Herrialdeko hiririk populatuena da, eta 562.570 biztanle dauzka (3049.7 biz./km²). Metropolitar guneak ere barne hartzen dituEspoo,Vantaa etaKauniainen udalerriak, guztira ia milioi bat biztanle jasoz (2006).
Teoria batek dio Hälsingland herriko suediarrak iritsi zirela bertara eta hortik datorrela izena, baina gaur egun zalantza ugari sortzen ditu. Suedierazkohelsing hitzak (gaur egunhals) "ibia" (ibaiaren pasabide naturala) esan nahi zuen, hortik etorriko zen Helsinki izena. SuedierazkoHelsing Fors-enfors hitza ur-lasterra da.
1819tik aurrera Helsinki izena agertzen da finlandierazko agiri guztietan.
Finlandiako golkoaren iparraldeko ertzean kokaturik dago Helsinki. Hiriaren muinaVironniemi penintsularen muturrean kokaturik dago eta penintsula hau 315 uhartek inguratzen dute. Uharte handienak Seurasaari, Vallisaari, Lauttasaari eta Korkeasaari dira. Aipagarriak diraSuomenlinna (Sveaborg/Suomenlinna gotorlekua dagoen uhartedia), Santahamina uharte militarra eta aisialdirako erabiltzen denPihlajasaari.
Itsaso Baltikoaren kostaldean dago kokatuta eta harreman estu historikoak ditu bereziki inguruko hiru hiri hauekin:Stockholm (Suedia), 400 kilometrotara dagoena mendebalderantz;San Petersburgo (Errusia) 300 kilometrotara dagoena ekialderantz etaTallinn (Estonia) 80 kilometrotara dagoena hegoalderantz.
HiriaGustavo I.a Suediakoak sortu zuen 1550 urteanFinlandiako golkoaren beste aldean zegoenRevalHansa hiriari (gaur egunTallinn) aurre egiteko helburuarekin. Pobreziaren, gerren eta izurriteen eraginez ordea herri txikia izaten jarraitu zuen. 1710ekoizurri bubonikoak esate baterako helsinkitar gehienak hil zituen[3].
XVIII. mendean Suediarren eta Errusiarren eskutan egon zen txandaka. 1713an Errusiak eskratu zuen, 1721ean Suediak berreskuratu, eta 1742an berriz ere errusiarrek hartu zuten baina urtebeterako baino ez. Berriz ere suediarrek eskuratu zutenerako hiria nahiko kaltetuta zegoen eta Helsinki berreraikitzea erabaki zuten.Carl Ludvig Engel alemaniar arkitektoak hartu zuen hiri berria diseinatzeko ardura. Honek estilo neoklasikoa eman zion.
1917an Finlandiak independentzia lortu zuen eta Helsinkik jarraitu zuen hiriburua izaten. 1952anOlinpiar Jokoak antolatu zituen eta honek mundu mailan ezagun bihurtu zuen. 1960ko hamarkadan Finlandiaren populazioa nabarmen igo zen baina Helsinkin etxebizitza faltarengatik biztanleriak behera egin zuen[5], asko ondoko hirietara alde egin baitzuten,Espoo etaVantaa-ra bereziki.
Helsinikiko Udal Batza da hiriko administrazio buru gorena. Bertan hartzen dira erabaki nagusiak hirigintza, hezkuntza, sasuna eta garraio publikoari dagokionean, besteak beste. 85 zinegotzi ditu eta alderdi politiko nagusiak Koalizio Nazionala (23), Berdeak (19) eta Sozialdemokratak (15) dira[9].
Bost Unibertsitate daude Helsikin; Helsinkiko Unibertsitatea, Aalto Unibertsitatea, Hanken Ekonomia Fakultatea, Helsinkiko Arte Unibertsitatea eta Defentsa Nzionalaren Unibertsitatea. Zientzia aplikatuen beste bost Unibertsitate ere badaude hirian.
Galeria Nazional Finlandiarrak hiru arte museo hartzen ditu bere baitan:Ateneum (Finlandiako arte klasikoa), Sinebrychoff (Europako arte klasikoa) etaKiasma (arte modernoa).
Musika entzuteko areto nagusiak Helsinkiko Musika Zentroa, Finlandiako Opera nazionala eta Finlandiako kontzertu aretoa dira. Ekitaldi handiak egiteko Hartwall Areena eta Helsinkiko Izotz Aretoa erabiltzen dira.
AbuzturoHelsinkiko Jaialdia ospatzen da[11]. Famatua da jaialdi honetako "Arteen Gaua".Vappu izena du Helsinkin egiten den ikasle eta langileen ihauteriak. Zinema Jaialdiak ere ugari dira hirian, baina formato txikikoak izan ohi dira gehienak.
Munduko eta Europako hainbat txapelketa antolatu izan dira Helsinkin, baina denetan garrantzitsuena1952ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren.
Futbolari dagokionezHJK taldea da Finlandiako futbol taldeen artean palmares onena duena. 28 liga eta 13 kopa irabazi ditu besteak beste.IFK Helsingfors taldeak ere zazpi liga irabazi zituen 1930 eta 1961 artean.
Izotz-hockeyak ere jarraitzaile ugari ditu. IFK Helsingfors taldeak 14 liga irabazi ditu, hiriko beste taldeaJokerit da eta honek ere 5 liga baditu.Bandy taldeak ere badaude eta 1957anMunduko Bandy Txapelketa antolatu zen[12].
XXI. mende arte ez zen etxeorratzik eraikitzeko baimenik eman baina gaur egun jadanik onartua dago eta hurrengo urteetan hainbat gehiago eraikiko dira.