HelikasaE. coli bakterioan aurkitu zen lehenengo, 1976. urtean[3] eta "DNA deskiribiltzen duen entzima" gisa deskribatu zen. Aurreneko helikasa eukariotikoa 1978an aurkitu zenzitori lorean (Lilium sp)[4]. Giza zeluletako helikasa 1990. urtean isolatu zen aurrenekoz[5] eta helikasamitokondriala 1992an.
Helikasaren funtzioaDNAren kateak lotzen dituzten base nitrogenatuen artekohidrogeno loturak haustea da, horrela kate biak banatu eta beharrezkoak diren entzimak erreplikazio edo transkripzio burbuilan sartu ahal izateko.
Azken ikerketen arabera helikasek ez dute burbuila zabal dadin itxaroten, haiek ere aktiboki hartzen dute burbuilaren sorrerantopoisomerasarekin batera. Burbuila batean mutur bakoitzean helikasa batek egiten du lan, burbuila gero eta handiagoa bihurtuz. Behin lanean hasita DNA kate bakoitzaren fosfodiester loturetan zehar joaten da aurrera etahidrolasa motako entzima denezATP edoGTP molekulek gordetako energia askatuz lortzen du hidrogeno loturak haustea.
Helikasekin vivo hobeto lan egiten dutein vitro baino, burbuila zabalik mantentzen duten proteinek laguntzen baitiote zelula bizietan.
Helikasa ugari existitzen dira.E. coli bakterioan esate baterako 14 aurkitu dira eta giza zeluletan 64 RNA helikasa eta 31 DNA helikasa ezberdin[6]. Guztiek funtzio bera duten arren prozesu ezberdinen parte izateak eragiten du helikasen aniztasun hori.
Helikasek oligomerizazio ezberdinak agertzen dituzte. Badira hexameroak (AdnB), dimeroak eta baita monomeroak ere.