| Henrike II.a Nafarroakoa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1517kootsailaren 12a -1555ekomaiatzaren 25a ←Katalina I.a Nafarroakoa -Joana III.a Nafarroakoa →
1517kootsailaren 12a -1555ekomaiatzaren 25a ←Katalina I.a Nafarroakoa -Joana III.a Nafarroakoa →
1517kootsailaren 12a -1555ekomaiatzaren 25a ←Katalina I.a Nafarroakoa -Joana III.a Nafarroakoa → | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Zangoza, 1503koapirilaren 18a(egutegi gregorianoa) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Hagetmau, 1555ekomaiatzaren 25a (52 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||||||
| Familia | |||||||
| Aita | Joanes III.a Nafarroakoa | ||||||
| Ama | Katalina I.a Nafarroakoa | ||||||
| Ezkontidea(k) | Margarita Angulemakoa (1527kourtarrilaren 24a - | ||||||
| Seme-alabak | |||||||
| Haurrideak | |||||||
| Leinua | Albreteko leinua | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | okzitaniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | erregea etaagintaria | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
Henrike II.a Albretekoa[1] (Sebastiandarren jauregia,Zangoza,1503koapirilaren 18a -Hagetmau,1555ekomaiatzaren 25a) 1517-1555 bitarteanNafarroako erregea izan zen. Horrezaz gain,Andorrako printzekidea,Foix, Périgord,Albret eta Bigorrako kondea, etaBearno,Tursan,Gabardan,Tartas etaLimogesko bizkondea ere izan zen[2][3].
Henrike II.aZangozako Sebastianes izeneko etxean jaio zen1503koapirilean. GurasoakKatalina I.a,Nafarroako erregina, etaJoanes Albretekoa zituen[4]. Haren anaia zaharrenak hil berriak zirenez gero, berehalaVianako Printze izendatu zuten. Nafarroan bertan hezia izan zen, eta gurasoen agindupeko Bortuz iparraldeko lurraldeetara joaten zen. Horrela gertatu zen1504-1505eko neguan,1509ko hasieran eta1510-1511n.
1512kouztaileanGaztela etaAragoikoFernando II.a erregearen tropak Nafarroan bortxaz sartu etaerresumaz jabetu ziren. Henrikek, gurasoekin batera, Iruñea utzi etaBearnora (BearnokoSalbaterra,Ortheze etaPaue) alde egin zuen babes bila. Aitak eta biek Frantziako gortera jo zuten 1515ean. Bertan ezagutu zuen Henrikek1527an emaztetzat hartuko zuenMargarita Angulemakoa, frantses idazle ospetsua (Heptamerona liburuaren egilea), etaFrantzisko I.a Frantziako erregearen arreba zena.
1517. urtean hil zen Katalina Nafarroakoa, eta Henrikek Nafarroako erregetzaz gainera,Bearno,Foix,Bigorra,Ribagorza,Armañac,Perigord,Tursan,Gabardan,Tartas etaLimogesko lurraldeen jaurgoa eskuratu zuen. Gazte-gaztea zenez orduan, dena den, urte batzuez (1518-1530 bitartean)Ana Nafarroakoa arreba nagusiak erregeorde egin zuen.[erreferentzia behar] Henrike II.a Nafarroa,Gaskonia eta ipar-erdialdeko Pirinioetako errege eta jaun nagusia zen, beraz. Xede bakarra izan zuen, ordea, erregetza hartu zuenetik: Fernando Katolikoak konkistaturiko Nafarroa berreskuratzea.
1521ekoudaberrian,Gaztelako barne arazoak aprobetxatuz, nafarrek, gaskoiek eta frantsesek osaturiko armadakDonibane Garazin sartu eta Nafarroa berreskuratzeari ekin zion. Nafar gehienak Henrike II.aren armadaren alde jarri ziren, baita 1512an Gaztelaren zerbitzuan jardun zuen beaumondar asko ere.Maiatzaren 19anIruñea hartu ondoren,Lizarra,Tafalla eta Nafarroa ia osorik gelditu zen nafarren esku.
Alabaina,Araba,Gipuzkoa,Bizkaia etaErrioxan antolatu ziren armadek berebiziko laguntza eskaini zioten espainiar erregeari eta nafarrek 1521ekoekainaren 30anNoaingo gudua galdu zuten. Gudu horretan Henrike II.aren gudarosteak 5.000 gizon baino gehiago galdu zituen, eta Gaztelak, berriz ere, Nafarroa bereganatu ahal izan zuen[5].
Henrikek tropa gehiago borrokara bidali zituen arren,Baztan ibarra kontrolatzeaAmaiurko gaztelua hartuz (1521ekoiraila) etaHondarribia hartzea (1521ekourriaren 18an) izan ziren arrakasta bakarrak.1522koekainaren 30ekoSan Martzialeko porrotarekin Gipuzkoako askapen inbasioa bertan behera gelditu zen. Urte berekouztailean, Leringo kondea buru zuten gaztelarrekAmaiurko gaztelua hartu zuten, eta 1523kourriaren 9an,Karlos Habsburgokoa, espainiar erregea Iruñean sartu zen garaile[6].
1523koudazkenean, Espainiako tropen buruan zen Philibert de Chalon Orangeko printzeak kanpaina bortitza bideratu zuenLapurdin, Nafarroa Beherean eta Bearnon, baina porrot egin zuen bere helburuetan.1524kootsailean,Hondarribiko gazteluan setiaturik zeuden nafar legitimistekkapitulatu zuten[6].
Nafarroako gerrak irtenbiderik ez zuela ikusirik, HenrikeFrantzisko I.a Frantziakoaren gudarostearekin elkartu zen gudaItaliar penintsulara eramateko.1524kourrianAlpeak zeharkatu eta, ondotik,Milanerria berenganatzea lortu zuten. Baina1525ekootsailaren 24an,Paviako guduan, Frantziako gudarostea suntsitua izan zen eta bi erregeak, Henrike II.a eta Frantzisko I.a, preso hartu zituzten[6]. Henrikek ihes egin ahal izan zuen urte bereko abenduan. Gauez, bere logelako sabaian egindako zulo batetik irten eta erositako guardia batek utzitako eskailera baten bidez kanpoan zain zituen bere gizonekin elkartzea lortu zuen.[7]
1527an, Frantzisko I.a Frantziakoaren arrebaMargaritarekin ezkondu zen[8].1528an jaio zenJoana, alaba eta oinordekoa.
1528ko udan,Napoliko setioan, Nafarroako osteak borrokatu ziren Espainiaren aurka, Henrikeren anaiaKarlosen buruzagitzapean (Karlos bera eta Joanes,Agaramontarren jauna, han hil ziren)[9]. Azkenik,1529koCambraiko bakearekin guda garaia amaitu zen Henrikerentzat.

1529tik aurrera Henrike, Nafarroa Garaia berreskuratzeko itxaropenik gabe, Auñamendiz haraindiko lurraldeak antolatzen saiatu zen.1530. urtean, arrazoi politikoak eta estrategikoak bultzatuta,Nafarroa Beherea alde batera uztea erabaki zuenKarlos Habsburgokoak. Bertan kokatu zituen Henrikek handik aurreraDonibane-Garazin,Donapaleun etaBastidan bilduko ziren Nafarroako Estatu Nagusiak.
Bere egoitza nagusiaPauen ezarri zuen,gaztelu eder bat eraikiz. Bestalde, 1538-1546 bitartean Europako gotorleku modernoetariko bat eraikiarazi zuenNabarrengose hirian, suzko armei aurre egiteko prestatua. Fabricio Siciliano arkitektoa arduratu zen proiektuaz[10].
1537an Nafarroa Garaia ezkontza politikaren bidez berreskuratzeko saiakera abiarazi zuen; izan ere, zenbait bitartekariren laguntzaz, haren alabaJoana EspainiakoKarlos I.ren semeFiliperekin, gerora Felipe II.a izango zenarekin, ezkontzen saiatu zen. Arazo bat zegoen, ordea, eta berau Albret etxearen propietateak ziren. Nafarroko erregeek hainbat lurralde kontrolatzen zituzten Frantziako iparraldetik hegoaldera, eta hauek Espainiaren eskutan amaituko zuten ezkontza hura gauzatuz gero. Hori zela eta, Frantziako erregea ez zen ados. Ondorioz, Joana1548kourriaren 20anBorboikoAntoniorekin ezkondu zen, nahiz eta Filipe espainiarrarekin elkartzeko saiakerek ez zuten etenik izan[11][12].1553koabenduaren 13an, erregearen bilobaHenrike jaio zen Pauen. Nafarroako Erresumako usadioari jarraikiz,Vianako printze izendatu zuten[13].
Henrike II.a, Nafarroako zangozar erregea,Hagetmau (Landak) herrian hil zen,1555ekomaiatzaren 25ean. Testamentuan agindua utzi zuen bezala,Leskarreko katedralean lurperatu zuten[14].
| Aitona Albreteko jauna | Amona Châtillongoa | Aitona Bianako printzea | Amona Frantziakoa |
| Aita Nafarroako errege | Ama Nafarroako erregina | ||
Nafarroako errege | |||

1527kourtarrilaren 24an,Frantzisko I.a Frantziakoaren arrebaMargaritarekin ezkondu zenSaint-Germain-en-Layen.1549an alargundu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:
| Aurrekoa: | Henrike II.a Nafarroako errege (1517-1555) | Ondorengoa: |
| Aurrekoa: | Henrike I.a Foix-ko konde Bearnoko kondeorde (1517-1555) | Ondorengoa: |
| Aurrekoa: | Henrike I.a Albreteko jauna (1522-1555) | Ondorengoa: |