Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Helen Keller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Keller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelen Adams Keller
JaiotzaIvy Green(en)Itzuli,Tuscumbia etaAlabama1880koekainaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaCoolidge Hill Road(en)Itzuli
Dana Street(en)Itzuli
Ivy Green(en)Itzuli
HeriotzaEaston etaConnecticut1968koekainaren 1a (87 urte)
Hobiratze lekuaWashingtongo Katedral Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza:eritasuna
Familia
AitaArthur Henley Keller
AmaCatherine Adams
Ezkontidea(k)ezkongabea
Familia
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College(en)Itzuli
The Cambridge School of Weston(en)Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Perkins School for the Blind(en)Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Anne Sullivan
Jarduerak
Jarduerakidazlea,hizlaria,saiakeragilea,militante politikoa,sindikalista,bakearen aldeko aktibista,sufragettea,hizkuntzalaria etaautobiografialaria
Parte-hartzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaMunduko Industria Langileak
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
National Woman's Party(en)Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaThe New Church(en)Itzuli
Alderdi politikoaAmerikako Alderdi Sozialista

IMDB: nm044565668397
Musicbrainz: 87b66e14-060e-448e-ba3b-da2873e9c761Find a Grave: 567Edit the value on Wikidata

Helen Adams Keller (Tuscumbia,Alabama,1880koekainaren 27a -Easton,Connecticut,1968koekainaren 1a) idazle, aktibista eta hizlariestatubatuarra izan zen.

1882an, 19 hilabete zituela,sukar baten ondoriozgor etaitsu geratu zen. Horren ondorioz komunikatzeko gaitasuna galdu zuen. Hala ere bere kasa hainbat zeinu asmatu eta idazle izatera heldu zen. 12 liburu eta hainbat artikulu idatzi zituen.

Aktibista moduan eskubide zibil eta politikoen aldeko lana egin zuen.Sozialista zen eta horren ondoriozFBIk espiatu zuen.

1915eanHelen Keller International izeneko fundazioa sortu zuen munduko itsuen alde.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Helen Keller Adams 1880ko ekainaren 27an jaio zen, Tucumbia (Alabama) izeneko herrixka batean eta 1968ko ekainaren 1ean Easton herrian zendu zen. Bere aita, Arthur Henley Keller kapitaina, prentsako editorea zen eta ama, Kate Adamas Keller, landaketara dedikatu zen.

Haurtzaroa eta gaixotasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1882ko otsailean, 19 hilabete zituela, sukar batek eraginda gor eta itsu geratu zen. Horren ondorioz komunikatzeko gaitasuna galdu zuen, hau da,mutu funtzionala deritzona alegia. Sukarra izan aurretik ibiltzeko eta hitz batzuk esateko gaitasuna zuen, baina gaixotasunak ikusmenetik eta entzumenetik at utzi zuen Helen. Hurrengo urteak oso gogorrak izan ziren bai Helenentzat baita bere familiarentzat ere, denbora luzez Helen kontrolatu ezinik egon baitziren; hala nola, neskaren jarrera ezkorra, eta agresibitateagatik.

Hellenek 6 urte zituela, gurasoak etsitaBaltimorera laguntza eske joan ziren. Bertako medikuak Helen beste pertsonak bezala diziplina eta hezkuntza jasotzeko askatasun osoa zuela aipatu zien gurasoei, horretarako gorren hezitzaile espezialista batengana joatea aholkatu zien,Alexander Graham Bellengana zehazki. HonekMichael Anagnosen iritzia nahi zuen. Gizon hau, gaur egunPerkinseko itsuen eskola denaren zuzendaria baitzen. Helenen kasua ikusita, eskolako ikasle ohi batengan pentsatu zuen kasu larri hartarako. Emakume horiAnne Sullivan zen. Annek bost urte zituela ikusteko gaitasuna galdu zuenTrakoma izeneko gaixotasun bategatik. Ondorioz, lehen aipatutako Perkins eskolara joan zen. Pare bat ebakuntza egin ondoren ikusteko gaitasuna berreskuratu zuen eta goi mailako ikasketak egin zituen. Annek Heleni komunikatzeko gaitasuna eta askatasuna eman zion. Helenen bizitzak izugarrizko bira eman zuen, gauzen esanahia, komunikazioa... ikastea lortu baitzuen. Helen idazle izatera heldu zen, eta 12 liburu eta hainbat artikulu idatzi izan zituen.

Anne Sullivan irakasle pertsonala eta laguna izan zen Helenen bizitza guztian zehar. Hasiera ez zen oso ona izan Helenen jarrera ezkorra eta diziplina faltagatik, baina Annek gogor egiten zuen hau aldatzearren. Horretarako etxeko lorategian zuten etxola batera joan ziren biak denbora batez, etxeko presioa zela eta. Annek Helenen eskua harturik gauzen izenakesku alfabetoaren bidez erakusten zizkion, baina Helenentzat jolas bat bezala zen. Eskuan egiten zizkion hatzen mugimenduak ez baitzuten zeresanik neskarentzat. Saiatuz eta itxaropena galdu gabe Anne eta Helen lorategian zutenur-bonbarekin zeudelarik, Helenek “ura” hitza ikasi zuen. Handik aurrera Helenen aldaketa izugarria izan zen: komunikatzeko gaitasuna landu zuen Anneren laguntzarekin eta behin hori lortuta, irakurtzen ikasi zuen. Hatz puntekin alfabetoa ikasiz, eta geroagoBraille sistemarekin idazteko makinetan idatziz. Horretarako ere Anneren laguntza ezinbestekoa izan zuen. Aipatzekoa da, Helenek ere hitz egiten ikasi zuela, bere hatzak Anneren ezpainetan jarriaz eta eztarriko bibrazioak sentituz. Gogora dezagun, sukarra izan aurretik hitz batzuk esaten zituela. Hala ere, ez zuen hitz egiteko trebetasun handirik izan, baina hitz egiten ikasteko zuen irrika eta ametsa asetu zituen.

Ikasketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HelenCambridgeko eskolara joan zen1896an.1900.urtean,Radcliffko unibertsitatean sartu zen. Bertako bizitza oso zaila suertatu zitzaien bai Anneri baita Heleni ere. Lan pilaketa izugarria baitzen. Unibertsitatean zeuden bitartean Helen bere bizitzari buruz idazten hasi zen, Braille bidez idatziz.1903anThe Story of My Life liburua argitaratu zuen. Nahiz eta hasieran arrakastarik ez izan, geroago obra klasikoa bilakatu zen.

1904ko ekainaren 28an Helen unibertsitatean graduatu zen. Urte berean,San Luiseko erakustaldi batean jende aurrean lehen aldiz hitz egin zuen. Helen eta Anne hurrengo urteetan hitzaldiak ematen ibili ziren hara eta hona haien esperientziak eta bizitzak kontatuz. Helenek bere bizitza kontatzen zuen bitartean Annek esandako esaldi bakoitza interpretatzen zuen jendearengana argi eta garbi iristeko. Helen eta Annek haien bizitza hitzaldietan eta liburuen salmentetan oinarritu zuten.1918an liburuen eskaera gutxitu arren, Helen eta Annek bidaiatzen jarraitu zuten, lehen aipatutako hitzaldiak emanez.

Laguntzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Anne Helenen bizitzaren oinarria bihurtu zen, baita Helen Anneren bizitzarena ere. AnneJohn Macyrekin ezkondu zen1905.urtean.1914.urte inguruan Anneren osasuna okertzen joan zen. Ondorioz etxean laguntzekoPolly Thompson izeneko emakume bat kontratatu zuten. Ez zuen esperientziarik pertsona gor eta itsuekin, baina Helenen gertuko pertsona bat bilakatuko zen beranduago.

Helen Keller eta Anne Sullivan.

Helen, Anne eta JohnForest Hillsera joan ziren (New York.1915.urteanHelen Keller International izeneko fundazioa sortu zuenGeorge Kesslerrekin batera. Forest Hillseko etxea, fundazioarentzat lana egiteko erabiltzen zuen, bertan diru kontuak eramateko besteak beste, baina ez zen diru bilketaz soilik arduratzen, itsuen bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzeko kanpainak egiten zituen. Garai hartan egoitzetan baztertuak izaten baitziren inongo eskubiderik gabe. Bere etengabeko kemena oinarrizkoa izan zen hauen baldintzak aldatzeko.

Anne Sullivan1936an hil zen. Izugarrizko aldaketa izan zen Helenentzat Anne gabe aurrera jarraitzea, baina Polly Thompson bere alboan egon zen laguntzeko1957.urtean buruko isuri bat jasan zuen arte. Ez zen guztiz errekuperatu eta handik gutxira,1960.urtean, Polly ere hil egin zen. Polly hil ondorenWinnie Corbally izango zen Helen hil arte ondoan edukiko zuen pertsona.

Ekintza politikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Keller mundu mailan hizlari eta idazle famatua bilakatu zen.Gaigabezia duten pertsonen babesle gisa oroitzen da beste era askoren artean.Bakezalea, sozialista etajaiotza kontrolaren aldekoa zen.1915.urtean, lehen aipatu dugun bezala, Helen Keller International (HKI) erakundea George Kessler eta berak sortu zuten. Erakunde hau ikusmenaren, osasunaren, eta elikaduraren ikerketan oinarritzen zen.1920.urteanAmerican Civil Liberties Union(ACLU) izeneko erakundea sortzen lagundu zuen. Erakunde honek,Ameriketako Estatu Batuko legeak etaKonstituzioak pertsona bakoitzaren banakako eskubideak defendatzen eta zaintzen zirela ziurtatzea zuen helburu. Helen Annerekin batera berrogei herrialde baino gehiagotan izan ziren. Japoniarrek gustuko zuten antza, behin baino gehiagotan bisitatu baitzutenJaponia.

Bere garaiko Ameriketako Estatu Batutako presidenteak ezagutu zituen Helenek.Grover Clevelandik hasi etaLyndon B. Jonhson arte. Pertsonai ospetsu batzuen laguna ere izan zen, hala nola,Alexander Graham Bell,Charles Chaplin etaMark Twain. Keller eta Mark sektore batzuek oso erradikalak bezala kontsideratu zituzten XX.mende hasieran, eta ondorioz, haien iritzi politikoak ezkutatu nahi izan zituzten.

Partidu SozialistakoEugene V. Debsi laguntza eman zion presidentziarako kanpaina guztietan. Keller Alderdi Sozialistako kide bat izan zen etalangileriaren alde idatzi zuen 1909tik 1921 arte. 1912.urtean Helen Munduko Langile Industrialekin batu zen.

Obrak eta sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Helenek guztira hamabi liburu argitaratu eta hainbat artikulu idatzi zituen. Bere lehen lanetako bat, 11 urterekin burutu zuen, 1891.urtean,The Frost King izenekoa. Lan honen inguruan salaketak izan ziren,Margaret CanbyrenThe Frost Fairies obraren plagioa zelakoan. Ikerketa egin zen honen inguruan eta Helenekkriptomnesia bat esperimentatu zuenaren hipotesia azaldu zuten, hau da, Helen obraren istorioaz gogoratzen zen bere subkontzientean zuelako, baina ez zuen oroitzen istorio huraThe Frost Fairies zela eta obrak idazlea zuela.22 urterekin, 1903.urtean hasieran aipatu bezala, bere autobiografia kaleratu zuen, Anne Sullivan eta Anneren senarraren laguntzarekin unibertsitatean zelarik,The Story of My Life. Helenek berak idatzitako hitzak daude bertan eta 21 urte arteko bizitza kontatzen du. 1908.urtean beste obra bat argitaratu zuen,The World I Live In. Bizitzarekiko sentitzen zuena kontatzen digu irakurleoi.Out of the Dark 1913.urtean argitara eman zen eta horretan sozialismoaren inguruan mintzatu zen.

Bere Autobiografia espirituala,My Religion izenekoa,1927 urtean kaleratu zen,Light in My Darkness liburuarekin batera.Emanuel Swedenborgen irakaskuntza defendatzen zuen; Emanuelteologoa etakristaua zen etaBibliaren irakaskuntzei interpretazio espirituala ematen zien. 1957. urtean "The Worked Miracle" izeneko drama pelikula aurkeztu zen, bertan Anne Sullivanek Helenen lehenengo komunikazio formak erakusten zituen, Helen neskatila bat zelarik.1959.urtean obra hauBroadwayen aurkeztu zuten eta arrakasta izugarria izan zuen hurrengo urteetan. 1964.urtean Helenek Lyndon Johnsonek emandako sari gorena jaso zuen: "Presidential Medal of Friendship" izenekoa. Urte bat geroago “Hall of Fame”ko emakume nagusia hautatu zutenNew Yorkeko Nazioarteko Azokan.

Akita txakurraren bizitakoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Akita txakurra: Japoniako txakur arraza bat da. Izen hau Japoniako herri txiki bati zor dio.Helen Kellerrek 1937.urtean Japoniara egindako bidai bateanAkita bisitatu zuen eta bertako Hachiko izeneko txakur famatuagatik galdetu zuen. Txakur hau 1935ean hil zen. Berak Akita txakur bat eduki nahi zuenez, Kamikaze-go izeneko txakur bat oparitu zioten. Honek hilabete bateko bizitza zuen. Gaixotasun batengatik hil egin zenean, Japoniako gobernuak opari ofizial modura bere anaia zen Kenzan-go oparitu zion 1938.urtean. Helen Kellerrek aldizkari batean honako adierazpenak egin zituen orduan: "noizbat aingeru bat izan bada lurrazalean, hori Kamikaze izan da. Badakit ez dudala beste edozein animaliarengandik jasoko hainbesteko goxotasunik. Akita txakurrak gustatzen zaizkidan gaitasun guztiak ditu, gentila da, soziala eta konfidantzazkoa".

Bere bizitzako azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Helenek 1961ean lehenengoz garuneko hodietako istripu bat eduki zuen, ondoren gehiago eduki zituelarik. Honen ondorioz bizitza publikoa alde batera uzten joan zen eta bere bizitzako azken urteakArcan Ridgeko bere etxean igaro zituen. Kellerrek 87 urte zituela, bere heriotza baino pixkat lehenago, bere lagun bati zera esan zion: "urte ilun eta isil hauetan, Jainkoak nire bizitza ezagutzen ez dudan asmo batentzat erabiltzen aritu da, baina egunen batean ulertuko dut eta orduan asetuta sentituko naiz". 1968ko ekainaren 1ean, Arcan Ridgen, Helen Keller lotan zegoelaik hil egin zen. Bere gorpuaBridgeporten erre zuten eta bere hiletaWashington D.C.ko Katedral Nazionalean egin zuten. Geroago bere errautsak Anne Sullivan eta Polly Thomsomnenak zeuden lekutik gertu utzi zituzten.

Helen Keller Braille sisteman irakurtzen.
Anne_Sullivan_-_Helen_Keller_memorial

Helen Kellerren bizitzaren antzezpenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Helen Kellerren bizitza askotan antzeztua izan da. 1919. urtean lehenengo antzezlana egin zenDeliverance izeneko film mutuan, pelikula honetan bere bizitza kontatzen zen estilo melodramatiko batean. Baina berari benetan eginiko omenaldia 1957.urtean idatzi zenLangile Miragarria izeneko antzezlana izan zen, hau bere autobiografian (Nire Bizitzaren Historia) oinarritua dago. Drama bat da eta Anne Sullivanek komunikatzen nola irakasten dion ikusten da.1959ko urriaren 19an obra hau Broadwayen aurkeztu zen eta arrakasta handia eduki zuen, ia hiru urtez egon baitzen han ikusgai. 1962an zinemara eraman zen lana etaOscar Sarietarako izan ziren Helen Kellerren papera egin zuena eta Anne Sullivanen papera betetzen zuena. Aktoresak hauek izan ziren:Patty Duke etaAnne Bancroft hurrenez hurren. Biek Oscarra irabazi zuten. Ondorengo urteetan antzezlan gehiago egin dira bere bizitzari buruz, gehienak aipatutako horretan oinarrituta.

Hil ondorengo ohoreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 1999. urtean Helen Keller,Gallup zerrendan XX.mendeko pertsona miretsiena bezala izendatu zen.
  • 2003. urtean, Alabaman bere omenez bertako txanpon batean zizelkatua dago bere irudia. Alabaman ere bai,Sheffield herrian, Helen Kellerren Ospitalea izeneko osasun-zentrua eraiki zen, bere omenez eraikia hain zuzen.
  • Helen Keller izena duten kaleak daude. Hala nola,Getafen (Espainia),Loden (Israel) etaLisboan (Portugal).
  • Haur hezkuntzako ume gor eta mutu funtzionalentzakoMysoren,Indian, Helen Keller izeneko eskola sortu zen. SotzaileaK.K Srinivasan izan zen.
  • 2009ko urriaren 17an, Helen Kellerren irudiaren brontzezko estatua bat gehitu zen Alabamako Areto Nagusirako kolekziorako. Bertan Helen Keller agertzen da zazpi urte zitueneko momentu batean, ur-bonba baten ondoan. Momentu hau bere bizitzan oso garrantzitsua izan zen, orduan lehen aldiz ulertu baitzuen hitz bat. Hitz hau Water (ura) izan zen. Anne Sillivaneri bere eskuan W-A-T-E-R hitza esku alfabetoaren bidez adierazi zion. Estatuaren oinarrian hau dago idatzita Braille sisteman: "Munduko gauzarik hoberenak eta ederrenak ezin dira ez ikusi ezta ikutu ere eta gainera bihotzean sentitu behar dira".

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • The Frost King (1891).
  • The Story of My Life (1903).
  • The World I Live In (1908).
  • Out of the Dark (1913).
  • My Religion edoLight in my Darkness (1927).
  • Berg, Shelley (2000). Character Education Connections for School, Home, and Community: A Guide for Integrating Character Education (en inglés). NPR. ISBN 9781887943284.
  • Dormash, Y. (2013). Cogito, ed. Psicología general (tomo 3, vol. 1) (en ruso). ISBN 978-5-89353-383-5.
  • Gantschacher, Herbert (2009). Wilhelm Jerusalem - Helen Keller - Briefe (en inglés).
  • Gevinson, Alan (1997). University of California Press, ed. Within Our Gates: Ethnicity in American Feature Films, 1911-1960 (en inglés). ISBN 9780520209640.
  • Hallum, John (2012). General Books, ed. Biographical and Pictorial History of Arkansas (vol. 1) (en inglés). ISBN 9781236370945.
  • Herrmann, Dorothy (1999). University of Chicago Press, ed. Helen Keller: A Life (en inglés). ISBN 9780226327631.
  • Keller, Helen (2003). The Story of My Life (en inglés). Random House LLC. ISBN 9781588362988.
  • Keller, Helen (2012). La historia de mi vida. Renacimiento. ISBN 9788484727361.
  • Loewen, James W (1995). Lies My Teacher Told Me (en inglés). Turtleback Books. ISBN 9780613706476.
  • Mofid, Kamran (2002). Globalisation for the Common Good (en inglés). Shepheard-Walwyn. ISBN 9780856831959.
  • Ohles, John F. (1978). Greenwood Publishing Group, ed. Biographical Dictionary of American Educators (vol. 1) (en inglés). ISBN 9780313040122.
  • Roberts, Jerry (2009). Encyclopedia of Television Film Directors (en inglés). Scarecrow Press. ISBN 9780810863781.
  • Rumeu, Silvia (2015). Prende la luz Escritos de Helen Keller ante la ceguera social. Arteacción.
  • Smith & Deland, ed. (1888). Northern Alabama (en inglés).
  • Vujicic, Nick (2012). Your Life Without Limits: Living Above Your Circumstances (en inglés). Random House. ISBN 9780307731067.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Helen_Keller&oldid=9975493"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp