Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Herbeherea Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbeherea Berria
Nieuw Nederland
1614 – 1667
1673 – 1674
Herbeherea Berriko bandera

Herbeherea Berriko armarria

Geografia
HiriburuaAmsterdam Berria
Kultura
Hizkuntza(k)Nederlandera[1][2]
ErlijioaHerbehereetako Eliza Erreformatua
Historia
Sorrera1614
Desegitea1667-1674
Aurrekoa
Lenapehoking
Ondorengoak
New Yorkeko probintzia
New Jerseyko probintzia
Pennsylvaniako probintzia
Delaware kolonia
Connecticut kolonia
Rhode Island eta Providence Plantations kolonia

Herbeherea Berria (nederlanderaz:Nieuw Nederland;latinez:Nova Belgica edoNovum Belgium)XVII. mendekoZazpi Herbehere Batuen Errepublikarenkolonia bat izan zen,Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean. Aldarrikatutako lurraldeakDelmarva penintsulatikCod lurmuturraren hego-mendebalderaino hedatzen ziren, baina koloniak egon ziren eremua murritzagoa zen, gaur egungoNew York,New Jersey,Delaware etaConnecticut estatuen parteekin, bi herri txikirekinPennsylvanian etaRhode Islanden.

KoloniaMendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainiak sortu zuen1621ean,Ipar Amerikakoko larru merkataritza kapitalizatzeko asmoarekin. Kolonizazioa gelditu zuen konpariniaren kudeaketa txarragatik etaamerindiarrekin izandako gatazken ondorioz.Suedia Berria,Suediako Hegoaldeko Konpainiaren kolonia, hegoaldetik hedatu zen, eta ekialdeko muga ere berriro marraztu behar izan zenIngalaterra Berriko Konfederazioaren hazkuntzaren ondorioz.

Koloniak hazkuntza handia izan zuen1650ko hamarkadan, etaOzeano Atlantikoaren iparraldean merkataritza portu garrantzitsuenen artean ezarri zen. HerbehereekManhattangoFort Amsterdam 1664an errenditu zuten,Bigarren anglo-herbehereetar gerraren baitan.1673an berriro konkistatu zuten, bainaWestminsterreko ituna (1674)ren ondorioz itzuli behar izan zuten. Itun horrekHirugarren Anglo-herbehereetar gerrarekin amaitu zuen.

Herbeherea Berriko biztanleak europar kolonoak ziren, amerindiarrekin etaAfrikatik inportatutakoesklaboekin batera. Amerindiarrak kontuan hartu gabe, koloniaren populazioa 1.500 eta 2.000 artekoa zen 1650ean, eta 8.000 eta 9.000 artean Ingalaterraren esku geratu zenean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «New Netherland Dutch» exhibitions.nysm.nysed.gov (kontsulta data: 2022-05-06).
  2. (Ingelesez)Shorto, Russell. (2003-11-27). «Opinion | The Un-Pilgrims» The New York Times ISSN0362-4331. (kontsulta data: 2022-05-06).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Herbeherea_Berria&oldid=8929431"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp