Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Heian Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heian aroa» orritik birbideratua)
Japoniako historia


Heian Aroa (japonieraz: 平安時代, Heian jidai?)Japoniako historiaren aroa da,794tik1185 arte hedatzen dena.[1] Garai hartan, herrialdeko hiriburuaKyoto zen.

Konfuzianismoa etatxinatar kulturaren eragina puntu gorenera iritsi ziren japoniar historiaren aldia da. Heian aroaKyotoko Gorte Inperialaren gailurtzat ere hartzen da, eta bere arteagatik, bereziki poesia eta literaturagatik, nabarmentzen da. 'Heian' (japonieraz: 平安?)-heːɑɴ ahoskatua- hitzak "bakea eta lasaitasuna" esan nahi du japonieraz.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Heian Aroa,Nara Aroaren ondoren izan zen, eta 794an hasi zen,Kanmu enperadoreak Japoniako hiriburuaHeian-kyōra (平安京, gaur egungo Kyoto) lekualdatu zuenean. Hurrengo belaunaldiek beti miretsi izan dutenJaponiako kulturaren puntu gorentzat hartzen da. Garai hau ere nabarmena dasamuraien klasearen gorakadagatik, garai hartan boterea bereganatu eta Japoniako aro feudala hasi baitzuten.

Nominalki, subiranotasuna enperadorearengan datza, baina, izatez, botereaFujiwaratar nobleziaren eskuetan zegoen. Hala ere, probintzietako interesak babesteko, Fujiwaratarrek eta beste familia noble batzuek zaindariak, polizia eta soldaduak behar izan zituzten. Gerlari-klaseak etengabeko irabaziak izan zituen Heian Aroan zehar. 939an,Taira no Masakadok gobernu zentralaren agintea mehatxatu zuen, ekialdekoHitachi probintzian altxamendu bat zuzenduz, eta ia aldi berean,Fujiwara no Sumitomo mendebaldean matxinatu zen. Gainera, hartze militarra mendez mende luzatu zen, gobernuaren gotorlekuaren zati handi batshogunerriko armada pribatuen barruari egokitu zitzaionean.

Gerlari-klaseak gortean zuen eraginaHōgen matxinadaren ondorioa izan zen. Une honetan,Taira no Kiyomorik, Fujiwaratar tradizioa berpiztu zuen, bere biloba tronuan jarriz, Japonia erregeordetzaz gobernatzeko. Bere klana (Taira klana) ez zuten kanporatukoGenpei Gerra amaitu arte, shogunerriaren hasiera markatu zuena.Kamakura Aroa 1185ean hasi zen,Minamoto no Yoritomok enperadoreen boterea hartu etaKamakura hirianKamakurako shogunerria izenekobakufua ezarri zuenean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)www.britannica.com. Heian period | Japanese history | Britannica..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Historia
Japonia
Artikulu hauJaponiakohistoriari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Heian_Aroa&oldid=9074895"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp