel eta prezipitazio asko dituena. Klima hau kostaldekoa da batez ere, herrialdearen hego-ekialdean zertxobait gogorragoa da eta.
Hona hemen herrialdearen erdialdean dagoenDe Bilteko estazioko datuak 1981 eta 2010 artean:
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia-izenarekin. Euretariko bakoitzean gobernadore bat dago,Commissaris van de Koningin (Erreginaren Mandataria),Limburg probintzian ezik, nonGouverneur izena ematen zaion.
Estatua ur-barrutietan ere banatua dago, ur-batzorde baten agindupean (waterschap edohoogheemraadschap).2005ekourtarrilaren 1ean 27 ziren eta bakoitzak ura kudeatzeko eskuduntza du. Ur-batzorde hauen eraketa estatuaren sorrera baino lehenagokoa da,1196 urtean agertu baitziren lehen aldiz. Berez, Herbehereetako ur-batzordeak oraindik dabiltzan munduko erakunde demokratiko zaharrenetakoak dira.
Estatuburuamonarka bat da; gaur egun,Beatriz erregina. Konstituzionalki monarkak hainbat botere ditu, baina berez funtzio zeremonialak betetzen ditu. Monarkak kabinete berriaren eraketan eragin dezake, eta alderdi politikoen arteko epaile moduan joka. Praktikan, botere betearazlea Kabinetearen esku geratzen da. Dagoen sistema alderdianiztuna dela eta,XIX. mendetik inoiz ez da egon alderdirik gehiengo osoa lortu duenik, eta horregatik, Kabineteak sortu behar dira. Horretan hogeita hamar ministro inguru daude, horietatik batetik hirura ez dute ministerio zehatzik eta beste hainbeste estatu-idazkari. Gobernuaren buruaHerbehereetako Lehen Ministroa da, normalean koalizioan dauden alderdirik handienaren burua dena.
Kabinetearen arduren artean bi ganbarako parlamentua dago,botere legegilea duena. Bigarren Ganberako (Behe Ganbera), hauteskunde zuzenetan hautatzen dira, normalean lau urtetik behin egiten direnak. Biltzar Probintzialak ere lau urtetik behin egiten dira. Biltzar Probintzialetako kideek 75 ordezkari hautatzen dituzte Lehen Ganberan (Goi Ganbera), botere legegilea duena, baina ez horiek proposatzeko edo aldatzeko, bakarrik atzera emateko.
1994ko hauteskundetan CDAk bere boterea galdu zuen eta VVD, D66 eta PvdAk osatutako kabinetea sortu zen.2002an honek gehiengoa lortu zuen,Pim Fortuynek osatutako LPF alderdiak (Fortuyn bera astebete lehenago erail zuten) igoera nabarmena izan baitzuen. CDA, VVD eta LPFk kabinetea osatu zuten, baina2003an LPFk aulki asko galdu ziten eta beraz kabinetea CDA, VVD eta D66 alderdiek osatu zuten.
Herbehereek munduko biztanleria dentsitate maila altuenetako bat dute.2021eko apirilean, estimazioen arabera, biztanleria 17.488.669koa zen.[7] Populazioaren gehiengoa frankoen,frisiarren eta saxoien ondorengoak dira.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik, gobernuak emigrazioa bultzatu zuen, lurraldea gainpopulatua zegoela eta. Horrela, ia 500.000 biztanlekherrialdea utzi zuen. Hala ere, immigrazioa emigrazioa baino handiagoa izan da, eta hainbat lurraldetatik immigranteak heldu dira Herbehereetara (tartean Herbehereen koloniak izandakoak –Holandarren Antillak edoSurinam–, baina baita beste herri batzuetakoak ere,Turkia etaMaroko esaterako).
Herrialdea oso populatua dago, nahiz eta hiriak txikiak izan Europako edo munduko beste herrialde batzuekin alderatuta. Ez dira oso handiak, baina batez besteko urbanizazio maila oso altua da. Hiriburua eta hiririk handienaAmsterdam da, nahiz eta gobernuaren egoitzanHagan dagoen. Hiriburua, orokorrean, gobernuaren egoitza dagoen hiria bezala definituta dagoen bitartean, kasu horretan, inork ez luke Haga hiriburu bezala inoiz deituko, "Munduko legearen hiriburu" bezala ezagutzen den arren.[8]
Randstad (rand "ertza" da, etastad, "hiria") Herbehereetako konurbaziorik handienak jasotzen duen izena da, aldi berean Europako handienetako bat.[9] Izen bereko eskualde metropolitarra (6,5 milioi biztanle inguru ditu; Herbehereetako populazioaren % 40) eta eskualdea (elkarte sozio-ekonomiko bat) bereizi behar dira.[10] Bi entitate horiekHego Holanda,Ipar Holanda,Utrecht etaFlevoland probintzietan zehar hedatzen dira.
Lurraldea oso mugatua izanik ere, ekonomia indartsua garatu dute nederlandarrek, garraioan, finantza zerbitzuetan eta industrian oinarritua, emaitza bikainak ematen dituena.Euroguneko seigarren ekonomiarik garrantzitsuena da[11].
Nekazaritzak oraindik ere garrantzi handia du, baino biztanleria langilearen % 2ri baino ez dio ematen lana[11]. Oso intentsiboa da, eta barazki langintzarekin lotu du behi eta zerri hazkundea. Laborantza gaien munduko hirugarren esportatzailea dira Herbehereak, eta aurreneko lekuan dagogazta,lekadun eta loreen esportazioan.Gas naturala da lurpeko baliabide nagusia (bosgarrena 1996an).Groningeneko hobi zabalak, iparraldean, oraindik gasaren bi heren ematen ditu, baina ekoizpena agortzen ari da. Aldi berean, ordea, indartzen ari diraIpar Itsasoko gas hobiak. Gas hori, nazioko esportazioen % 10 edo dena, inguruko europar herrialdeetan banatzen da.
Herbehereek oso tradizio zaharra dute negozioetan, eta orobat da han antzinakoa merkataritzako kapitalismo dinamikoa. Bertakoak diraShell,Unilever,Heineken etaPhilips bezalakomultinazional handiak. Usadio horietan oinarriturik, industria ahaltsua garatu da. Industria horretan usadiozko espezialitateak (diamante langintza adibidez) eta ekoizpen sorta oso zabala elkartzen dira, esportazio guztien % 50 ziurtatzen dutenak. Hirugarren sektoreakBPGren % 73,2 hartzen zuen 2012an[11], eta nazioarteko merkatari eta finantza bulego asko sortu ditu atzerrian. Hala, asko dira holandarholdingak, trataera fiskal abantailatsu batek erakarriak.Rotterdamen dago Europako lehen portua, garraio sare bikain batez osatua, eta hantxe dago halaberpetrolioaren negozioaren nazioarteko gune nagusietako bat.
26 urteko hazkunde ekonomikoaren ondoren,2009an ekonomia % 3,9 uzkurtu zen,Atzeraldi Handia zela eta. Izan ere, Herbehereetako banku batzuekEstatu Batuetakosubprime maileguen krisia pairatu zuten. 2008an gobernuak bi banku nazionalizatu behar izan zituen, eta beste finantza erakunde batzuei milaka milioi euro injektatu zizkien, hondatze handiagoa gerta ez zedin. Horrez gainera, gobernuak ekonomia suspertzeko planak abiarazi zituen. Horren guztiaren ondorioz,2010ean defizita BPGren % 5,3 izan zen (2008an % 0,7ko superabita izan zuten).2011n kontsolidazio fiskala lortzeko neurriak hartzen hasi ziren[11].
Garai gotiko eta errenazentistan, Herbehereak garapen artistiko nabarmena izaten hasi ziren, batez ere pinturan. Maila intelektualean,Erasmo Rotterdamgoa, Herbehereetan jaioa, eragin handia izan zuen bere herrialdeko eta Europako kultura-bizitzan XVI. mendean. Ondoren, eta haren omenez, 1958az geroztik,Erasmo saria eman dutehumanitate,gizarte-zientzia etaarteen arloan.
Herbehereetako margolaritza barrokoa burgesa da, eta paisaia, erretratu eta eguneroko bizitzako gaiak menderatzen ditu, horren adibide nabarmenenaRembrandt da. XVII. mendeko «Herbehereetako Urrezko Aro» horretanJohannes Vermeer,Frans Hals eta lehenagoHieronymus Bosch ere nabarmendu ziren. Azken mendeetan, pintore bikainak ekoitzi ditu herrialdeak, hala nolaVincent van Gogh etaPiet Mondrian.
Mondrianen abstrakzioa erretikulukubistatik abiatuta egin zen. Erretikulu horietatik pixkanaka kolore puruko planoak gordetzen dituzten marra horizontal eta bertikaletara murriztu zen. Gerra arteko aldian,Theo van Doesburgek,neoplastizismoaren aldezle nagusietako bat izan ondoren, arte abstraktua nabarmen berritu zuen, arte-sorkuntzak arau kontrolagarri eta logikoen mende egon behar zuela eta.
Erwtensoep (ilar zopa) prestatzen, herrialdeko plater nazionala.
Sukaldaritzaren ezaugarri nagusiaogia etapatata asko kontsumitzea da. Oso ezaguna dagurinez bustitako tostada biribil bat:muschuita, gosari bezala jan ohi dena, zapore ezberdinekin eta ospakizun ezberdinetan erabiltzen dena. Plater nazional bat ere ospetsua da,erwtensoep delakoa, oinarrian,ilar zopa bat dena.
Gaztak ezagunak dira, horien arteanGouda,Edam etaLeyden. Ekialdeko hiri askok beren gaztak dituzte, eta horietako batzuk zaporeagatik eta kanpoko itxuragatik bakarrik bereiz daitezke. Baina Europako herrialde guztietan bezala, eskualdeen arteko aldeak nabarmenak dira eta eskualde bakoitzak bere plater tipikoak ditu. Iparralde protestanteak bizitza ikusteko beste modu bat du hegoalde katolikoak baino, eta hori beren eragin gastronomikoetan ere islatzen da. Azpimarratzekoa da, halaber,sardinzar ogitartekoa (haring broodje). Bere gozokirik preziatuenastroopwafels izeneko siropez betetakogailetak dira.
Herrialdeko biztanle gehieneknederlanderaz hitz egiten dute, hori baita hizkuntza ofiziala (Belgikan etaSurinamen ere bai), baina probintzietako hizkuntzak eta eskualdeetako dialektoak ere daude.FrisieraFrisia probintziako hizkuntza koofiziala da, eta 453 000 pertsonak hitz egiten dute.[12]
Hegoafrikan herbeheretar kolonoen ondorengoekafrikaans hitz egiten dute, nederlanderaren aldaera bat.
Herberehetarrek beste hizkuntza batzuk jakitea ohikoa da: herritarren % 70ekingelesaren ezagutza handia du, % 55en eta % 59ren arteanalemanez daki eta % 19 inguruk, frantsesez.[14]
Erlijioak Herbehereetan (2015)[15][16]Erlijio eza (ez sinesdun) (Ateo) (Agnostiko) %50.1 (50.1%)Eliza Katolikoa %23.7 (23.7%)Protestantismo %15.5 (15.5%) Beste kristauak %4.6 (4.6%)Islam %4.9 (4.9%) Beste %1.1 (1.1%)
XVI. mendeko erreformaren ondoren, herrialdea bi zatitan banatu zen:katolikoa etaprotestantea. Banaketa hori, gutxi gorabehera, hego-mendebalde katolikotik ipar-ekialde protestantera doa. Azken horretan hainbat adar daude,Eliza berritua (kalbinistak) etaluteranoak kasu.[17]
2005ean, biztanleen % 43,6kristaua zen (% 27, kristau katolikoa; eta % 16,6, protestantea); % 5,musulmana; % 5,judua; eta % 48 ez zen inongo erlijioren kide.[18][19]
2005ekoEurobarometroaren inkestaren arabera, herritarren % 34k "Jainko bat dagoela uste dut" erantzun zuen; % 37k, berriz, "Izpiritu edo bizi-indar moduko bat dagoela uste dut" eta % 27k "ez dut uste inolako izpiritu, jainko, bizitza edo indarrik dagoenik". Horrez gain, populazioaren % 41ek onartzen zuen bizitzaren esanahian pentsatzen duela; aldiz, inoiz horretan inoiz pentsatzen ez zutenak % 6 izan ziren.[20]
Hezkuntza ikastetxeetan eta horien barruko adin-taldeetan banatuta dago, eta horietako batzuek hezkuntza-maila desberdinak dituzte. Ikastetxeak publikoetan edo berezi erlijiosoetan banatzen dira.PISA txostenaEkonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak koordinatzen du, eta 2008an Herbehereak munduko hezkuntzaren bederatzigarren lekuan jarri zuen, erakundearen batezbestekoan hazkunde nabaria lortuta.
Oinarrizko hezkuntza lau urtetik hamabi urtera bitartekoa da. Bost urtetik aurrera, nahitaezkoa da. Hamabi urtetik aurrera, maila ertaineko prestakuntza-hezkuntza (lau urtekoa), hezkuntza orokor jarraitua (bost urtekoa) edo prestatzeko hezkuntza zientifikoa (sei urtekoa) egin daitezke. Ikasketa horiek amaitutakoan, hirugarren mailako hezkuntza egin daiteke, unibertsitateak barne. Ikasketak amaitzean, maisutza bat egin daiteke, batez beste 22 urterekin amaitzen dena, ondoren lanean hasteko. Unibertsitate guztiek, Nyenrodek izan ezik, estatuaren finantziazioa jasotzen dute.Amsterdam,Delft,Leiden etaUtrechteko unibertsitateak munduko 100 onenen artean daude urtero.[21][22]